«Anton abadea»: berrikuspenen arteko aldeak

345 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Anton abadea''' edo '''San Anton'''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0066.pdf Santutegiko izen ohikoenak] Euskaltzaindiaren 66. araua</ref>, baita ere ''Eremutar'', '''Anton Handia''' edo '''Anton Egiptokoa''' ([[Herakleopolis Magna]], [[Egipto]], 251 - Colzim mendia, Egipto, 356) monako kristaua eta [[eremita]]-mugimenduaren fundatzailea izan zen. Bere bizitzari buruzko datu historikoak badira, baina baita kondairazkoak ere. Beni Suefeko nekazari aberatsa, hogei urterekin pobreen artean banatu zituen bere ondasunak, eta [[Tebaida]]ko basamortura joan zen. Ondasunak alde batera utzi eta ermitau-bizitza eraman zuela gauza jakina da; Egiptoko hainbat monako-komunitatez arduratu zen. 105 urte bizi izan zela esaten da. Tradizioan oso ezagunak diren ikuskariak eta tentaldiak pairatu zituen basamortuan iragan zituen lehen 15 urteetan. Eragin handia izan zuen, eta Egiptoko basamortuak haren jarraitzailez bete ziren.
 
Gizon santu eta zorrotzaren fama zuen, eta horrek dizipulu asko erakarri zituen; ermitau-taldeak osatu zituen Pispir-en eta Arsinoe-n. Hori dela eta, monako-tradizio kristauaren fundatzailetzat hartzen da. Hala eta guztiz ere, inoiz ez zuen komunitate-bizitza aukeratu, eta [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorritik]] gertu zegoen Colzim mendira erretiratu zen ermitau izateko. 311n utzi zuen bere bakartokia, [[Alexandria]] bisitatu eta [[arrianismo]]aren aurka predikatzeko.
59.971

edits