Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Mendebaldeko Nafarroaren galera (1194-1234): Mapa osoagoa, zehatzagoa, hobea
t Ohiko neurriak
13. lerroa:
| gert2=[[Nafarroa Garaia]]ren inbasioa eta konkista
| gert3=[[Paueko ediktua]]
| gert4=[[Frantziako Iraultza]]ht
| gert5=[[Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea]]
| gert1 data=[[824]]
57. lerroa:
=== Iruñeko Erresuma ===
{{sakontzeko|Iruñeko Erresuma}}
[[Fitxategi:Map_Iberian_Peninsula_910-eu.svg|thumb|320px250px|Iruñeko Erresuma [[910]]ean.]]
Karolingiarren eta kordobarren erasoen aurrean Nafarroako lurrak eta interesak zaintzeko, indarrak koordinatuko zituen buruzagi militar baten pean jarri ziren bertako handikiak. [[842]]-[[850]] bitartean, [[Abd ar-Rahman II.a]]k [[Musa ibn Musa]]ren aurka burutu zituen zigor gudaldiak, eta baita haren sabelkide eta aliatua zen [[Eneko Aritza]]ren aurka ere. Honen seme [[Gartzea Enekoitz]], aitaren politika aldaturik, bere ahaide musulmanengandik aldendu eta [[Asturietako Erresuma|Asturietako]] [[Ordoño I.a Asturietakoa|Ordoño]] erregearekin elkartu zen.<ref name="jurio"/>
 
64. lerroa:
[[Antso III.a|Antso III.a Nagusia]] ([[1004]]-[[1035]]) garrantzi handikoa izan zen Nafarroako, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako politikaren historian. Haren agintaldian barne kohesio eta ospe handiak lortu zituen Iruñeko Erresumak, eta errege eta handiki kristauek eta musulmanek haren agintaritza eta handitasuna aitortu zuten. Besteak beste, Islamarekiko hegoaldeko muga finkatu, [[Sobrarbeko Konderria|Sobrarbe]] eta [[Ribagorzako Konderria|Ribagorzako]] lurraldeak bereganatu, [[Bartzelonako Konderria|Bartzelonako]] [[Berenger Erramun I.a|Berenger Erramun]] eta [[Gaskoiniako Konderria|Gaskoiniako]] [[Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa|Antso Gilen]] kondeekin hitzarmenak izenpetu, [[Gartzea Sanoitz Gaztelakoa|Gartzea infantea]] hil ostean [[Gaztelako Konderria]] bere gain hartu, eta [[Leongo Erresuma]] gobernatu zuen. Politikoki hain desberdinak ziren lurraldeetan agintzeak ez zuen berekin ekarri erresuma bateratu bat sortzeko proiekturik; Antso erregeak zaindu eta errespetatu egin zituen erreinu eta jaurerri bakoitzeko estatus juridikoak eta politikoak. Erregealdi horren alde aipagarrienetako bat izan zen Leire, [[San Millán de Susoko monasterioa|Donemiliaga Kukula]], [[San Juan de la Peña monasterioa|San Juan de la Peña]] eta [[San Salvador monasterioa (Oña)|Oñako San Salvador]] monasterioei emaniko bultzada.<ref name="jurio"/>
 
