Eguzki Amandre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
gehiketak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Eguzki zoaz zure amagana.jpg|alt=Eguzki santu bere amagana joaten|thumb|241x241px|Eguzki santu bedeinkatue zoaz zure amagana, etorri zuitez bijer denpora ona bada]]
'''Eguzki Amandrea''' egunero bere ibilbidea egin ostean lurrera joaten den izakia da, Lurraren alaba baita.
 
4 ⟶ 5 lerroa:
 
Baserri atarietan [[eguzki-lore]]a (Eguzkiren lorea, alegia) jarri ohi da, Eguzkiren omenez. «Eguzki amandrea badoa bere amagana» esan ohi da ama-alaba lotura azaltzeko. Eguzkik tokian tokiko euskaran, beste izen batzuk ere hartzen ditu: ''eguski, iguzki, eguzku, ekhi, iki''... Egunsentian, Eguzki azaltzen denean, iluntasuneko azti maltzur guztiak ezkutatu egiten dira. Esan ohi da Eguzki azaltzean hainbat jeinu eta laminek beren indarra galtzen duela.
 
== Eguzki ==
XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen asierako ikerle batzuen ustetan Euskal Herriko aintzindariek eguzkiarekiko gurtasuna izan zezakeetela proposatu zuten. Eguzki "euzki" esaten bazan "euskaldun" esateko aintzineko hitza (euzkoa) eguzkiarekiko parekotasunean oinarritu zezaketela zioten.<ref>{{erreferentzia|izena=José|abizena=Dueso|urtea=1990|izenburua=Nosotro los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres|argitaletxea=Lur|orrialdea=168|orrialdeak=|ISBN=84-7099-265-1|hizkuntza=es}}</ref>
 
Euskalkietan hedatua dagoen izena Eguzki bada ere beste izena batzuk baditu:
 
Iguzki, Euzki, Iuzki, Eguzko, Yuzki, Ekhi, Eki, Iki eta Ekheri dira jaotak dauzkagunak.<ref>{{erreferentzia|izena=José|abizena=Dueso|urtea=1990|izenburua=Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costunbres|argitaletxea=Lur|orrialdea=166|orrialdeak=|ISBN=84-7099-265-1|hizkuntza=es}}</ref>
 
Bere inguruan jirabiraka ibili diran ikerlariek ez datoz bat bere izenaren esanahiarekin. J.Vinson izan zen lehen aldiz ohartarazi zuena Ilazki eta Eguzkiren harteko bimorfia, gauza ez oso arraroa elezaharrak biak Lurraren alabak direla dioela kontutan harturik. Vinson.en ustetan "zki" atzizkiak ilargi eta ilazki parekatutakoan argia esan nahi zuen. Bere usteen arabera aintzineko euskaldunek Eguazki deituko zioten eta denborarekin "a" hori desagertuz joango zen. Baina Jules Vinson ez zuen kontutan izan "Zki" atzizkia argi gutxiko beste hitz batzuetan azaltzen dela.
 
Bestaldetik Vinson-ek Eguzki hitzaren jatorria Eguna zela proposatu eta argiarekin zerikusia zeukala ere esan zuen.<ref>{{erreferentzia|izena=José|abizena=Dueso|urtea=1990|izenburua=Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres|argitaletxea=Lur|orrialdea=167|orrialdeak=|ISBN=84-7099-265-1|hizkuntza=es}}</ref>
 
Baserri eta txaboletako ateak ekialderantz gidaturik daude. Eguzki omentzeko, antzinako hilarrietan bera da sinbolo erabiliena. Udako solstizioan Eguzkiaren etorrera ospatzeko makila bat harkaitz bati joz laguntzen zaio irteten. [[Mondarrain]]en artzain batek [[lamina]] bati urrezko orrazia lapurtu eta ihesean abiatu zen, laminak artzainari heldu behar zion unean Eguzki altxatu zen eta laminak bere leizerantz abiatu behar izan zuen biraoka.