Lankide:Lasterketak/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa:
 
== Mamertinoei laguntza eske ==
K.a. 265. urtean, [[Messina|Messana]] okupatzen ari ziren [[Mamertino|mamertinoak]] [[Hieron II.a Sirakusakoa|Hieron II.a Sirakusakoak]] mehatxatzen zituen. Ondorioz, laguntza eskatu zieten [[Erromatar Errepublika|Erromari]] eta [[Kartago|Kartagori]]<ref>GOLDSWORTHY, Adrian: ''The Fall Of Carthage,'' 67. or</ref>. Kartagotarrek erantzun zuten lehenik, Hannonek agindutako indar txiki bat bidali zuten Messinako gotorlekua okupatzeko eta Messinako itsasartea patruilatzeko<ref name="a">ZONARAS, Ioannes:'' An Epitome Of The Lost Books Of Dio'', [http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Cassius_Dio/11*.html#8 11.8] 2020.10.22an kontsutaturik.</ref>. [[Apio Klaudio Kaudex]] erromatar kontsulak, loria pertsonala desiratuz, senatua konbentzitu zuen Erromak Messinako itsasartea kontrolatuz gero lortuko zuen onura adieraziz<ref>GOLDSWORTHY, Adrian: ''The Fall Of Carthage'', 71 or.</ref>. Aurrerago, Apio Klaudio Kaudexek [[Gaio Klaudio Zenton|Gaio Klaudio]], tribuno militarra bidali zuen itsasontzi batzuekin [[Reggio di Calabria|Rhegiumera]], itsasarteren kontrako tokian zegoen erromatarren aliatutako hiria, Italiako penintsulan<ref>GOLDSWORTHY, Adrian: ''The Fall Of Carthage'', 72 or.</ref>.