Francisco Aldarondo Badiola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Argazkia sartu
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
[[Fitxategi:Aldarondo, Fran.jpg|thumb]] '''Francisco Aldarondo Badiola''', ([[Ondarroa]], [[Bizkaia]], [[1949]]ko [[irailaren 7]]a - [[Izaskun]], [[Gipuzkoa]], [[1979]]ko [[urriaren 17]]a) [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] eta [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomoak]] erakunde armatuetako kidea izan zen. 1977ko Amnistia dekretuaren ostean kalera irten zen azken euskal preso politikoa izan zen. 1979ko urriaren 17an Guardia Zibilak Izaskungo baserri batean inguratu eta ihes egiten saiatzean tiroka hil zuten.
 
== Gaztaroa ==
 
[[Fitxategi:Aldarondo, Fran.jpg|thumb]]
Hiru seme-alabetako bigarrena izan zen. 1952an aita itsasoan hil zitzaienean [[San Lucar de Barrameda]]ko Itsasoko Umezurtzen Eskolan ikastera bidali zuten. Gero, [[Madril]]en aldi batez josulagunen eskola batean izan ondoren, Arrasateko Irakasle Eskolan jarraitu zuen ikasten. Ondarroako [[Aurrera futbol taldea]]n jokatu zuen. Eta 19 urtekin hasi zen lanean, Ondarroako kaian. Gerora [[Markina-Xemein|Markinako]] [[Esperanza y Cia]] arma fabrikan egingo zuen lan, tornoan.