[[Fitxategi:Leyre San Salvador Cripta 668.jpg|thumb|300px250px|[[Leireko monasterio]]ko kripta.]]
Erregeak ez zituen semeen artean banatu bere mendeko lurrak; [[Gartzea III.a Sanoitz Naiarakoa|Gartzea]] legezko seme nagusiren esku utzi zituen ondare lurrak, eta [[Ramiro I.a Aragoikoa|Ramiro]], [[Ontzalu I.a Sobrarbe eta Ribagortzakoa|Ontzalu]] eta [[Errando I.a Leon eta Gaztelakoa|Errando]] haren anaien gaineko aginpide nagusia ere bai; Ramiro [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko]] erregea zen, Ontzalu [[Sobrarbeko Konderria|Sobrarbe]] eta [[Ribagorzako Konderria|Ribagorzako]] kondea (hura hiltzean, bi lurralde horiek Ramiroren eskura aldatu ziren), eta Errando, berriz, [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] erregea. Laster sortu ziren liskarrak eta gatazkak anaien artean. [[1043]]an, Ramiro I.a garaitu zuten Tafallako erasoaldian. Gaztelako Errandok, aldiz, Bermudo erregea hiltzean ([[1037]]) [[Leongo Erresuma]] oinordetu zuen, eta [[1054]]an Burgosko [[Atapuercako gudua|Atapuercako zelaietan]] aurre egin zion bere anaia Gartzeari; Gaztelako armada nagusitu zen gudu horretan, eta Gartzea erregea hil zen. Seme nagusiaren heriotzak galarazi egin zuen Antso Nagusiak erreinu kristauen indarrak Iruñeko erregearen gidaritzapean batzeko zituen asmoak betetzea. Aitzitik, Nafarroako lurraldearen alboetan Aragoiko eta Gaztela-Leongo erresumak sortu ziren mehatxagarri, behin eta berriro [[Antso IV.a Garzeitz Peñalengoa|Antso IV.a Peñalengoaren]] eta haren oinordekoen lurrak erdibanatzeko prest.<ref name="jurio"/>
 
95. lerroa:
Harrezkero, Gartzea Remiritzek diplomazia eta gerra-aldiak tartekatu behar izan zituen Nafarroa osorik atxikitzeko. 1136an bertan, mendebaldeko Euskal Herriko lurraldeak bereganatzeko asmoz, Alfontso VII.ak gatibu hartu zuen [[Ladron Enekoitz]], eta honek basailutza aitortu behar izan zion.<ref name="auñamendiladron">{{erreferentzia|izena= Bernardo |abizena= Estornés Lasa |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=84263 | izenburua= Ladrón Íñiguez de Guevara |sartze-data=2020-2-29 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus }}</ref> Haren seme [[Beila Ladron]], berriz, beti izan zen Gartzearen aldekoa. [[1137]]ko urrian sinatu zen Gaztelaren eta Nafarroaren arteko bakea, baina Nafarroaren eta Aragoiren arteko liskarrek ez zuten etenik izan ([[Jaka]]ko setioak 1137 eta 1141ean, [[Malón]], [[Pedrola]] eta [[Sause]]ren okupazioak 1137-1138an).<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=10246 | izenburua= García Ramirez |sartze-data=2020-2-29 |argitaletxea= Grán Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com }}</ref> [[1140]]an, [[Carrióngo Ituna]] sinatu zuten [[Erramun Berenger IV.a]]k, Ramiro Monjearen suhi eta Bartzelonako kondeak, eta [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]]k Iruñeko Erresuma inbaditzeko eta banatzeko.<ref name="auñamendi1"/> Arrisku horren aurrean, Gartzea Remiritz Gaztelako monarkarengana hurbildu, eta bien arteko loturak ezkontzen bitartez sendotu zituzten: batetik, Gartzearen alaba [[Zuria Nafarroakoa (1133-1156)|Zuria]] eta Alfontsoren seme [[Antso III.a Gaztelakoa|Antsoren]] arteko ezkontza hitzartu zuten eta, bestetik, Gartzea bera Alfontsoren sasiko alaba [[Urraka Gaztela eta Leongoa|Urrakarekin]] ezkondu zen [[1144]]an.<ref>{{erreferentzia|izena= Francisco Javier |abizena= Fernández Conde |url= https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=836853 | izenburua= La reina Urraca "La Asturiana" |sartze-data=2020-2-29 |argitaletxea= Asturiensia medievalia, ISSN 0301-889X, Nº 2, 1975, págs. 65-94, dialnet.unirioja.es }}</ref> Nafarroak eta Aragoik, aldiz, [[1146]]ko azaroan sinatu zuten bakea [[San Esteban de Gormaz]]en.<ref>{{erreferentzia|izena= Horacio |abizena= Arrechea Silvestre |url= https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=1232848 | izenburua= Un vasallo del rey García Ramírez en la frontera aragonesa |sartze-data=2020-2-29 |argitaletxea= Príncipe de Viana. Anejo, ISSN 1137-7054, Nº. 8, 1988, dialnet.unirioja.es}}</ref>
 
