Iruñeko Sanferminak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuz
tNo edit summary
20. lerroa:
|webgunea = [http://sanfermin.pamplona.es sanfermin.pamplona.es]
}}
'''Iruñeko Sanferminak''' [[Iruñea|Iruñeko]] jai nagusiak dira, [[mundu]] osoan ospetsuak. [[Uztailaren 6]]tik [[Uztailaren 14|14ra]] ospatzen dira gaur egun Iruñeko Sanferminak. Duela 400 urtetik gora uztailean egin izan da, [[1591]]n, [[Prudencio Sandoval|Prudentzio Sandoval]] Iruñeko apezpikuak agindurik urriaren 11ra aldatzea agindu zuen arte, 1515ean Nafarroa Gaztelako Koroari lotu zioten eguna ospatzeko.
 
Sanferminak [[uztailaren 6]]an, eguerdiko 12etan, hasten dira urtero, Iruñeko udaletxeko balkoitik ''[[txupinazo]]a'' jaurtitzearekin batera. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da. [[Iruñeko entzierroa|Entzierroak]] festen muina eta ekitaldirik ezagunena dira. Goizeko 8etan abiatzen dira eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, ''Telefonica''ko tartea eta zezen plaza. Jaiak [[uztailaren 14]]an amaitzen dira, ''Gaixo ni'' (gaztelaniaz, ''Pobre de mí'') tradizionala abestuz.