Nada Dimić: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
«Nada Dimić» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

18:32, 14 urria 2020ko berrikusketa

Nada Dimić (1923ko irailaren 6a - 1942ko martxoaren 17a) jugoslaviar komunista izan zen. Bigarren Mundu Gerran hil eta urte gutxira, Jugoslaviako Herri Heroia izendatu zuten.

Nada Dimić

Nada Dimić Divoselon jaio zen, Gospić herritik hurbil, Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuman (egungo Kroazia), serbiar etniako familia batean. Oinarrizko eskolan lau urtez ikasi ondoren, Zemunera joan zen ikastera. Han beste lau urte eman zituen gimnasioan ikasten eta urtebete bat ekonomia akademian. 1938an Gazteria Komunistan sartu zen eta 1940an Jugoslaviako Alderdi Komunistan.

Bigarren Mundu Gerran Jugoslavia inbaditu zutenean, 1941eko ekainean Sisakeko lehenengo brigada partisanoan sartu zen, Kroaziako lehenengo brigada partisano izan zena. Urte berean, Ustaxaren poliziak Dimić atxilotu zuen Sisaken. Zagrebeko espetxera zeramatenean, honek pozoia irentsi zuen galdeketak ekiditeko. Hala ere, pozoiak ez zuen hil. Handik gutxira Alderdiaren Zagrebeko zelulak erreskatatu zuen eta partisanoen esku zegoen Kordun aldera eraman zuten.

Intoxikaziotik sendatu eta gero, Karlovacera joan zen eta han partisanoen ezkutuko agente gisa lan egin zuen. 1941eko abenduaren 3an italiarrek preso hartu zuten eta Ustaxaren poliziaren esku utzi zuten. Ustaxak torturatu zuen, baina Dimićek inolako informaziorik emateari uko egin zion. Azkenik, 1942ko otsailean Stara Gradiškako kontzentrazio esparrura bidali eta hilabetera erail zuten bertan, 18 urte zituela.