«Tortura»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes added ,  Duela 9 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{beste erabilpenak|mina eragiteari|Arabako herria|Tortura (Kuartango)}}
 
[[Fitxategi:Torture_Inquisition.jpg|220px|righteskuinera|thumb|[[Inkisizioa]] homosexual bat torturatzen. XVIII. mendeko irarlana.]]
 
'''Tortura''' [[gizaki]] edo [[animalia]] bati nahita min fisiko edota psikologikoa eragitea da.
 
Helbururik ohikoena biktimaren edo hirugarren lagun baten aitorpena edo informazioa lortzea izaten da. Beste helburu batzuk biktima pertsona gisa ezeztatzea edo torturatzaile sadikoaren entretenimendu gisa erabiltzea izaten dira.
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ingurugiro gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira, dela [[Frankismo|Francoren diktaduraren garaian]], dela [[espainiako trantsizioa|trantsizio]] garaiaz geroztik. [[Euskal Memoria Fundazioa]]k hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu ditu, torturaren «iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren» erakusgarri.<ref>Jokin SAGARZAZU: [http://paperekoa.berria.info/harian/2012-11-30/008/001/_Torturaren_egia_osoa_jaso_dute_ezagutzak_bizikidetza_sendo_dezakeelakoan.htm «Ilunpean korapiloak askatzen»], ''Berria'', 2012-11-30.</ref> [[EHU]]k [[Eusko Jaurlaritza]]rentzat egindako ikerketa batek 4.113 kasu ziurtatu zituen, [[Espainiako Polizia]]ren 1.792, [[Guardia Zibila]]ren 1.785, eta [[Ertzaintza]]ren 336<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=4.113 tortura kasu jaso dituzte Eusko Jaurlaritzarentzat EHUk egindako txostenean|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/albisteak/147720/4113_tortura_kasu_jaso_dituzte_eusko_jaurlaritzarentzat_ehuk_egindako_txostenean.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2017-12-18}}</ref>.
 
[[1980ko hamarkada]]n, euskal [[gizarte]]an oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] eta [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomoetako]] kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. [[Mikel Zabaltza (argipena)|Mikel Zabaltza]] gazte [[orbaizeta|orbaiztarraren]] kasua ezaguna izan zen, [[Guardia Zibila]]k atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen [[Bidasoa]] ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen [[ur]]a zela eta, besteren artean.<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ETA/analisis/agua/contenian/pulmones/Zabalza/ratifica/murio/ahogado/Bidasoa/elpepiesp/19860109elpepinac_6/Tes/ El análisis del agua que contenían los pulmones de Zabalza ratifica que murió ahogado en el Bidasoa] ''El País'', 1986ko urtarrilaren 9a </ref><ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ESPANA/GRUPOS_ANTITERRORISTAS_DE_LIBERACION_/GAL/LUCHA_ANTITERRORISTA-GUERRA_SUCIA/CASO_MIKEL_ZABALZA/gran/amanador/caso/Zabaltza/elpepiesp/19960513elpepinac_22/Tes?print=1 ''Extraña muerte en el Bidasoa. El gran amañador en el 'caso Zabaltza'''] ''El País'', 1996ko maiatzaren 13a </ref><ref>[http://www.elmundo.es/1997/04/15/espana/15N0023.html ''Un informe del Cesid confirma que Zabalza murió en Intxaurrondo''] ''El Mundo'', 1997ko apirilaren 15a</ref>
 
[[1981]]eko [[otsailaren 13]]an [[Joxe Arregi Izagirre]] etakidea hil zen [[Madril]]go ([[Espainia]]) ospitale batean, egin zizkioten torturen ondorioz.<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ARREGUI_IZAGUIRRE/_JOSe_/ETA_MILITAR/ETA/informe/forense/reconoce/Jose/Arregui/fue/torturado/elpepiesp/19810217elpepinac_4/Tes/ ''El informe forense reconoce que José Arregui fue torturado''] ''El País'', 1981eko otsailaren 17a</ref> Hiltzear zegoela, ''Oso latza izan da'' esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden [[Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua)|PCE (r)]]-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek ''Torturaren aurkako egun''tzat dute [[otsailaren 13]]a.<ref>[http://lahaine.org/index.php?blog=4&p=12489 ''13 de Febrero, dia contra la tortura en Euskal Herria, Aniversario del asesinato de Joxe Arregi''] 2006ko otsailaren 10a</ref>