Francisco Aldarondo Badiola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Argazkiak
Lotura batzuk
4. lerroa:
Ondarroan jaioa, hiru seme-alabetako bigarrena izan zen Fran Aldarondo. Lorentzo Aldarondo eta Lorea Badiolaren semea. Aita arrantzalea, ama arrain saltzailea ofizioz. Itxasoari lotutako familia batean hazitakoa zen Fran.
 
1951ako martxoaren 14ean, artean berak bi urte zituela, aitak ezbehar bat izan zuen itsasoan beharrean ari zela San Candido [[Itsasbazterreko arrantza|baxurako]] arrainontzian. Itsasoak eraman zuen. Eta haren amak, Loreak,  hirugarrenaren esperoan egonik, egoerari aurre egin behar izan zion arrain saltzaile, Ondarroan arrantzatutako arraina [[Markina-Xemein|Markinako]] kaleetan salduz.  
 
== Gaztaroa ==
[[Fitxategi:FRAN lagunakin.jpg|thumb|Fran Aldarondo lagunekin]]
Itsasoan galdutako arrantzale baten seme izanda San[[Sanlúcar Lucasde Barrameda|Sanlucar de BarramedakoBarrameda]]<nowiki/>ko Itsasoko Umezurtz eskolan izan zuen aterpe haurtzaroan. Ondoren, Madrilen Josulagunen ikastetxe batean egin zituen ikasketak eta azkenik, “Maisutza industriala” ikasi zuen Arrasaten[[Arrasate]]<nowiki/>n.
 
== Herrira buelta ==
Gustuko zituen futbola eta mendia. [[Aurrera Kirol Elkartea|Aurrera futbol]] elkartean aritu zen eta baita mendi irteera askotan parte hartu ere.  Hemeretzi urte zituela hasi zen lanean, kaian eta, geroago, Markinako Esperanza y Cia arma lantegian arituko zen, tornoan.
 
== Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan ==
[[Fitxategi:Larrunen 1976 Fran.jpg|thumb|Larun mendian]]
Sasoi hartako egoera puri-purian bizi izan zuen Franek. [[Frankismo]] garaia bizi izan zuen Ondarroa bezalako herri bizi batean. Berehala lotu zen borrokara. Mendi irteerak, futbola, euskalduntasunaren berpizkunde garaia… kontzientzia politiko eta herritarra hartzen joan zen bere lagunekin batera.  
 
Ezagutzen zutenek, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA erakundeanerakundea]]<nowiki/>n 1972an sartu zela diote. Geroago, 1974ko zatiketaren ondoren, [[ETA politiko-militarra|ETA(pm)]]-ra lerrotzea erabaki zuen. Guardia Zibila Fran atxilotzen saiatu zen 1975eko apirilaren 25ean. Haren etxera jo zuten baina Franek etxeko leihotik ihes egin zuen. Ipar Euskal Herrian ihesean zela sumatuko zituen gerora zuzendaritzaren eta ''Berezien''artean izango zen barne liskarrak.
 
== Erorketa- Ahaztuko ez zuen martxoaren 8a ==
24. lerroa:
“''1977ko martxoaren 8an atxilotu ninduten Itxason. Tiroka jardunean zauritua izan nintzen balaz. Bala batek ukitu txiki bat egin zida bizkarrean eta beste batek ezkerreko oina zulatu zidan behatz txikiaren gaineko aldetik sartuz eta orpotik ateraz''”
 
[[Martuteneko espetxeraespetxea|Martuteneko espetxe]]<nowiki/>ra eramango zuten ondoren baina, horren aurretik, tortura bizi izan zuen sei egunez. “''Inoiz, sekula, ez nuen pentsatu ere izan halako egoera eta sentsazio ikaragarririk izan eta gerta zitekeenik''”.
 
Egun horietan zehar bizitako testigantza ikaragarriak jasoak daude:
38. lerroa:
== Azken euskal preso politikoa ==
 
1977ko sasi amnistiaren azken preso politikoa izan zen Fran. Urte bereko azaroaren 13ko [[Egin (egunkaria)|Egin egunkariko]] izenburuetara ekarri zituzten horrela bere amaren hitzak “''La amnistía que no llega ¿Por qué no liberan a Fran Aldarondo?''”
[[Fitxategi:Apala ta larenan askatasune eskatzen zubi zarran ingurun.jpg|thumb]]
1977ko martxoaren 11n atera zuten amnistia dekretuak urte hori baino lehenagoko auziei soilik eragiten zieten. Eta beraz, espetxean ziren euskal preso politikoak kalera ateratzen hasita, Fran Aldarondo azken preso politikoa izan zen garai batez.
 
