Tuterako juduak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
1119an [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso Bataiatzaileak]] hiria [[musulman]]en eskuetatik bereganatu zuenean, judu biztanle asko zituen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Segura-Miranda |izena= L.M. |urtea= 1964 |izenburua= Tudela, historia, leyenda y arte |argitaletxea= Archivo Municipal de Tudela|liburukia= 24 |orrialdeak= 177}}</ref> Izan ere, bertoko judu ospetsu asko musulmanen garaian jaio ziren ([[Benjamin Tuterakoa]] kristau konkista baino pixka bat beranduago jaio zen baina [[Abraham Ben Meir Ibn Ezra]] edo [[Yehuda Halevi]] aurrekoak izan ziren. [[Ibn Shaprut]], berriz, XIV. mendekoa izan zen).
 
Juduek ez zuten begi onez 1121ean emandako [[foru]]a ikusi eta, bere segurtasuna zalantzan ikusi ondoren, ihes egitea erabaki zuten; Alfontsok Tuteran gera zitezen bere erlijiokideek [[Naiara]]n zituzten eskubide berak bermatu zizkien.<ref>{{erreferentzia|url=http://ciudadtudela.com/judios/|izenburua=Juderia|egilea=ciudadtudela.com}}</ref> Edonola ere, [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakitunak]] 1170ean Alfontsok emandako eskubideak berresteaz gain, judutegia gotortzeko baimena ere eman zien. Horretarako, [[lezda]] ez ordaintzeko zerga-salbuespen bat eman zien bere harresiak mantentzearen truke; Antsok antzinako [[judutegi]]an zituzten etxebizitzak saltzea onartu zien eta baita hiritik at hilerri bat eraikitzea ere.<ref name= "Kayserling">{{erreferentzia|izena= Meyer |abizena= Kayserling|izenburua= Geschichte der Juden in Spanien|alea= i. |orrialdea= 197-206}}</ref>
 
Judutegiak [[Sinagoga Nagusia (Tutera)|sinagoga nagusi]] bat (1401ean zaharberritua) eta zenbait sinagoga txiki zituen. [[Aljama]]k bere epaileak- bi presidente eta hogei zinegotzi (''regidoros'')- zituen. Hauek arauak sortzen zituzten, zigorrak ezartzen zituzten eta komunitatetik egozteko baimena zuten. 1359an [[Karlos II.a Nafarroakoa|Karlos II.aren]] anaia zen [[Luis Nafarroakoa (1341-1376)|Luis Nafarroakoari]] bere arau erlijiosoak hautsi zituztenei zigortzeko eskubidea izatea eskatu zioten. 1363ko martxoan aljamaren ordezkariek emandako arautegi baten arabera, gezurrezko salatzaileak zigortzea erabaki zuten. [[Yom Kippur]] egunean, jendaurrean irakurri zuten sinagoga guztietan eta 1400. urtean beste berrogei urteko epe baterako berritu zuten.<ref name= "Kayserling"/>
 
== Jarduera ekonomikoak ==
15. lerroa:
Tutera hainbat erudituen jaioterria izan zen, ospetsuenak [[Yehuda Halevi]] (c. 1075-1141) eta [[Benjamin Tuterakoa]] (1130-1173) izanik. [[Chayyim ben Samuel]] ("Tzeror ha-Chayyim"en egilea), [[Ibn Shaprut|Shem-Tob ben Isaac Shaprut]] (filosofoa) eta Minir leinuaren kide batzuk bertan jaio ziren. [[Abraham Abulafia]] [[Kabala|kabalistak]] hirian igaro zuen bere gaztetasuna.<ref>{{erreferentzia|egilea= Gershom Scholem |izenburua= Principales tendencias en el misticismo judío|orrialdea= 181|lekua= Milano|urtea= 1965}}</ref>
 
Tutera zenbait [[rabbi]] ospetsuen jaioterria ere izan zen: [[Joshua ibn Shuaib]] XIV. mendeko sermoigilea; [[Joel ibn Shuaib]] [[Biblia]]ren iruzkingilea edo XV. mendeko [[Chasdai ben Solomon]]. Iturriak guztiz fidagarriak ez badira ere, [[Abraham Ben Meir Ibn Ezra|Abraham Ibn Ezra]] ere bertan jaio zen, nahiz eta badaude [[Toledo]] jaio zela esaten dutenak.
 
Bere aitonak Joseph eta Moses Aben Samuel juduak medikutzat hartu zituen moduan, Antso Jakitunak Solomon deituriko mediku bat izan zuen. Baroi izendatzeaz gain, Tuteratik gertu dauden bi herritan orube eta mahastiak ere eman zizkion. Gainera, 1193an, hilabete batzuk hil baino lehen, Solomoni Albazaresko atearen aurrean zegoen bainuetxe bat eman zion.
25. lerroa:
== Jazarpena ==
 
1235eko otsailean, tuterarrak matxinatu eta hainbat judu zauritu eta erail zituzten. Egoera baretzeko, [[Tibalt I.a Nafarroakoa|Tibalt Trobalariak]] eta udalak bake-ituna sinatu zuten.<ref name= "Kayserling"/>
 
1321ean [[Artzainen Gurutzada (1320)|Artzainen Gurutzada]] Tuteratik pasa zen. Gurutzatuek zenbait tuterar judu erail zituzten. Pixka bat beranduago, 500 (edo beste iturrien arabera 300) gurutzatuk beste saiakera egitea saiatu ziren baina menderatuak izan ziren. Judu aberatsek bere erlijiokide txiroak babestu zituzten hurrengo hiru urtetan. [[1328ko Nafarroako pogroma]]n, noiz judu asko hil zirenean<ref>{{erreferentzia|abizena1= Egaña |izena1= Iñaki |egile1-lotura= Iñaki Egaña| urtea= 2001 |izenburua= Mil noticias insólitas del país de los vascos |orrialdea= 43 |lekua= Tafalla |argitaletxea= [[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]]| isbn= 84-8136-200-X}}</ref>, asko Tuterakoak izan ziren.
33. lerroa:
1492an [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] [[Alhambrako Dekretua]]ren bitartez [[Espainiako juduen kanporatzea|judu guztiak Gaztelatik eta Aragoitik egotzi zituztenez]], Tuterako judutegira etorkin asko ailegatu ziren. 1498an [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina Nafarroakoak]], errege-erregina katolikoek bultzatua, antzeko ediktu atera eta Erresuma osoko juduak bataiatu ala alde egin behar izan ziren. Tuterako 180 familia bataiatu ziren. Kristautuak ''[[marrano]]'' edo kripto-judua izatearen susmagarriak ziren eta horietako asko, iparraldeko muga zeharkatu zuten hurrengo urteetan. [[Tuterako katedrala|Tuterako katedralean]] "La Manta" izeneko zerrenda jarri zuten, non kristautuen izenak agertzen ziren.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia|url= http://www.jewishencyclopedia.com/view.jsp?artid=357&letter=T |izenburua= TUDELA (ancient Tutela)|argitaletxea= Jewish Encyclopedia|editorea=Singer, Isidore; et al.|urtea= 1901–1906|lekua=New York|argitaletxea= Funk & Wagnalls Company}}
{{erreferentzia zerrenda}}
40. lerroa:
{{autoritate kontrola}}
 
[[CategoryKategoria:Tuterako historia]]
[[CategoryKategoria:Judaismoa Euskal Herrian]]