Resurreccion Maria Azkue: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Obra: Gram
Etiketak: Lehengoratua Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t 46.27.5.29 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aihotz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
39. lerroa:
Hiztegi hori ordu arte ezagutzen ziren eskuizkribu, hiztegi eta euskal liburu guztiak arakatuz gotortu zuen, baina haren baliorik handiena herri-hizkera jasotzea izan zen. Azkue herriz herri ibili zen Euskal Herri osoan barna eta han-hemengo hamaika berba eta esapide batu zituen.
 
Liburu zaharrak arakatu eta biluztea egun, teknologia digitalari esker, oso erraza da, baina berak landako lan hura egin izan ez balu, hainbat eta hainbat hizkuntza-altxor zeharo galduta egongo ziren. Berri-emaile asko zeuzkan hainbat herri eta zahar etxetan (berak "irakasle" deituak) eta berba bakoitza zerzein euskalkitan —eta zerzein eskualde eta herritan ere— erabiltzen zen agertu zuen hiztegi mardulean. Nekez aurkituko dugu Azkueren moduko hiztegigilerik mundu zabalean, batez ere kontuan hartzen badugu dena eskuz eta bere kasa mamitu behar izan zuela. Hala ere, jasotzen duen informazioa hain handia izaki, kontsultarako hiztegi zaila da eta huts asko aurkitzen ahal dira. Ez dira falta bere iritzi eta teoria partikularrek eragindako berezitasunak.
 
Hiztegiak sarrera beraren barruan ematen ditu esanahi desberdina baina forma bera duten hitzak; horrela, hitzen aldaerak hiztegian barrena sakabanatzen dira. Sarreran ez da hitzaren kategoria gramatikala zehazten, eta horrek gaizki ulertzeak sor ditzake.