Vanuatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
46. lerroa:
== Geografia ==
=== Kokapena ===
Vanuatu jatorri bolkanikoko uhartedia da, hegoaldeko [[Ozeano Barea]]n dagoena, hego latitudeko 13° eta 21° artean, eta ekialdeko longitudeko 166° eta 171° artean. Hamahiru uharte nagusi eta 60 bat uharte txiki dira guztira, 650 kilometro luze den Y baten arabera banatuak. 65 uhartetan bizi da jendea; biztanlerik ez duten beste bi, [[Matthew eta Hunter uharteak|Matthew eta Hunter]], Frantziak beretzat eskatzen ditu.
 
{| class="sortable alternance wikitable"
136. lerroa:
 
=== Erliebea ===
Uharteak [[goi-ordoki]] garaiez eta apalez, mendi malkarrez, muino biribilez eta [[koral]]ezko itsas-hautsiez osatuak dira. [[Lurrikara]]k izaten dira; [[sumendi]] piztuak ere daude uharte batzuetan. Mendirik garaiena, [[Tabwemasana]] (1877 metro), Espiritu Santon dago. Estatuak 2.500 kilometro kostalde baino gehiago dauka.
 
=== Klima eta landaredia ===
147. lerroa:
[[1980]]an burujabe egin zen, Vanuatu izenarekin. [[1984]]an, Vanuatuko presidente zen [[Ati George Sokomanu]]k uko egin zion karguari, haren iritziz konstituzioak ez baitzituen babesten ez presidentea ez ministroak. Hala ere, gobernu krisiaren ondoren, hauteskundeetan parte hartzea onartu zuen. [[1984]]ko martxoan, presidente izendatu zuten berriz ere. Vanuatuko Garapenerako Bigarren Planaren bidez ([[1987]]-[[1991]]) nekazaritzaren garapen orekatua proposatu zen, Vanuatuko baliabide naturalez era intentsiboagoan baliatzea, giza baliabideak garatzea eta sektore pribatua indartzea. Hala ere, plan horri kalte handia egin zion [[1987]]an izan zen ''Uma'' zikloiak: 36 milioi dolarreko kalteak izan ziren eta biztanleen % 34rengan izan zuen eragina.
 
[[Fitxategi:Vanuatu Parliament.jpg|thumb|righteskuinera|280px|Vanuatuko parlamentua.]]
[[1988]]an, Sokomanu presidentea eta [[Barak Sope]] politikaria (ministro ohia eta alderdiko buruzagia) saiatu ziren [[Walter Lini]] lehen ministroa kargutik kentzen, baina atxilotu eta espetxeratu egin zituzten. [[Fred Timakata]] izan zen presidente berria. [[1992]]an, frantsesa hizkuntza ofizialtzat hartu zen. Urte horretan bertan, gobernuak esportazioari, atzerriko inbertsioei eta nekazaritzaren erreformari eman zien lehentasuna, eta oinarrizko hezkuntza doakoa izatea onartu zuen. [[1993]]an, nekazaritza gai berriak lantzen hasteko plangintza bat jarri zuen gobernuak abian, baina ''Betsy'' [[zikloi]]ak uztaren % 30 desegin zuen. [[1994]]an, funtzio publikoko 4.800 langileetatik 200 kaleratzea erabaki zuen gobernuak. [[1996]]an, [[Vanuatuko Indar Mugikorra]] (VMF) talde paramilitarrak greba bat hasi zuen jaso ez zituzten soldatengatik. Talde horretako buruzagiak atxilotu zituen poliziak, baina berehala utzi zituzten libre.
 
156. lerroa:
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
[[Fitxategi:Vanuatu Provinces.JPG|thumb|upright=1.35|Vanuatuko probintziak]]
Vanuatu errepublika parlamentarioa da. Presidentea da estuburua, eta lehen ministroa da gobernuburua. Ganbera bakarreko legebiltzarra dago, 52 kide dituena. Legebiltzarrerako hauteskundeak lau urtetarik behin egiten dira.<ref name="cia">{{erreferentzia |url=https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/nh.html| izenburua=The World Factbook: Vanuatu |sartze-data=2019-11-28 |argitaletxea=cia.gov}}</ref>
 
199. lerroa:
200.000 biztanle pasatxo besterik ez dituela, hizkuntza aniztasuna izugarri handia dago. Hiru [[hizkuntza ofizial]] daude:
* [[Ingeles]] eta [[frantses]] kolonialak.
* [[Bislama]] [[pidgin (hizkuntza)|pidgina]]. ''[[Lingua franca]]'' da, hirietan izan ezik tokiko hizkuntzak ordezkatzen ez dituen arren. Oinarrizko egiturak ingelesarenak ditu eta frantsesaren eta iparraldeko Vanuatuko hizkuntza [[melanesia]]rren ekarpen lexikalak dauzka.
 
Horiez gain, munduko hizkuntza-dentsitaterik handiena du herrialdeak: 113 tokiko hizkuntza daude.<ref>Alexandre François, [http://alex.francois.free.fr/AFpub_books_f.htm ''Contraintes de structures et liberté dans l'organisation du discours. Une description du mwotlap, langue océanienne du Vanuatu''], doktorego-tesia hizkuntzalaritzan, Paris-IV-Sorbona Unibertsitatea, 1078 or., 2001, alex.francois.free.fr</ref> Denak ekialdeko ozeaniar hizkuntzak dira, azpitalde hauetan banaturik:
* hiru polinesiar hizkuntzak dira.
* bederatzi hegoaldeko Vanuatukoak.
* beste guztiak ipar eta erdialdeko Vanuatukoak.<ref>[http://www.ethnologue.com/show_country.asp?name=VU ''Vanuatu''], ethnologue.com</ref>
 
=== Erlijioa ===
Kristauak dira biztanle gehienak: %&nbsp;90 protestanteak eta %&nbsp;12,4 katolikoak. %&nbsp;3,7 erlijio tradizionalen jarraitzaileak dira ([[kargo kultu]]ak barne).
 
=== Hiri nagusiak ===
229. lerroa:
 
{{Ozeania aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Vanuatu|*]]