Micaela Portilla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|historialariari|bere izena daraman liburutegia|Dulantziko Udal Liburutegia}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''MikaelaMicaela Portilla Vitoria''' ([[Gasteiz]], [[1922]]ko [[uztailaren 30]]a - [[2005]]eko [[urriaren 8]]a) [[XX. mendea|XX. mendeko]] [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetako bat izan zen; esparru horiei buruzko azterlan ugari egiteaz gain, bestelako lan askotan ere protagonista izan zen lan metodologiko fin eta sakona eginez. Gainera, ia esan daiteke jarraitzaile eskola bat sortu zuela [[Araba]]n. Hainbat testuliburu kaleratu zituen, eta aldizkari eta egunkarietan ere argitaratu zituen artikuluak. Eusko Ikaskuntzaren [[Manuel Lekuona saria]] jaso zuen, eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUko]] ''honoris causa'' doktorea zen, besteak beste.
 
== Bizitza ==
 
Lehen hezkuntzako irakasle gisa hasi zuen bere zeregin profesional eta bokaziozkoa Arabako zenbait herritan ([[Aramaio]]n eta [[Agurain]]en) eta azkenik Gasteizen. Ondoren, [[Madrilgo Complutense Unibertsitatea]]n ikasten jarraitu zuen [[Geografia]] eta [[Historia]] espezialitatean. Bere lizentziako tesian, [[1954]]. urtean, ''Torres de Mendozas, Guevaras y Ayalas en Álava'' izenburua duen lana aurkeztu zuen, bere ondorengo ikerketa lanen abiapuntu dena.