Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
58. lerroa:
{{sakontzeko|Iruñeko Erresuma}}
[[Fitxategi:Map_Iberian_Peninsula_910-eu.svg|thumb|250px|Iruñeko Erresuma [[910]]ean Penintsularen testuinguruan.]]
[[File:Nafarroako_erresuma_Antso_III.aren_heriotzaren_unean_1035_-_1b_bertsioa.svg|thumb|250px|Antso III.aren Nafarroa heriotzaren unean (1035)]]
[[Fitxategi:Leyre San Salvador Cripta 668.jpg|thumb|250px|[[Leireko monasterio]]ko kripta.]]
Karolingiarren eta kordobarren erasoen aurrean Nafarroako lurrak eta interesak zaintzeko, indarrak koordinatuko zituen buruzagi militar baten pean jarri ziren bertako handikiak. [[842]]-[[850]] bitartean, [[Abd ar-Rahman II.a]]k [[Musa ibn Musa]]ren aurka burutu zituen zigor gudaldiak, eta baita haren sabelkide eta aliatua zen [[Eneko Aritza]]ren aurka ere. Honen seme [[Gartzea Enekoitz]], aitaren politika aldaturik, bere ahaide musulmanengandik aldendu eta [[Asturietako Erresuma|Asturietako]] [[Ordoño I.a Asturietakoa|Ordoño]] erregearekin elkartu zen.<ref name="jurio"/>
 
64 ⟶ 66 lerroa:
[[Antso III.a|Antso III.a Nagusia]] ([[1004]]-[[1035]]) garrantzi handikoa izan zen Nafarroako, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako politikaren historian. Haren agintaldian barne kohesio eta ospe handiak lortu zituen Iruñeko Erresumak, eta errege eta handiki kristauek eta musulmanek haren agintaritza eta handitasuna aitortu zuten. Besteak beste, Islamarekiko hegoaldeko muga finkatu, [[Sobrarbeko Konderria|Sobrarbe]] eta [[Ribagorzako Konderria|Ribagorzako]] lurraldeak bereganatu, [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako]] [[Berenger Erramun I.a|Berenger Erramun]] eta [[Gaskoiniako Konderria|Gaskoiniako]] [[Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa|Antso Gilen]] kondeekin hitzarmenak izenpetu, [[Gartzea Sanoitz Gaztelakoa|Gartzea infantea]] hil ostean [[Gaztelako Konderria]] bere gain hartu, eta [[Leongo Erresuma]] gobernatu zuen. Politikoki hain desberdinak ziren lurraldeetan agintzeak ez zuen berekin ekarri erresuma bateratu bat sortzeko proiekturik; Antso erregeak zaindu eta errespetatu egin zituen erreinu eta jaurerri bakoitzeko estatus juridikoak eta politikoak. Erregealdi horren alde aipagarrienetako bat izan zen Leire, [[San Millán de Susoko monasterioa|Donemiliaga Kukula]], [[San Juan de la Peña monasterioa|San Juan de la Peña]] eta [[San Salvador monasterioa (Oña)|Oñako San Salvador]] monasterioei emaniko bultzada.<ref name="jurio"/>
 
[[Fitxategi:Leyre San Salvador Cripta 668.jpg|thumb|250px|[[Leireko monasterio]]ko kripta.]]
Erregeak ez zituen semeen artean banatu bere mendeko lurrak; [[Gartzea III.a Sanoitz Naiarakoa|Gartzea]] legezko seme nagusiren esku utzi zituen ondare lurrak, eta [[Ramiro I.a Aragoikoa|Ramiro]], [[Ontzalu I.a Sobrarbe eta Ribagortzakoa|Ontzalu]] eta [[Errando I.a Leon eta Gaztelakoa|Errando]] haren anaien gaineko aginpide nagusia ere bai; Ramiro [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko]] erregea zen, Ontzalu [[Sobrarbeko Konderria|Sobrarbe]] eta [[Ribagorzako Konderria|Ribagorzako]] kondea (hura hiltzean, bi lurralde horiek Ramiroren eskura aldatu ziren), eta Errando, berriz, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erregea. Laster sortu ziren liskarrak eta gatazkak anaien artean. [[1043]]an, Ramiro I.a garaitu zuten Tafallako erasoaldian. Gaztelako Errandok, aldiz, Bermudo erregea hiltzean ([[1037]]) [[Leongo Erresuma]] oinordetu zuen, eta [[1054]]an Burgosko [[Atapuercako gudua|Atapuercako zelaietan]] aurre egin zion bere anaia Gartzeari; Gaztelako armada nagusitu zen gudu horretan, eta Gartzea erregea hil zen. Seme nagusiaren heriotzak galarazi egin zuen Antso Nagusiak erreinu kristauen indarrak Iruñeko erregearen gidaritzapean batzeko zituen asmoak betetzea. Aitzitik, Nafarroako lurraldearen alboetan Aragoiko eta Gaztela-Leongo erresumak sortu ziren mehatxagarri, behin eta berriro [[Antso IV.a Garzeitz Peñalengoa|Antso IV.a Peñalengoaren]] eta haren oinordekoen lurrak erdibanatzeko prest.<ref name="jurio"/>