[[Fitxategi:Nafarroako Erresuma - Antso Jakituna (1179 arte).svg|thumb|350px250px|Nafarroako Erresuma [[Antso Jakituna]]ren garaian (1150-1194)]]
[[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakitunak]] [[1150]]ean jaso zuen Nafarroako koroa, 15 urte zituela. Erregealdiaren hasiera zaila izan zuen, [[1151]]ko urtarrilaren 27an, [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]]k eta [[Erramun Berenger IV.a]] Bartzelonako kondeak [[Tudejengo Ituna]] sinatu baitzuten Iberiar penintsulako lurrak banatzeko, Nafarroakoak barne. [[1153]]an, ostera, Antso Jakituna eta Alfontso VII.a Gaztelakoa [[Soria]]n batzartu ziren, eta nafar erregearen eta [[Antsa Gaztelakoa]]ren arteko ezkontza hitzartu. Bakearen truke, nafar erregeak onartu zuen Alfontsoren [[basailu]] izatea eta lurralde batzuk ([[Artaxona]], [[Larraga]] eta [[Zebror]]) [[Antso III.a Gaztelakoa|Antso]] Gaztelako oinordekoari ematea (Antso Gaztelakoa [[Zuria Nafarroakoa (1133-1156)|Zuria Nafarroakoarekin]] ezkondurik zegoen, alegia Antso Jakitunaren arrebarekin). [[1157]]an, Alfontso VII.a hil zenean, Antso III.a egin zuten Leon eta Gaztelako errege, eta Antso Jakitunak mendekotasuna aitortu bazion ere, Artaxona, Larraga eta Zebror berreskuratu zituen.<ref name="auñamendi2">{{erreferentzia|izena= Bernerdo |abizena= Estornés Lasa |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/antso-via-gartzea/ar-127601/ | izenburua= Antso VI.a Gartzea |sartze-data=2020-1-27 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus }}</ref><ref name="lurjakituna">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c05274/eu_s_0939/s0939.html | izenburua= Antso VI.a Jakituna |sartze-data=2020-2-27 |argitaletxea= Lur Hiztegi Entziklopedikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus}}</ref>
 
106. lerroa:
=== Mendebaldeko Nafarroaren galera (1194-1234) ===
[[File:Nafarroako_Erresumaren_inbasioa_1199-1200.svg|thumb|250px|1199-1200eko Nafarroako Erresumaren inbasioa]]
[[Fitxategi:Reino de Navarra Sancho VII el Fuerte-eu.png|thumb|290px250px|Nafarroako Erresuma [[Antso IndartsuaAzkarra]]ren erregealdian:
 
