Kirgizistan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
Etiketak: Lehengoratua Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
60. lerroa:
Kirgizen lehenengo berriak [[K. a. II. mende]]ko [[txinako Herri Errepublika|txinatar]] kroniketan agertzen dira. Herri nomada zen, eta leinutan banatuta zegoen, baina [[XVI. mendea|XVI. mende]] inguruan mendebalderantz jo zuten, eta etnia askoren arteko liskar-iturri zen lurralde batean kokatu ziren. [[XVII. mendea]]ren amaieran [[mongol]]ek konkistatu zuten lurralde hura, eta [[XIX. mendea]]n Asiako erdialdeko [[Kokland]] estatuaren (gaur egun [[Uzbekistan]]en) agintepean gelditu ziren leinu haiek.
 
[[1876]]an [[Errusiako inperioa]]ren babespeko herri bihurtu zen, eta, azkenik, errusiarrek eta ukrainarrek inbaditu zuten. [[1916]]an kirgizak errusiarren kontra altxatu ziren; zapalkuntza handia bideratu zuen [[tsar]]rak haien kontra, eta [[Txinako Herri Errepublika|Txinara]] ihes egin behar izan zuten kirgiz askok eta askok. [[Boltxebike]]ei aurre egin zieten, halaber, baina [[1921]]ean [[Turkestango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa]]n sartusortu zuten, gaur [[Tajikistan|Tadjikistan]], [[Kazakhstan]], [[Turkmenistan]] eta [[Uzbekistan]] errepublikak osatzen dituzten beste zenbait lurralderekin batera.
 
Kirgizistan errepublika autonomo bihurtu zen [[1926]]an, eta [[1936]]an Sobietar Batasunaren barneko errepublika. Sobietar Batasuna gainbehera etorri zenean, etnien arteko indarkeria piztu zen [[1990]]ean. Gerra sortu zen uzbeken eta kirgizen artean, lurren banaketa zela-eta. Ehunka petsona hil zituzten borroka haietan, eta agintari sobietarrek Uzbekistan eta Kirgizistan arteko mugak itxi behar izan zituzten azkenean, bi errepubliken artean erabateko gerra saihestearren.