«Dwayne Johnson»: berrikuspenen arteko aldeak

1.501 bytes added ,  Duela 4 hilabete
t
150.241.162.249 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (150.241.162.249 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Dwayne Johnson at the 2009 Tribeca Film Festival.jpg|thumb|eskuinera|250px|Dwayne Johnson 2009an]]
 
'''Dwayne Douglas Johnson''' ([[Hayward (Kalifornia)|Hayward]], [[Kalifornia]], [[1972]]ko [[maiatzaren 2]]a) borrokalari profesional erretiratua eta aktore estatubatuarra da.
 
== Ibilbidea ==
 
Johnsonek unibertsitateko [[amerikar futbol|futbol amerikarrean]] jokatu zuen, 1991n unibertsitateko ligako txapeldunen taldean parte hartu zuen, ''[[Miami Hurricanes]]'' izenekoan. Ondoren, Kanadako Futbol ligan, ''Canadian Football League''n, ''[[Calgary Stampeders]]'' taldean jokatu zuen baina bere kontratua bi hilabetera eten eta borroka librean aritzea erabakia zuen bere aitona, [[Peter Maivia]], eta bere aita, [[Rocky Johnson]]ek egin zuten bezala.
 
Ospea ''[[World Wrestling Entertainment]]''-en eskutik (orduan ''World Wrestling Federation'', WWF, deitua), 1996 eta 2004 bitartean, etorri zitzaion, ''Nation of Domination'' izeneko talde baten kide zela. Bere goitizenak, lehendabizi ''Rocky Maivia'' eta ondoren ''The Rock'' izan ziren. 1998an WWFren txapelketa irabazi zuen, eta borroka libreko jokalari ezagunenetakoa bihurtu zen.
 
2001etik, ''The Mummy Returns'' filmean agertu zenetik, bere ibilbidea zinemara zuzendu zuen. Bere lehenengo protagonista papera ''The Scorpion King'' filmean izan zen eta ''The Rundown'', ''Be Cool'', ''Walking Tall'', ''Gridiron Gang'', ''The Game Plan'', ''Get Smart'' eta ''Race to Witch Mountain'' filmetan ere agertzen da.
 
== Filmografia ==
424

edits