[[1194]]an, Antso Jakituna hil zelarik, haren ondorengoa, [[Antso Azkarra]], [[Loches]]tik hurbil zebilen ([[Indre-et-Loire]]) Rikardo Lehoi Bihotzaren alde borrokatzen. Beraz, Iruñera itzuli behar izan zuen errege izendatua izateko. Nafarroren eta Gaztelaren arteko egoera oso tirabiratsua zen, eta [[1195]]eko neguan nafarrek arrazoirik gabeko erasoak egin zituztela salatu zuten gaztelarrek. [[Zelestino III.a]] aita santua saiatu zen Iberiar penintsulako erresuma kristau guztiak elkartzen musulmanen kontra borrokatzeko. Alabaina, [[1195]]eko udan [[almohade]]ek Gaztelari eraso egin ziotelarik, nafarrak eta [[Leongo Erresuma|leondarrak]] ez ziren garaiz iritsi, eta [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]] garaitua izan zen [[Alarcosko gudua]]n. Horrezaz gain, Nafarroak eta Leonek hitzarmenak sinatu zituzten almohadeekin, eta musulmanen eraso baten aurrean neutral jokatuko zuela agindu zien Antso Azkarrak. [[1196]]ko otsailean edo martxoan, Antso Nafarroakoa, Alfontso VII.a Gaztelakoa eta [[Alfontso II.a Aragoikoa]] batzartu ziren, baina ez zuten akordiorik lortu.<ref name="fortun"/> Berehala azkartu zuen aita santuak erasoaldi diplomatikoa, eta bi [[bulda]] atera zituen oso denbora gutxian. Bietan kristautasunaren etsaiekin bat egin izana aurpegiratzen zion Antso Azkarrari, eta Hispaniako beste errege kristauekin aliantza egitea proposatzen; bigarren buldan errege titulua onartu zion Antsori ([[1134]]tik duke titulua besterik ez zieten aitortzen aita santuek nafar erregei).<ref name="petxa">{{erreferentzia|izena= Iñaki |abizena= Petxarroman |url= https://books.google.es/books?id=VKU35HRsL6MC&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua= Nafarroa: iragana eta geroa |sartze-data=2020-3-4 |argitaletxea= 28-31 orrialdeak, Txalaparta, 2000, books.google.es}}</ref>
114. lerroa:
[[1199]]ko udaberrian, Gaztelak berriz ere eraso egin zion Nafarroako Erresumaren hego-mendebaldeko mugari. [[Pancorbo]]tik Miranda Ebrora jo zuen, eta handik Arabara, Durangaldera era Gipuzkoara. [[Arabako lautada]]n, [[Trebiñu]]ko eta [[Zabalateko gaztelua|Zabalateko]] gazteluek gogor egin zieten aurre. Ekain hasieran, gaztelarrek [[Gasteizko setioa|Gasteiz setiatu zuten]]; gasteiztarrek, Martin Txipia buru, suharki defenditu zuten hiria, eta zortzi hilabetez eutsi zioten Alfontso VIII.aren armadari.<ref name="fortun"/> Bizkitartean, Antso Azkarrak musulmanen lurraldera bidaiatu zuen, almohadeen laguntza eskatzera, baina ez zuen lortu.<ref name="fortun"/> Artean Nafarroara itzuli gabe zegoela, Iruñeko apezpiku [[Gartzea Errandoitz (apezpikua)|Gartzea Errandoitz]] harengana joan zen, gasteiztarren egoera negargarriaren berri ematera. Erregeak Gasteiz errenditzeko agindua eman zuen, eta [[1200]]eko urtarrilaren amaieran gaztelarrak hirian sartu ziren.<ref name="fortun"/> Ordurako Araba, Durangaldea eta Gipuzkoa gaztelarren eskuetan zeuden, [[Arabako Errioxa]]ko lur batzuk izan ezik ([[Guardia]], [[Labraza]], [[Bernedo]]); ezbaian dago erresistentziarik izan zen edo ez mendebaldeko Euskal Herriko lurralde horietan.<ref name="petxa"/> [[1201]]eko martxoa baino lehen, su-etena sinatu zen; Nafarroak Trebiñuko eta Zabalateko gotorlekuak eman zizkion Gaztelari, Miranda eta Inzuraren truke.<ref name="fortun"/>
 
[[Fitxategi:Colegiata_de_Roncesvalles.jpg|thumb|290px250px|[[Orreagako kolegiata|Orreagako Santa Maria eliza]], Antso Azkarrak eraikiarazia]]
1199-1200eko kanpainan, lurraldearen %30 galdu zuen Nafarroako Erresumak, eta baita itsasorako irteera ere.<ref>{{erreferentzia|izena= Juan Francisco |abizena= Elizari Huarte|url= | izenburua= Tiempos de ruptura, tiempos de sosiego |sartze-data=2020-3-4 |argitaletxea= ''Historia Ilustrada de Navarra'', 1993, Diario de Navarra. ISBN 84-604-7413-5.}}</ref> Hurrengo urteetan, ezinbestekoa gertatu zen Nafarroako mendebaldeko muga berriko gaztelu-lerroa gotortzea eta aduana postuak ezartzea. Gaztelaren aurkako gatazka ez zen erabat baketua, eta [[1201]]ean berpiztu ziren borrokak, [[Didako II.a Lopitz Harokoa]], Bizkaiko jauna, Alfontso VIII.a Gaztelakoarekin etsaitu eta Lizarran erbesteratu zelarik.<ref>{{erreferentzia|izena=Urbano |abizena= Asarta Epenza |url= http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/haro-diego-lopez-ii-de/ar-58339/ | izenburua= Haro, Diego López II de |sartze-data=2020-3-10 |argitaletxea= Auñamendi Entziklopedia [on line], aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus}}</ref> [[1202]]ko irailean Gaztelako eta Leongo erregeek Lizarra setiatu arren, ezin izan zuten hartu. Urte hartan bertan elkartu ziren [[Alfaro]]n Gaztela, Leon, Nafarroa eta Aragoiko erregeak Nafarroaren eta Gaztelaren arteko su-etena berrezartzeko. [[1207]]an, [[Guadalajarako Ituna|beste su-eten bat]] sinatu zen [[Guadalajara (Espainia)|Guadalajaran]]. Nafarroak ez zuen onartu mendebaldeko lurraldeen galera, baina denbora igaro ahala gaztelar okupazioa egonkortu zen.<ref name="fortun"/>
 
