Budismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
fr
t 83.213.134.56 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Dugal harpreet wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{HezkuntzaPrograma|Filosofia}}
[[Fitxategi:Hong Kong Budha.jpg|thumb|250px|Budaren irudi handia [[Hong Kong]]-en]]ponchiculo
'''Budismoa''' Iparraldeko [[India]]n [[K.a. V. mendea]]n [[Siddhartha Gautama]]k edo Budak emandako irakaspenetan oinarritutako [[erlijio]] eta [[filosofia]] da.
 
Buda ez da [[jainko]]a, ezta Jainkoak bidalia, ezta profeta ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten. ''Buddha'' berba pali eta [[sanskrito]] antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esangura du. Budismoan ez dute erabiltzen ''Buda'' hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta Siddharthak baino gauza bera lortu duen edonor aipatzeko. Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik.
 
Irakaspen hauen xedea ezbetetasuna eta sufrimendua erauztea da. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren zergatia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera honen behin betiko amaierari ''Iratzartzea'' deitzen diote. Maila berri horretara iristeko, budismoak buruzko entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu.
º{{autoritate kontrola}}
 
Berezitasun filosofikoetan oinarrituz, budismoaren eskolak hegoaldekoak (''Theravada'') ala iparraldekoak/ekialdekoak (''Mahayana'') dira. Erabilitako teknika motan oinarrituz, ''Mahayana''-tik hirugarren eskola bat, Budismo Tantrikokoa (''Vajrayana'') aipa liteke.
[[File:Buddha123.jpg|thumb|Buda]]
== Buda ==
{{sakontzeko|Siddhartha Gautama}}
[[Fitxategi:Buddha Bodhgaya.JPG|thumb|240px|[[Siddhartha Gautama|Gautama Budaren]] irudia [[Bodhgaya]] herrian ([[India]]). Tradizioak dioenez, Bodhgayan ''iratzarri'' zen Buda.<ref>{{en}} [http://www.buddhanet.net/e-learning/buddhistworld/bodgaya.htm Bodhgayari buruzko informazioa]</ref>]]
 
[[Siddhartha Gautama]] Sakya tribuko printze indiarra zen, budismoaren fundatzailea ([[K.a. 560ko hamarkada|K.a. 563]]-[[K.a. 483|483]]). Oinazea eta heriotza ezagutzeak jauregiko bizimodu erosoa utzi eta bizitzaren egiaren bila abiarazi zuen. Gogarte-aldi luzeen ondoren giza izatearen misterioa argitu zuelakoan, Buda izena eman zioten ("Argitua" sanskritoz). Bere mezu osoaren muina, "lau egia jatorretan" bildu zuen.
 
== Budisten sinesmen nagusiak ==
=== Hiru Bitxiak (''Triratna'') ===
 
Budistek sarritan “Hiru Bitxiei” buruz berba egiten dute. Bitxiak hauexek dira:
 
# '''Buda''': izate argitua – Iratzartzea edo argitzea.
# '''Dharma''': Budaren irakaspena – Ulertze zuzena.
# '''Sangha''': Budisten elkartea – Funtsezko garbitasuna.
Budistek “Budan, Dharman eta Sanghan babesa hartzen dut” esaten dute.
 
=== Lau Egia Zintzoak ===
 
Budaren irakaspen garrantzitsuenak Lau Egia Zintzoak dira.
 
# Bizitza mingarria da.
# Min honen zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu.
# Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago.
# Bide hau Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa segitzean datza.
 
=== Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa ===
 
Hauexek dira:
 
# Burutapen Zuzena
# Ulermen Zuzena
# Berba Zuzena
# Ekintza Zuzena
# Ogibide Zuzena
# Ahalegin Zuzena
# Arreta Zuzena
# Baitarapen Zuzena
 
Lehenengo biak jakintasunari dagozkio, 3.,4. eta 5.a moralari eta 6., 7. eta 8.a gogoetari.
 
== Budismoaren hiri sakratuak ==
 
{| class="wikitable"
|-
! '''Hiri nagusiak'''
|-
| {{banderaikur|Nepal}} [[Lumbini]]
|-
| {{banderaikur|India}} [[Bodh Gaya]]
|-
| {{banderaikur|India}} [[Sarnath]]
|-
| {{banderaikur|India}} [[Kushinagar]]
|-
| '''Bigarren mailako hiriak'''
|-
| {{banderaikur|India}} [[Sravasti]]
|-
| {{banderaikur|India}} [[Rajgir]]
|-
| {{banderaikur|India}} [[Sankassa]]
|-
| {{banderaikur|India}} [[Vaishali]]
|}
 
== Hedadura ==
[[Fitxategi:Buddhist population numbers.png|thumb|260px|Munduko budista kopurua estatuka: gorriz kopuru handia, arrosaz tarteko kopurua.]]
Budismoa jarraitzaile kopuruaren arabera munduko laugarrena da, 380 miloi inguru ([[txinako Herri Errepublika|txinatar]] erlijio tradizionala barneratuz gero, 700 milioi inguru), horietako gehiengoa [[Asia]]n: [[Txinako Herri Errepublika|Txina]], [[Japonia]], [[Korea]], [[Singapur]], [[Tibet]], [[Nepal]], [[Sri Lanka]], [[Myanmar]], [[Laos]], [[Thailandia]], [[Kanbodia]], [[Vietnam]], [[Malaysia]] eta [[Bangladesh]].
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==
º{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Budismoa]]