Unitate aniztun elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Unitate aniztun elektriko''' edo '''EMU''' bat ([[ingeles]]ezko ''Electric multiple unit'' sigletatik) [[tren unitate]] mota bat da, kotxe autopropultsatuz osatua eta indar eragiletzat [[elektrizitate]]a duena. EMU batek ez du [[lokomotor|lokomotorr]]ara edo tren-makina bereizirik behar, trakzio-motore elektrikoak [[kotxe]] batean edo gehiagotan bertan txertatzen baitira. Orokorrean, EMU bat atxikitze erdiiraunkorreko bi kotxe edo gehiagoz osatzen da, baina elektrikoki akzionatutako kotxe bakar bat ere EMU gisa sailkatu ohi da.
 
EMU gehienak bidaiarientzako garraiorako erabiltzen dira, baina kasu batzuetan funtzio ezberdinetarako birgaitu edo moldatu dira, hala nola posta edo ekipaje garraioa, edo tokiko erabiletarako. Oso ezagunak dira mundu osoko aldiriko eta hiriarteko trenbide sareetan, azelerazio azkarra eta kutsadurarik gabeko funtzionamenduari esker. [[Tren-makina]] edota [[diesel unitate aniztun]]ekin konparatuz, EMUak isilagoak dira, eta hala maiztasun handiz arratsalde zein gauez ere erabilgarri izaten jarraitzen dute, trenbide inguruko biztanleria gogaitzea saihestuz. Bestalde, EMU trenentzako tunelen diseinua sinpleagoa da, ez delako behar diesel makinen ihesak desagerrarazteko instalaziorik.