Saprobio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
gaizki zegoelako
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
176.12.82.215 (eztabaida) wikilariaren 8202148 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
1. lerroa:
'''Saprofitismoa''' [[onddo]] zein beste izaki bizidunetan aurki dezakegun bizi estrategia da, zeina [[materia organiko]]a<nowiki/>ren deskoposizioan datza, hau da, karbonodun substantzien deskonposizioan. Hain zuzen ere, ia edozein karbonodun konposatu degradatzeko gai dira, ondorioz naturako materia organikoaren degradazioaren eragile garrantzitsuenak dira onddoak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Mier,|abizena=Teresa.|izenburua=Hongos microscópicos saprobios y parásitos : métodos de laboratorio|argitaletxea=UAM, Unidad Xochimilco, División de Ciencias Biológicas y de la Salud|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/53802507|isbn=970654609X|pmc=53802507|sartze-data=2019-02-19}}</ref>
 
Saprobioen artean bi azpitalde bereiz daitezke. Alde batetik nahitaezko saprobioak; hauek beraien [[Bizi zikloaren analisi|bizi ziklo]] osoan zehar saprofistismoa erabiltzen dute bizi estrategia moduan. Bestetik aukerazko edo saprobio fakultatiboak aurki daitezke; hauek ez dute beraien bizi ziklo osoan zehar estrategia hau jarraituko eta beste bat erabiltzeko gai izango dira, honen adibide argiena bakterio batzuk izango dira.
 
Izaki hauen digestio prozesuaren hasieran, [[Zelula|zelule]]<nowiki/>k [[entzima]] batzuk askatzen dituzte xurgaturiko molekula organikoak [[Hidrolisi|hidrolizatzeko]]. Prozesu honen bidez, [[molekula]] solugarriak eskuratzen dituzte eta [[Pareta zelularra|pareta]] zein [[Zelula mintz|mintz zelularra]] zeharkatzen dituzte [[Osmosi|osmisi]] bidez zelula barnera sartuz. Aipatu bezela, materia organikoaren degradatzaile garrantzitsuenak dira saprobioak, izan ere, ingurunera [[ioi]]ak askatzen dituzte bakterioek erabil ditzaten eta nutrienten zikloa berriro hasiz.
 
[[Onddo]]etan zentratuz, saprofitismo barruan hainbat azpitalde aurki daitezke: Lignikolak(zuraz elikatu), Humikolak(lurzoruko elikagaiez) eta koprofitoak( gorotzetaz)
 
== Lignikolak ==
 
[[Fitxategi:Trametes.JPG|thumb|Saprobio lignikola den Trametes hirsuta]]
Onddoen elikadura hau entzima degradatzaileen menpekoa da. Ondorioz, substratu baten ustiaketan segida progresibo nabari bat izaten da. Lehenik [[azukre]] eta moduko [[monomero]]ak ustiatzen dira. Gerora, [[zelulosa]] eta [[hemizelulosa]] antzeko [[polimero]]ak eta azkenik, [[lignina]] edo [[keratina]] bezelako polímero konplexuak.
 
Hau honela izanda, bi onddo saprobio lignikola mota bereiz daitezke eragiten duten usteldura motaren arabera.
 
* Usteldura zuria: Lignina degradatuta zelulosa, hemizelulosa erabiltzeko gai dira, hau da ligninak eragindako babesa gainditzen dute eta hori burutu ahal izateko peroxidasa izeneko entzima batzuk dituzte.  Usteldura ostean, zura zuri eta zuntz askorekin gelditzen denez hartzen du izen hau.
*
* Usteldura marroia: Zureko zelulosaren eta hemizelulosaren zatirik handiena degradatuta eta lignina degradatu gabe geratzen denean (bere kolorea marroai izanik), ez baitute peroxidasa entzimik, ematen deneko usteldura da. Usteldura irregularra da, hau da, zona batzuk guztiz degradaturik daude eta beste batzuk ez. Horrek hausturalerroak sortu eta kuboen edo adreiluen itxura eragiten du.
*
 
== Humikolak ==
[[Fitxategi:Lepista nuda LC0372.jpg|alt=|thumb|Saprobio humikola den ''Lepista nuda'']]
Onddo saprobio humikolak, lurzoruan dagoen material organikoaz elikatzen dira, [[humus]]az hain zuzen. Larreetan eta antzeko inguruetan topa daitezkeen onddo gehienak bizi estrategia hau aurkezten dute, hala ere, basoetan ere ohikoak dira.
 
Talde honen barruan hosto erorietan hazten diren eta ondorioz hauetaz elikatzen diren onddoak nabarmendu behar dira.