Txirrindularitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Cycling.gif|thumb]]
'''Txirrindularitza''' edo '''ziklismoa''' [[aisia]]ldirako jarduera eta hainbat dizplina (hala nola, [[ziklo-kros]]a, [[errepideko txirrindularitza]] eta [[pistako txirrindularitza]]) barne-hartzen duen [[kirol]]a da. Kirol gisa, [[Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna]]k (UCI) arautzen du, baina badira beste hainbat erakunde ere, txirrindularitzako beste arloak kudeatzen dituztenak ([[UCI ProTour|UCI Pro Tour]]). Bereziki kirola denean, bi gurpileko [[bizikleta]] batean jarduten da, oinekin bi pedal sakatuz eta zangoekin indar eginez. Hala ere, txirrindularitza praktikatzeko badira bestelako [[ziklo (txirrindularitza)|ziklozikloak]]ak, hala nola [[triziklo]]ak eta [[monoziklo]]ak.
 
Pistan izaten diren lasterketak ''lastertasunezkoak'' edo ''erresistentziazkoak'' izaten dira. Errepideetan egiten direnak oso ezagunak dira, batik bat profesionalen artean egiten diren itzuli handiak. Ezagunak dira halaber astebete irauten duten itzuliak ([[Euskal Herriko Itzulia]], [[Kataluniako Itzulia]], besteak beste) eta baita egun bakarreko lasterketak ere ([[Milan-San Remo]], [[Paris-Niza]], eta [[Donostia Klasikoa]], besteak beste). Txirrindularitza olinpiar kirola da 1896. urteaz geroztik.
 
1900. urtean sortu zen Nazioarteko Txirrindularitza Federazioa (Union Cycliste Internationale, UCI). Garai haietan hasi ziren itzuli handiak antolatzen: [[Frantziako Tourra]] (1903), [[Italiako Giroa]] (1908), eta <u>[[Espainiako Vuelta|Espainiako Itzulia]]</u> (1935). 1965. urtean, txirrindulari profesionalen eta amateurren artean izan ziren gorabeherak zirela eta, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak txirrindularitza [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetatik]] kentzeko mehatxua egin zuen; hala, UCI zena bi elkartetan banatu zen: profesionalak biltzen dituen ''Fédération Internationale du Cyclisme Professionnel ''(Europako 10 herrialde biltzen dituena) eta ''Fédération Internationale Amateur de Cyclisme'' (munduan zehar 100 elkarte kide baino gehiago dituena).