Lankide:Lasterketak/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
6. lerroa:
K.a. 265. urtean, [[Messina|Messana]] okupatzen ari ziren [[Mamertino|mamertinoak]] [[Hieron II.a Sirakusakoa|Hieron II.a Sirakusakoak]] mehatxatzen zituen. Ondorioz, laguntza eskatu zieten [[Erromatar Errepublika|Erromari]] eta [[Kartago|Kartagori]]<ref>GOLDSWORTHY, Adrian: ''The Fall Of Carthage,'' 67. or</ref>. Kartagotarrek erantzun zuten lehenik, Hannonek agindutako indar txiki bat bidali zuten Messinako gotorlekua okupatzeko eta Messinako itsasartea patruilatzeko<ref name="a">ZONARAS, Ioannes:'' An Epitome Of The Lost Books Of Dio'', [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Cassius_Dio/11*.html#8 11.8] 2020.10.22an kontsutaturik.</ref>. [[Apio Klaudio Kaudex]] erromatar kontsulak, loria pertsonala desiratuz, senatua konbentzitu zuen Erromak Messinako itsasartea kontrolatuz gero lortuko zuen onura adieraziz<ref>GOLDSWORTHY, Adrian: ''The Fall Of Carthage'', 71 or.</ref>. Aurrerago, Apio Klaudio Kaudexek [[Gaio Klaudio Zenton|Gaio Klaudio]], tribuno militarra bidali zuen itsasontzi batzuekin [[Reggio di Calabria|Rhegiumera]], itsasarteren kontrako tokian zegoen erromatarren aliatutako hiria, Italiako penintsulan<ref>GOLDSWORTHY, Adrian: ''The Fall Of Carthage'', 72 or.</ref>.
 
== Messinatik kanporatzea ==
 
G. Klaudiok Hannonekin hasi zituen negoziazioak, baina negoziazioak hautsi egin behar ziren eta Gaiok arrakastarik gabe saiatu zen itsasartea zeharkatzen. Prozesuan trirreme batzuk galdu zituen Kartagoko marinel trebeen aurka<ref name="a" />. Hannon, egoeraren larritasuna ulertuz eta erromatarren aurkako gerra bat hasi izana leporatu nahi ez ziotenez, harrapatutako ontziak erromatarrei itzuli zizkien eta bakearen aldeko apustua egin zien<ref name="b">ZONARAS, Ioannes:'' An Epitome Of The Lost Books Of Dio'', [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Cassius_Dio/11*.html#9 11.9] 2020.10.22an kontsutaturik.</ref>. Badirudi Gaio Klaudiok keinua alde batera utziz, Messinako itsasartea zeharkatzen saiatu zen berriro; oraingoan arrakastaz. Mamertinoek Hannonari ziudadelatik jaisteko eta erromatarrekin hitz egiteko eskatu zioten. Hannonek gogoz kontra onartu zuen, baina elkarrizketek berriro huts egin zuten. Erromatarrek Hannon hartu eta kartzelaratu egin zuten. Hannon, beraz, kartagotarren goarnizioa Messinatik ateratzera behartu zuten<ref name="b" />. Gertaera hauek Lehen Gerra Punikoaren hasiera eragin zuten.