Txikipedia:Alegia (literatura): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
No edit summary
5. lerroa:
Esaterako, "Hiru txerritxoak" ipuinean, lana zein garrantzitsua den irakasten da, izan ere, txerritxorik langileenak eraikitako etxea da otsoa bota ezin duen bakarra; eta txerritxo alferrenek anaia langilearen etxean bilatu behar dute babesa, bestela otsoak erraz jango zituen.
 
Beraz, alegiak halako irakaspen bat ematen duten ipuin edo istorioak dira. Ezagutzen diren alegia zaharrenak ziur aski {{txp|Sumer|sumertarrek}} asmatu zituzten, orain dela 4.500 urte. Ezagutzen den alegia-egile zaharrena {{txp|Esopo}} poeta da, {{txp|Antzinako Grezia|Antzinako Greziakoa}}. XVII. mendeko {{txp|Jean de La Fontaine}} idazle frantsesa da beste alegia ezagun askoren autorea; eta Euskal Herrian, {{txp|FelixFélix MariaMaría Samaniego|Félix Mª de Samaniego}} idazle arabarrak ere alegia ezagun asko idatzi zituen XVIII. mendean.
 
Lehen euskal alegiak [[Txikipedia:Bizenta Mogel|Bizenta Mogelen]]<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Josune_Beldarrain_TESI.pdf|izenburua=Alegia klasikoak euskaraz|sartze-data=2019-11-08|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Beldarrain|izena=Josune|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=PDF}}</ref> eskutik heldu ziren gurera. Emakume idazle honek XIX. mende hasieran ''[[Ipui onac]]'' liburu argitaratzea lortu zuen. Bere lanari esker jada ezagunak ziren alegiak euskaraz irakurtzea posible izan zen. Euskaratu zituen alegien artean honako hauek topa daitezke: Belea eta azeria [Belea, ta Aiceria]; Zaldia eta idia [Zaldia, ta Astoa]; Erbia eta igelak [Erbiac, ta Iguelac] eta Otsoa eta bildotsa [Otsoa, ta Bildotsa].