«Erromatar Inperioa»: berrikuspenen arteko aldeak

1.132 bytes added ,  Duela 4 hilabete
t
83.213.113.8 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (83.213.113.8 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
[[Fitxategi:Roman_Empire_Map.png|thumb|350px|[[Trajano|Traianok]] lortu zuen [[Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioko]] zabalkuntza handiena.]]
[[Fitxategi:Caesar.jpg|thumb|Gaio [[Julio Zesar]].]]
'''Erromatar Inperioa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[latin]]ez: ''Imperium Romanum'') [[Zesar Augusto|Augustok]] sortu eta hurrengo mendeetan Antzinako [[Erroma]]ko agintariek erabili zuten sistema politikoa da. Historialariek bitan banandu dute Erromatar Inperioa: [[Printzipatua]]n eta [[Dominatua]]n. Lehengoan, enperadorearen botere absolutua Errepublikako ohituren azpian ezkutatzen zen. Dominatuan, berriz, botere inperiala argiago erakusten zen, urrezko koroen eta erritu sakratuen bidez.
== Que estas diciendo Markelovits ==
 
Halaber, Erromatar Inperioa esapideak [[Erroma]]ren menpe zegoen eremua ere adierazten du. Hiriaren hedapena inperioa sortu baino askoz lehenago hasi zen, baina zabalkuntza handiena sistema inperialarekin lortu zen, [[Trajano|Traianoren]] agintaldian hain zuzen ere. Garai horretan, erromatarrek, gutxi gorabehera 5.900.000 km² zituzten haien menpe. Hortaz, [[Europa]]ko Antzinateko Inperiorik handiena bilakatu zen erromatarrena.
 
== Sorrera ==
 
[[K.a. I. mendea]]ren erdialdean, [[Julio Zesar]]rek, [[Ponpeio]]k eta [[Marko Lizinio Kraso|Krasok]] hitzarmen sekretua, [[Lehen Triunbiratua|Lehen Triunbiratoa]], osatu zuten, Errepublika haien menpe gera zedin. Nolanahi ere, jelosiak sortu ziren haien artean, eta borrokatzeari ekin zioten berriz erromatarrek. [[Julio Zesar|Zesar]], garaile aterata, diktadore bilakatu zen. Hala ere, K.a. 44an, bere laguntzaile batzuek, [[Marko Bruto|Brutok]] eta [[Kasio]]k besteak beste, [[Julio Zesar|Zesar]] hil zuten, Zesarrek monarkia berreiz ezarri nahi zuelakoan. Hiltzaileen kontra egiteko, [[Bigarren Triunbiratua|Bigarren Triunbiratoa]] osatu zuten zesartar garrantzitsuenek: [[Zesar Augusto|Oktaviok]], [[Marko Emilio Lepido|Lepidok]] eta [[Marko Antonio]]k. Berriro, nagusitasuna bilatu nahian, haien artean mendeko hirugarren gerra zibila piztu zen. K.a. 31n, Actium batailaren ostean, [[Zesar Augusto|Oktavio]] Erromako buru bakarra bihurtu zen.<ref>https://mihistoriauniversal.com/edad-antigua/imperio-romano/</ref>
424

edits