GT Ligako 2020ko denboraldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
15. lerroa:
| hurrengodenboraldia = [[GT Ligako 2021eko denboraldia|2021]]
}}
'''GT Ligako 2020ko denboraldia''' [[Galiziako Traineruen Liga]] edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa uztailaren 18an hasi zen [[Boiro]]ko uretan eta abuztuaren 23an amaitu zen [[A Pobra do Caramiñal]] udalerrian; bigarren maila, aldiz, [[Redondela]]n hasi zen egun bat beranduago, uztailaren 19an, eta egun berean bukatu zen A Pobran<ref name=Bibliografia5>[https://www.ligalgt.com/principal/calendario "Calendario de regatas"]. ''Liga Galega de Traíñeiras''. 2020.09.29</ref>. [[COVID-19 pandemia]]k aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen<ref name=Bibliografia1>[https://www.ligalgt.com/principal/novas/37-traballando-na-volta-da-actividade "Traballando na volta da actividade"]. ''Liga Galega de Traíñeiras''. 2020.09.29</ref>; esate baterako, 2020an arraun egin behar zuten [[Club de Remo A Cabana|A Cabana]], [[Amegrove Club de Remo|Amegrove]] eta [[Club de Remo Coruxo|Coruxo]] elkarteek euren ontziak lehorrean uztea erabaki zuten<ref name=Bibliografia1/><ref name=Bibliografia2>[https://www.ligalgt.com/principal/novas/9-a-liga-galega-de-traieiras-confirma-a-participacion-de-31-clubs-para-2020 "A Liga Galega de Traiñeiras confirma a participación de 31 clubs para 2020"]. ''Liga Galega de Traíñeiras''. 2020.10.01</ref>. Bestalde, aurreko urtean ohorezko txandan emaitza ederrak lortu zituzten [[Club de Remo Mecos|Mecos]], [[Sociedad Deportiva Samertolameu|Samertolameu]] eta [[Sociedad Deportiva Tiran|Tirán]] lehiatzeko asmoz itzuli ziren.
 
Denboraldi honetako txapeldun nagusiak [[Moaña]]ko arraun elkarteak izan ziren: Samertolameu eta Tirán. Guztira, bosna bandera eta 95na puntu lortu zituzten, eta bi traineru azkarrenak izan ziren jokatu ziren 10 estropadetan; bi ontziek [[TKE_Ligako_2020ko_denboraldia#Jaitsiera/Igoera_play-offa|igoera play-offean]] arraun egiteko txartela lortu zuten. Hala ere, arrakasta handiena izan zuena [[Tirán (Moaña)|Tirángo]] ontzia izan zen. Estropada guztietako denborak kontuan hartuz, tirándarrak izan ziren azkarrenak eta, beraz, GT Ligako garaikurra irabazi zutenak<ref name=Bibliografia4>[https://www.ligalgt.com/principal/resultados "Resultados - Clasificación xeral"]. ''Liga Galega de Traíñeiras''. 2020.10.11</ref>. Gainera, play-offean bigarren egin zutenez, [[TKE Liga]]ra igotzea lortu zuten<ref>[https://www.euskolabelliga.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1586170773 "Play-offa"]. ''Eusko Label Liga''. 2020.10.11</ref>. [[Meira (Moaña)|Meira]]ko elkartea, aldiz, azkena izan zen play-offean eta hurrengo urtean GT Ligan jarraituko du. Ohorezko txanda, azkenik, [[Club de Remo Vilaxoán|Vilaxoán]]ek eta [[Club de Mar Bueu|Bueu]]k osatu zuten, 73na punturekin<ref name=Bibliografia4/>.
 
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, [[Centro Deportivo Mariñeiro|Mera]] eta [[Club de Remo Muros|Muros]] elkarteek maila galdu zuten. Merak 13 puntu baino ez zituen lortu, 9 estropadetan motelena izan zen, eta denboraldia azkena postuan amaitu zuenez, maila zuzenean galdu zuen. [[Muros (Coruña)|Muros]]ko ontziak, aldiz, [[Círculo Cultural Deportivo Cesantes|Cesantes]]en eta [[Club de Regatas Perillo|Perillo]]ren kontra arraun egin behar izan zuen [[GT_Ligako_2020ko_denboraldia#Jaitsiera/Igoera_play-offa|play-offean]] maila mantentzeko; dena den, kanporaketan bigarren mailako traineruak, baina, azkarragoak izan ziren kanporaketan<ref name=Bibliografia4/>.
 
Bigarren mailari dagokionez, [[Club de Remo Puebla]] elkarteak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian lehenengo mailan arituko da hurrenez hurren bigarren eta hirugarren egin zuten Cesantesekin eta Perillorekin batera<ref name=Bibliografia4/>.
 
== Lehenengo maila ==
60. lerroa:
 
=== Estropadak ===
Denboraldi honetan 10 estropada eta bandera baino ez ziren izan jokoan<ref name=Bibliografia5/>.
<center>
{| class=taulapolita
135. lerroa:
 
==== Jaitsiera/Igoera play-offa ====
Jaitsiera/Igoera play-offean hiru ontzik parte hartu zuten: bigarren mailan hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuan gelditu ziren [[Círculo Cultural Deportivo Cesantes|Cesantesek]] eta [[Club de Regatas Perillo|Perillok]]; eta lehenengo mailan bederatzigarren egin zuen [[Club de Remo Muros|Murosek]]. Hirutik bik baino ez zuten lortuko hurrengo denboraldian lehen mailan arraun egiteko txartela<ref name=Bibliografia4/>.
<center>
{| class=taulapolita
197. lerroa:
 
=== Estropadak ===
Denboraldi honetan 8 estropada eta 6 bandera baino ez ziren izan jokoan<ref name=Bibliografia5/>.
<center>
{| class=taulapolita