Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
107. lerroa:
=== Mendebaldeko Nafarroaren galera (1194-1234) ===
[[File:Nafarroako_Erresumaren_inbasioa_1199-1200.svg|thumb|250px|1199-1200eko Nafarroako Erresumaren inbasioa]]
[[Fitxategi:Reino de Navarra Sancho VII el Fuerte-eu.png|thumb|250px|Nafarroako Erresuma [[Antso Azkarra]]ren erregealdian:
 
[[1194]]an, Antso Jakituna hil zelarik, haren ondorengoa, [[Antso Azkarra]], [[Loches]]tik hurbil zebilen ([[Indre-et-Loire]]) Rikardo Lehoi Bihotzaren alde borrokatzen. Beraz, Iruñera itzuli behar izan zuen errege izendatua izateko. Nafarroren eta Gaztelaren arteko egoera oso tirabiratsua zen, eta [[1195]]eko neguan nafarrek arrazoirik gabeko erasoak egin zituztela salatu zuten gaztelarrek. [[Zelestino III.a]] aita santua saiatu zen Iberiar penintsulako erresuma kristau guztiak elkartzen musulmanen kontra borrokatzeko. Alabaina, [[1195]]eko udan [[almohade]]ek Gaztelari eraso egin ziotelarik, nafarrak eta [[Leongo Erresuma|leondarrak]] ez ziren garaiz iritsi, eta [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]] garaitua izan zen [[Alarcosko gudua]]n. Horrezaz gain, Nafarroak eta Leonek hitzarmenak sinatu zituzten almohadeekin, eta musulmanen eraso baten aurrean neutral jokatuko zuela agindu zien Antso Azkarrak. [[1196]]ko otsailean edo martxoan, Antso Nafarroakoa, Alfontso VII.a Gaztelakoa eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]] batzartu ziren, baina ez zuten akordiorik lortu.<ref name="fortun"/> Berehala azkartu zuen aita santuak erasoaldi diplomatikoa, eta bi [[bulda]] atera zituen oso denbora gutxian. Bietan kristautasunaren etsaiekin bat egin izana aurpegiratzen zion Antso Azkarrari, eta Hispaniako beste errege kristauekin aliantza egitea proposatzen; bigarren buldan errege titulua onartu zion Antsori ([[1134]]tik duke titulua besterik ez zieten aitortzen aita santuek nafar erregei).<ref name="petxa">{{erreferentzia|izena= Iñaki |abizena= Petxarroman |url= https://books.google.es/books?id=VKU35HRsL6MC&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua= Nafarroa: iragana eta geroa |sartze-data=2020-3-4 |argitaletxea= 28-31 orrialdeak, Txalaparta, 2000, books.google.es}}</ref>