Euskal Herriko txoko ugarietan kanpaina eta mobilizazio handiak egin ziren haren askatasunaren alde, bereziki bere jaioterrian, Ondarroan. Eragile politiko andana bat batu ziren bere askatasunaren aldarrietara: [[Liga Komunista Iraultzailea|Liga Komunista Iraultzailea (LKI]]), [[Euskal Iraultzarako Alderdia|Euskal Iraultzarako Alderdia (EIA]]), [[Euskadiko Mugimendu Komunista|Euskadiko Mugimendu Komunista EMK (MCE)]], [[Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia|Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia LAIA]], Euskal Herriko Karlista Alderdia EKA, Gazteria Abertzale Iraultzaile GAI, Euskaldiko Gaztedi Abertzaleen Mugimendua EGAM , IT, GKL, EGG, CC.OO. …
 
Eta ekimenak ere, anitzak izan ziren: sinadura bilketak, 2.000 herritarrek parte hartzen zituzten asanbladak, manifestazioak, itxialdiak… Greba orokorra deitu zen Ondarroan Azaroaren 26rako eta bai bete ere. Herri osoa geratu zen. Lantegi, denda eta taberna guztiak itxi ziren.
61. lerroa:
Herri osoak txalo, oihu eta abesti artean hartu zuen Aldarondo. Eta herria osorik zeharkatu zuen kalejirak. Une hunkigarri asko bizi izan ziren. Horietatik bat izan zen Kanttoipe kalean gertatutakoa. Autoa gerarazi eta bertan zen etxe batera sartu zen. Miren Arantzamendi Mugartegiren bizilekua. 63 urteko emakumea ohean aurkitzen zen, egun batzuk lehenago Franen askatasunaren alde Donostian egindako manifestazioan poliziak emandako gomazko pilotakada baten ondorioz. Hari besarkada bat ematea izan zen Aldarondoren nahia. [[Fitxategi:FRAN 1977 askatsune lortute EGIN Egunkarixan.jpg|thumb|Egin egunkaria]]Herriaren aurrera heldu zen jada jendez lepo zegoen enparantzara. Omenaldia egin zioten herritarrek.
 
Amnistiaren Aldeko herri batzarreko partaide batek hitz hauek jarri zituen zorrotz “Amnistia ez da osoa oraindik. Azkena irten da, baina nork bermatzen du gaur edo bihar bertan preso gehiago egongo ez direna?”. Jakin gabe, hurrengo egunean bertan, beste herritar bat atxilotuko zutela. Gaizka. Megafoniatik ''Gora ETA'' esateagatik. Libre utzi bazuten ere, gutxira ikusiko ziren berriz espetxean betetzen hasten <ref>[https://ia601901.us.archive.org/0/items/AzkenPresoPolitikoa/EGIN%2019771213_06.tif Gran recibimiento de Ondarroa a Aldanondo] Egin 1977.12.13</ref>.
 
Aldanondok omenaldia eskertu ondoren gogoan izan zituen Sebas Goikoetxea eta Nikolas Mendizabal ''Zaharra'', iheslariak, preso sozialak eta borrokan hildako guztiak. Minutu bateko isilunea egin zuten hauen oroimenez, eta Eusko Gudariak abestu zuten.
71. lerroa:
Harrera egunean, herriko kaleetan barrena eta, herritarren txalo artean, errealitateaz jakitun zen Aldarondo. Bere gertukoek adierazia bezala, giroa bero, burua hotz. Jakin bazekien orduko herriratze hori Euskal Herriaren, eta modu berezian bere herriaren, lorpen bat izan zela. Frankismo osteko lorpen horiek (ikurrinaren legeztatzea, alderdien erdi legeztatzeak, askatasun haize horiek…) onartuta ere, egiteko asko zegoenaren ustea zuen.
 
Martuteneko espetxean zela, Azkoitiko Frantzisko Xabier Larrañaga ''Peru'' preso politikoarekin harreman handia egin zuen eta,  1978 aldera elkarrekin sartu ziren [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomo Antikapitalistetan]].
 
== Erailketa ==