Mugimendu modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
3. lerroa:
'''Mugimendu modernoa''' [[Europa]]n [[Lehen Mundu Gerra]]ren ostean sortu zen [[arkitektura]] mugimendua da. '''Nazioarteko estiloa''' ere deitu izan zaio, batez ere herrialde anglosaxoietan, edo '''Arrazionalismoa''' edo '''arkitektura arrazionalista''', batez ere Espainian. 1920 ondoko hamarraldian, [[Alemania]]n sortu zen pentsamolde- eta ikerketa-joera izendatzen du, Europa osora lehenik eta mundura ondoren hedatu zena.
 
==Historia==
[[Weimar]]ren, [[Bauhaus]] eskola ([[1919]]) sortu zen garaian, arkitektura-proiektuaren eta produkzio industrialaren arteko harremanak azpimarratzen zituen [[Walter Gropius]]ek, artea ez baitzen jadanik ulertzen balio historikoen metaketa gisa. Mende-hasierako arkitekto eraginkorrenak, Gropius, [[Ludwig Mies van der Rohe|Mies van der Rohe]] eta [[Le Corbusier]], bat zetozen arrazionalismoaren oinarrizko ideietan, alegia, industrializazioak, modu ''arrazionalez'' erabiliz gero, gizarte-injustiziatik askatuko zituela herriak. Arrazionalismoaren ideologia optimista hori –azken finean, [[kapitalismo]]aren garatzeko beharra interpretatzen zuena–, laster identifikatu zen arkitektura modernoarekin.