Tungus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:P270a Drunken Tungus at Vorogovo.jpg|thumb|250px|Tungus gizona Siberian ([[1914]])]]
'''Tungusak'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=190|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> [[tungus hizkuntza]]k hitz egiten dituzten herrien multzoa dira. [[Siberia]]ko ekialdean eta [[Mantxuria]]n bizi dira. Tungus talde desberdin asko daude, bakoitza bere izena eta ezaugarriak dituena: [[evenk etnia|evenk]], [[even]], [[mantxu]], [[negidal]], [[nanai etnia|nanai]], [[lamut]], [[orotx]], [[oroqen etnia|oroqen]], [[udegei]], [[ulk]], [[xibe etnia|xibe]] ...
 
Tungus biztanle-multzo handi bat Mongolian eta Txinan bizi da egun; evenk deitzen dira. Tungusen hizkuntza tunguskera da, altai-multzoko hizkuntza-taldea, iparraldean [[evenkera]] eta lamutera, eta hegoaldean [[mantxuera]] eta nanai hizkuntza biltzen dituena. Odol bereko klan exogamikoetan antolatua dute gizartea. Hasieran [[elur-orein]]ak hazten zituzten, gero ehizan eta larru salerosketan aritzen ziren. [[Xaman]]ismoa dute erlijioaren oinarria, baina [[XVII. mendea]]n [[Errusiar Inperioa]]k kristautu egin zituen. Sobietarrek eragindako kolektibizazioak errotik aldatu zuen herri hauen bizimodua. Ahozko literatura aberatsa dute.