Txagos uhartedia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
31. lerroa:
 
== Historia ==
[[XVI. mende]]an [[Pedro Mascarenhas]] portugaldarrak aurkitu zituen lurrok<ref>{{erreferentzia|abizena= |izena= |url= http://www.worldstatesmen.org/Br_Indian_Ocean_Terr.html |izenburua= British Indian Ocean Territory |bilduma = | argitaletxea= worldstatesmen.org |sartze-data= 2016-8-17}}</ref>, ordura arte gizakiek ukitu gabeak. Beranduago frantsesek berenganatu zituzten, Maurizio izeneko koloniaren barruan ipiniz. Gero, [[1810]]ean, [[Britainia Handia]]k kendu zizkien frantsesei, eta orduan hasi zen [[Diego García (uhartea)|Diego García]], Solomon Islands eta [[Peros Banhos]] uharteen benetako kolonizazioa, ordura arte esklabo bakan batzuk baizik ez zituzten-eta ekarriak. Gaurko txagostarrak [[Madagaskar]], [[Mozanbike]], [[Maurizio]] eta [[India]] hegoaldetik iritsitako nekazarien askazikoak dira<ref name="argia"></ref>.
 
150 urteren buruan txagostarrak 3.000 izatera iritsi ziren eta, arrantzan aritzeaz gain, nagusiki [[kopra]] zen haien bizimoduaren funtsa, oliotarako esportatzen zuten [[koko]]a. Baina [[1971]]n Txagosetako jende guztiak kanporatu egin zituzten britainiarrek, bertan amerikarrek eraiki zezaten [[Indiako ozeanoa]]n daukaten base handia. Txagostarrek ekin zioten etxera itzultzeko eskubidea auzitegietan aldarrikatzeko kalbariobide luzeari; mila gorabeheraren ondoren, [[2008]]ko apirilean arrazoi eman zien Londresko Lorden Ganbarak<ref name="argia"></ref>.
 
== Erreferentziak ==