Salamina (Zipre): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
49. lerroa:
}}
[[Fitxategi:Theater of Salamis, Cyprus.jpg|eskuinera|thumb|300px|Salaminako antzerkia]]
'''Salamina'''<ref>{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0147.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=Antzinateko hirien euskarazko izenak| data= 2006-1-27}}</ref> ([[antzinako greziera]]z: Σαλαμίς, ''Salamis'') [[Zipre]]ko antzinako hiriburua izan zen. [[Famagusta]] hiritik 6 kilometro iparraldera kokaturik zegoen. Tradizioaren arabera, [[Teukro (mitologia)|Teukrok]], [[Telamon]]en semeak, sortu zuen hiria, [[Troiako Gerra]]tik bueltan.
 
Salamina hiri grekoa zen, baina inguruko herriek konkistatu zuten ([[Antzinako Egipto|egiptoarrek]], [[fenizia]]rrek). 649. urtean, [[arabiar]]rek suntsitu zuten hiria, eta harrezkero gainbehera etorri zen.
 
== Historia ==
 
=== Sorrera ===
Tradizioaren arabera, [[Teukro (mitologia)|Teukrok]], [[Telamon]]en semeak, sortu zuen hiria, [[Troiako Gerra]]tik bueltan. Baina indusketa arkeologikoek erakutsi dute hiria [[Mizenastar zibilizazioa|mizenastarrak]] iritsi baino askoz lehenago sortu zela.
 
Salaminako aztarna zaharrenak K.a. XI. mendekoak dira ([[Brontze Aroa|Brontze Aro]] berantiarra). Garai hartan kaiaren inguruan kokaturiko herrixka bat zen eta mendebalderantz zabaldu zen, gaur egun basoak estaltzen duen eremura. Salaminako hilerriak San Barnabas monasterioko basoaren mendebaldeko ertzetik hasi eta iparraldera Ayios Serghios herriraino eta hegoaldera Enkomi herriaren kanpoalderaino zabaltzen zen. K.a. IX. mendeko hilobiak daude eta basoaren azpian zaharragoak ere bai.
 
=== Asiriarren agintea ===
[[Kobre]] meategiek Zipre merkatal sareen barnean sartu zuten antzina antzinatik. Greziarekin eta [[Fenizia|Feniziarekin]] harreman estuak zituen uharteak eta [[Asiria|Asiriarren]] idazkietan dagoeneko aipatzen da Salamina, Zipreko (''Iadnana'') erresuma bat gisa<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=Sargon II.a|urtea=1970|izenburua=Neo-Assyrian Toponyms|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>. K.a. 877. urtean iritsi ziren asiriarrak Mediterraneo ertzera eta K.a. 708an Zipreko erregeek [[Sargon II.a|Sargon II.ari]] zergak ordaintzen zizkioten. Zipre asiriarren kontrolpean bazegoen ere hiri-estatuek nahikoa askatasun bazuten eta erregeek aberastasun eta botere handiak eskuratu zituzten. Erregeen hilobietan Homeroren errituak ikusten dira, hildakoaren omenez zaldiak sakrifikatzen ziren eta oliozko pitxarrak sartzen ziren hilobietan. Hilobietan aurkitu diren tresna eta janari gehienek [[Sortalde (Ekialde Hurbila)|Sortaldean]] eta [[Egiptoko Aro Berantiarra|Egipton]] zuten jatorria.
 
K.a. VI. mendean aurreneko txanponak egin ziren [[Akemenestar Inperioa|pertsiarren]] prototipoak jarraituz.
 
=== Greziarren aroa ===
Salamina uhartearen ekialdean izanik K.a. VII eta VIII. mendeetan [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilarekin]] izan zituen harreman handienak baina [[Egeo|Egeoko]] herriekin ere loturak bazituen. Errege hilobi batean greziar geometriaz apaiduriko keramika agertu da eta emazte greziarraren dotea izan zitekeela pentsatzen da. Hainbat zibilen hilobietan ere aurkitu dira greziako keramika objetuak. garai hartan greziarrak ekialderantz hedatzen ari ziren eta Zipre ibilbideko geltoki bat izan zen horretarako.
 
K.a. 450. urtean Salaminan [[Atenas|Atenastarren]] eta [[Akemenestar Inperioa|pertsiarren]] arteko borroka izan zen itsasoz eta lurrez. (Ez da nahastu behar Greziako Salaminan K.a. 480. urtean greziarrek eta pertsiarrek izan zuten borrokarekin). Handik gutxira [[Artaxerxes III.a Oko|Artaxerxes III.a]] pertsiar enperadoreak K.a. IV. mendearen amaieran Salamina setiatu eta konkistatzea lortu zuen.
 
