«Tornu (tresna)»: berrikuspenen arteko aldeak

10 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Torno en el laboratorio de mecanica.jpg|thumb|Tornu paraleloa]]
Forma geometrikodun piezak biraketen bidez [[mekanizazio|mekanizatzea]], hariztatzea, moztea, zulatzea, zilindratzea, arbastatzea eta artekatzea ahalbidetzen duen erreminta- eta makina-multzoari deritzo '''tornua'''. [[Makina-erreminta]] hauen funtzionamendua honetan datza: mekanizatu beharreko pieza birarazten da (platerean lotuta edo zentratze-puntuak erabiliz lotuta), eta bitartean mozketa-erreminta bat edo batzuk piezaren gainazalera hurbiltzen dira abiadura eta mugimendu kontrolatuaz. Honekin txirbila harrotzea lortzen da, mekanizazio-baldintza teknologiko egokiekin.
 
Mozte-erreminta, torneatzen den ardatzarekiko paralelo (X ardatza) edo elkarzut (Y ardatza) diren gida edo errailetan zehar irristatzen da. Batzuetan hirugarren orga bat ere ager daiteke, Charriot deritzona. Charriot orga hau beharrezko graduak inklinatuz, konoak egitea lortzen da. Charriot-aren gainean erreminta-etxea itsatsita doa. Orga mekanizatu nahi den piezari paralelo den ardatzean zehar mugitzen denean, piezaren zilindraketa lortzen da. Piezari elkarzut den ardatzean mugitzen denean, berriz, aurpegiketa gertatzen da.<ref>«[http://gamemecanicaindustrial.blogspot.com.es/2010/02/historia-del-torno.html]»,Tornu mota desberdinen inguruko informazio gehiago: http://gamemecanicaindustrial.blogspot.com.es/2010/02/historia-del-torno.html (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
 
Profilaketa konikoak eta esferikoak lortzeko tornu kopiatzaileak, automatikoak eta zenbakizko kontrolezkoak egokiak dira, bi orgak aldi berean lan egitea ahalbidetzen baitute.
 
Tornua erabiliz material ezberdinak mekaniza daitezke, besteak beste, altzairua, burdinurtua, brontzea edo letoia.
== Tornuaren historia ==
 
Ezagutzen den lehenengo tornua K.a. 850 urtekoa da. Honen irudia antzinako Egiptoko Petosiris apaizaren hilobian agertzen da.
 
Urte askotan zehar tornuek "biolin-arkua" sistemarekin funtzionatu zuten. XIII. mendean pedal eta pertika malgudun tornua sortu zen. Tornu berri hau oinekin eragiten zen, eskuekin eragin beharrean. Hau abantaila bat zen, izan ere, honela eskuak libre geratzen ziren beste gauza batzuk egin ahal izateko. XV. mendean zehar beste bi hobekuntza gertatu ziren: polea bidezko transmisioa eta biela-biradera mekanismoa.
 
Ingalaterran iraultza komertziala hazi zenean, XVII. mendean zehar, alegia, pieza metalikoei forma emateko kapaz ziren tornuak sortu ziren.
 
Zenbakizko kontrolaren inguruko lehenengo garapenak John T. Parsons asmatzaile iparramerikarrak egin zituen, 1940ko hamarkadan.
 
== Torneaketaren lan-mugimenduak ==
Torneaketaren lan-mugimenduak, torneatu behar den pieza eta ebaketa-erremintaren arteko mugimendu erlatiboak dira. Erreminta X eta Y ardatzetan mugitzen denean, aitzinapen-mugimendua eta iraganaldi-mugimendua sortzen ditu hurrenez hurren. Bestalde, erremintaren eta piezaren arteko biraketa-mugimendu erlatiboa da ebaketa-mugimendua, erreminta eta piezaren gainazalaren artekoa.<ref>«[http://www.epetrg.edu.ar/apuntes/principiosdetorneado.pdf]»,Ebaketa-mugimenduen inguruko informazio gehiago: http://www.epetrg.edu.ar/apuntes/principiosdetorneado.pdf (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
 
* '''Ebaketa-mugimendua''': orokorrean, ardatz nagusiarekiko biratzen duen piezan eragiten da. Mugimendu hau motor elektriko batek eragiten du, eta torloju nagusiari transmititzen dio polea edo engranaje-multzo baten bidez. Torloju nagusiak, lotura-sistema ezberdinak ditu bere muturrean (atzapar-platerak, matxardak, mandrinu osagarriak eta bestelakoak), zeintzuk mekanizatu beharreko pieza lotzen duten. Ohiko tornuek abiadura-gama finkoa dute. Zenbakizko kontroleko tornu modernoetan, berriz, buruaren biraketa-abiadura aldakorra eta programagarria da, eta mekanizazioak eskaintzen dituen egoera optimoetara egokitu daitezke.
 
* '''Aitzinapen-mugimendua''': ebaketa-erremintaren mugimendua da, mekanizatzen den piezaren ardatzaren norabidean. Mugimendu honek ez du zertan ardatzarekiko paralelo izan behar, konoen mekanizazioan, esate baterako. Ohiko tornuek aitzinapen-abiadura gama finkoa dute. Zenbakizko kontroleko tornuetan, haatik, aitzinapen-abiadura programagarria da, mekanizazio-egoera optimoetara egokitzeko. Hutsezko desplazamenduak abiadura handiz egiten dira, hau da, erreminta piezaren esparrutik kanpo higitzen denean.
 
* '''Iraganaldi-mugimendua''': pasada bakoitzean harrotutako materialaren sakonera zehazten duen ebaketa-erremintaren mugimendua da. Mugimendu honek erremintak egiten du, eta piezaren biraketa-ardatzarekiko noranzko perpendikularrean egiten da. Harrotu ahal den material-kantitatea baldintzatzen duten faktoreak hurrengoak dira: mekanizatu beharreko material-mota, ebaketa-abiadura, makinaren potentzia, aitzinapena etab.
 
== Tornu-eragiketak ==
Ebaketa-erremintaren posizioaren eta mugimenduaren arabera, hainbat eragiketa ezberdin burutu daitezke tornuan. Eragiketa ohikoenak zilindraketa, aurpegiketa, artekaketa eta mandrinaketa dira. Zenbakizko kontroleko tornuetan profilaketa konplexuak ere egin daitezke.<ref>«[http://pcpiluisvives.webcindario.com/Actividad%2052%20torno%20paralelo.htm ]»,Tornuaren ebaketa-eragiketen eta atalen inguruko informazioa: http://pcpiluisvives.webcindario.com/Actividad%2052%20torno%20paralelo.htm (Azken kontsulta: 2016ko apirilaren 25ean)</ref>
 
==== Zilindraketa ====
==== Zulaketa ====
 
Torneatzeko diren pieza asko barautsa baten bidez zulatu izan behar dira biraketa-ardatzean. Eragiketa hau egiteko, kontrapuntuan kokatzen diren barauts arruntak erabiltzen dira barauts-etxe baten bidez. Zulaketaren baldintza teknologikoak materialaren eta barautsaren ezaugarrien menpekoak dira, zulaketa normal baten moduan.
 
==== Alakaketa ====