149. lerroa:
=== Gerra zibila eta barealdia (1425-1511) ===
{{sakontzeko|Nafarroako Gerra Zibila|Nafarroako konkista}}
[[Fitxategi:Navarra - Guerra Civil (1451-1461) Bearn EU.svg|thumb|280px250px|[[Nafarroako Gerra Zibila]] (1451-1461)]]
Karlos III.a hil zenean, haren alaba [[Zuria I.a Nafarroakoa|Zuriari]] egokitu zitzaion koroa; Zuria Aragoiko [[Joan II.a Aragoikoa|Joan infantearen]] emaztea eta [[Karlos IV.a Nafarroakoa|Karlos]], [[Zuria II.a Nafarroakoa|Zuria]] eta [[Leonor I.a Nafarroakoa|Leonorren]] ama zen. Joan Aragoikoak, errege ezkontideak, Nafarroa nahasi zuen Gaztelako barne gatazketan; horren ondorioa izan zen [[1430]]ean [[Biasteri]] galtzea. [[1441]]ean, erregina hiltzean, Joanek erregetza ostu zion Karlos premuari, batez ere, [[1447]]an [[Joana Enrikez]]ekin bigarren aldikoz ezkontzean erregetzaren gozamen eskubidea galdu ondoren. Karlos Vianako printzearekin batera Joana Enrikez erregina kide izendatu zutenean, gerra piztu zen Karlosen eskubideen aldeko [[beaumontar]]ren eta tronu usurpatzailearen aldeko [[agaramontar]]ren artean. Borroka hauetako taldeak ez ziren banatu eremu geografikoen arabera. Hala ere, agaramontarrak nagusi izan ziren [[Erribera]]n, [[Lizarra]]n eta [[Erronkari]]n, eta beaumondarrak, aldiz, [[Iruñea]]n eta [[Iruñeko merindadea]]n, [[Erriberri]]n eta [[Leringo Konderria|Leringo Konderriko]] hirietan. Batzuen eta besteen arteko etsaigoak [[XVII. mende]]ra arte iraun zuen.<ref name="jurio"/>
 
183. lerroa:
 
== Nafarroako Erresumako hizkuntzak Erdi Aroan ==
[[Fitxategi:Euskal_Herriko_hizkuntzak_eta_gutxiengo_erlijiosoak_Behe_Erdi_Aroan_(XIII).png|thumb|280px250px|Nafarroako hizkuntzak eta gutxiengo erlijiosoak XIII. mendean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/mapak|sartze-data=2017-11-21}}</ref>]]
Erdi Aroan erabiltzen ziren hizkuntzei dagokionez, euskara izan zen hedatuena. Biztanle gehienek euskaraz hitz egiten zuten, Iruñeko Elizbarrutian batez ere; nekazarien artean, hiriburukoak barne, ez zen besterik hitz egiten. Elebitasuna edo ele aniztasuna handikien, burgesen eta elizgizonen gauza izan zen, nahiz eta herritarrekin ama hizkuntza erabili, [[Rodrigo Semenez Arradakoa]] artzapezpikuak edota [[Luis II.a Beaumontekoa|Luis Beaumontekoa, Leringo kondeak]] berak euskaraz hitz egiten baitzuten.<ref name="jurio"/>