Evagoras Salaminako erregearen agintaldian (K.a. 411-374) Salaminak greziar kulturaren eta artearen loraldia izan zuen. Salaminan Aro klasikoaren amaiera erakusten duen monumentua Nicocreon azken erregearen zenotafioak erakusten du (K.a. 311); tumuloaren gainean buztinezko hainbat buru daude, errege familiarenak izan daitezkeenak.
 
=== Alexandro Handia ===
[[Alexandro Handia|Alexandro Handiak]] Pertsiar Inperioa konkistatu zuen eta [[Ptolomeo I.a]] egipziarra ezarri zuen Zipreko errege. Ptolomeok Nicocreon erregea bere buruaz beste egitera behartu zuen, ez baitzen hartaz fido. Ptolomeoren anaia Menelaus ezarri zuen Salaminako agintari. K.a. 306. urtean itsas borroka handia izan zen Salaminan [[Demetrio I.a Mazedoniakoa|Demetrio I.a Mazedoniakoaren]] eta Ptolomeo I.aren artean eta Demetrio izan zen garailea.
 
=== Erromatarren garaia ===
Erromatar Inperioaren garaian Salamina [[Zilizia]] probintzian kokaturik gelditu zen eta uharteko gobernadoreak [[Pafos]] aukeratu zuen bere egoitza ezartzeko. K.o. 116-117 urteetan izandako juduen matxinadak nabarmen kaltetu zuen Salamina, baina gertakizun hauek jasan arren eta hiriburua Pafosera aldatu arren Salaminak hiri aberatsa eta garrantzitsua izaten jarraitu zuen. [[Trajano]] eta enperadore erromatarrek Salaminaren alde egin zuten eraikin publiko ugari altxaraziz.
 
Salaminaren kultur erdigunea hiriaren iparraldean kokatu zen. Bertan gimnasioa, antzokia, anfiteatroa, estadioa eta bainu publikoak eraiki ziren. Inguruan mosaiko zatiak, kairaren horma, agora heleniar eta erromatarra eta Zeusen tenploa aurkitu dira. Antzokia eta gimnasioa berriztu egin dira. Antzokiak 15.000 ikusle har zitzakeen eta zutabe eta estatua ederrek apaintzen zuten. Gimnasioan ere estatua ugari ezarri dira, gehienak burua falta dutenak.
 
=== Kristautasuna ===
"Aurreneko misiolarien bidaia" Salaminara izan zen, [[Paulo Tarsokoa|Paulo]] eta [[Barnabas]] apostoluak bertara etorri baitziren aurrena Siriako [[Antiokia]] utzi ondoren. Salaminako sinagogetan jesukristoren berri eman zuten eta ondoren uharte guztira zabaldu zuten mezua. Barnabas Zipreko elizaren sortzailetzat hartzen da.
 
IV. mendean hainbat lurrikarek Salamina suntsitu zuten. [[Konstantzio II.a]] erromatar enperadoreak (337-361) Salamina berreraiki eta Apezpikuaren egoitza bihurtu zuen. [[Epifanio Salaminakoa]] izan zen hiriko apezpiku garrantzitsuena. Eliza ortodoxoaren eta eliza erromatar katolikoaren aitatzat hartzen da. Konstantziok zergetatik libre utzi zituen berreraikuntzan laguntzeko eta hiri berriari ''Konstantia'' izena jarri zioten.
 
Itsas-portua gutxinaka sedimentuz betetzen joan zen eta honek hiriaren gainbehera ekarri zuen. VII. mendeko arabiarren inbasioek hiria erabat suntsitu zuten eta biztanleek hegoaldean zegoen hirira egin zuten alde, ''Arsinoe-''ra, gaur egungo [[Famagusta]].
 
== Indusketak ==
XIX. mendean hasi ziren indusketak egiten Zipreko Ikerketa Fundazioaren baitan eta aurkituriko objetu ugari Londresko [[British Museum|British Museumen]] daude<ref>{{Erreferentzia|izenburua=capital {{!}} British Museum|hizkuntza=en|url=https://www.britishmuseum.org/collection/object/G_1891-0806-1|aldizkaria=The British Museum|sartze-data=2020-10-13}}</ref>.
 
1952an indusketa berriak egiten hasi ziren. Ikerketa arkeologiko ugari egin ziren baina 1974. urtean Turkiaren inbasioak aktibitate guztia eten zuen.
 
== Erreferentziak ==