Industrializazioa Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Irudi bat gehitu: Forges de l'Adour 1910 aldera
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
204. lerroa:
 
=== Ipar Euskal Herria ===
[[Fitxategi:Forges de lAdour 1.jpg|thumb|[[Forges de l'Adour]] 1910 aldera.]]
[[Irudi:Mauléon-Groupe d'Ouvriers Sandaliers.jpg|thumb|right|225px|[[Maule-Lextarre]]ko [[espartin]]gileak 1909an.]]
[[Ipar Euskal Herria]]n industrializazioa txikia izan zen, eta bakarrik [[Lapurdi]]ko kostaldean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Industrializazio garaia Euskal Herrian 1870-1930|url=http://www.ostadar.net/industrializaziogaraia/industria/industrializazioa_eko3.html#12|aldizkaria=www.ostadar.net|sartze-data=2019-05-11}}</ref>. Lehen enpresak XIX. mendearen amaieran ezarri ziren, [[Baiona]]tik gertu, baina ez zen egon benetako industrializaziorik XX. mendea sartu arte. Lehen industria horiek burdinbideen eraikuntzari lotuta sortu ziren, Bizkaitik zetorren metala lortzea erraza baitzen Baionan. [[1882]]an [[Bokale]]n [[Forges de l'Adour]] sortu zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=FORGES DE L'ADOUR - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/forges-de-ladour/ar-179/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-05-11}}</ref>. 1899an [[Saint-Gobain]]<nowiki/>en zegoen industria kimikoa Baionara mugitu zen, [[azido sulfuriko]]a, [[azido nitriko]]a eta superfosfatoak egiten zituen industria; Baionako portura iristen ziren [[Tunisia]] eta [[Florida]]tik fosfatoak<ref name="puerto" />.