Irene Bau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Euskal zuzendari gazteen film labur askotan parte hartu du, besteak beste [[Kepa Sojo]]ren ''[[Cien maneras de hacer pollo al txilindron]]'' (1997) eta ''Looking for Txentxo'' (1998) goraipatuetan. 90eko hamarraldi hasierako hainbat film arrakastatsutan lan egin zuen [[Enrique Urbizu]]ren ''[[Cómo ser infeliz y disfrutarlo]]'' (1993) eta [[Álvaro Fernández Armero]]ren ''Todo es mentira'' (1994) filmetan, esaterako; eta hurrengo urteetan ere jarraitu du zinemagintzan: [[Ernesto Tellería|Ernesto Telleriaren]] ''Menos que cero'' (1995), [[Fidel Cordero]]ren ''La fabulosa historia de Diego Marín'' (1996) eta [[Paco Rodríguez]]en ''Quince'' (1997) filmetan, hain zuzen ere. Telesailetan ere lan egin du.
 
Baina bere esparrurik kutunena antzerkia da, eta horretan dihardu 1986tik gaur arte. Guztira hamaika lanekin parte hartu du, eta zuzendari ezagunenekin aritu da. 1992 eta 1996an, esaterako, Gerardo Mallak zuzenduriko ''El Pícaro, aventuras y desventuras de Lucas Maraña'' [[FernándoFernando Fernán Gómez]]en lanean, eta Neil Simonek idatzitako ''Bienvenida a casa'' antzerki-lanetan lan egin zuen, eta 2000. urtean, kasu bietan Mercedes Lezcanoren zuzendaritzapean, Mercé Rodoredaren ''Mujeres'' eta J. Saundersen ''Otoño en familia'' antzeztu ditu.
 
== Erreferentziak ==