Tordesillasko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:CantinoPlanisphere.png|thumb|400px|Banaketa lerroa Cantinoren planisferioan (1502)]]
'''Tordesillasko Ituna''' [[Espainia]]ko eta [[Portugal]]go errege-erreginek sinatu zuten hitzarmena da, [[Amerika|Ameriketako]] lurralde berriak konkistatzean muga-arazoak gerta ez zitezen. [[1493]]an [[Alexandro VI.a]] Aita Santuak ''Inter caetera'' eta ''Eximiae devotionis'' [[bulda]]k argitaratu zituen; konkistaturiko lurraldeak bitan banatzeko lerroa zehazten zen haietan, iparburutik hegobururaino: [[Cabo Verde]]tik mendebalera ehun [[legoa]]z harantzako lurraldeak Espainiaren administraziopean geratu ziren, eta lerro horretatik ekialderakoak Portugalen mende. Europako gainerako herri kolonizatzaileek eta Portugalgo errege Joan II.ak ez zuten Aita Santuaren bulden edukia onartu, eta Portugalgo erregeak negoziazio berriak eskatu zizkien Errege Katolikoei. 1494an beste hitzarmen bat izenpetu zuten [[Gaztela]]ko [[Tordesillas]] herrian; horren arabera Cabo Verdetik mendebalera 370 legoara atzeratu zen banalerroa. Tordesillasko hitzarmena 1507. urtean berretsi zuten [[Julio II.a]] Aita Santuak eta Portugalgo Manuel I.a erregeak; honela, Portugalek Esperantza Onaren lur-muturrean zuen itsasbidea mantentzea zihurtatzen zuen, espainiarrek Antilletako bidea zihurtatzen zuten bitartean.
 
Unesco-k Gizartearen Ondare izendatu zuen itun hau 2007an, "Munduaren memoria" kategoriaren baitan.
37. lerroa:
 
== Itunaren edukia ==
Itunaren funtsa demarkazio lerro berri bat hitzartzea izan zen, hau delarik bere muturrak bi polo geografikoetan izanik, Cabo Verdeko uharteen mendebaldera 370 leguas11 pasatzea. 1500. urtean Pedro Alvares Cabral kostaldera iritsi zen.
 
Bere Espainiako Historian, Ramón Menéndez Pidalek, Tordesillasko Ituna, Europako historiako lehen itun modernotzat jo zuen, lehen aldiz, elkarrizketak zeramatzaten diplomatikoen ondoan, lehenak teknikoki aholkatzen zituzten bi peritu talde baitzeuden (espainiarrak eta portugaldarrak).
 
Muga honela ezarri zen: polo artikotik polo antartikora marra bat egin zen, berau Cabo Berdetik hirurehun eta hirurogeita hamar legua mendebalderantz pasatzen zelarik.
 
Bi aldeek konpromisoa hartu zutenbestearen jurisdikziora espediziorik ez bidaltzeko; hala ere, espainiar ontziei portugaldarren uretan nabigazio askea aitortu zitzaien Ameriketara bidaiatzeko.
 
Gainera, kolonen Bigarren Bidaia garatzen ari zela kontuan hartuta, 1494ko ekainaren 20ra arte Gaztela eta Aragoiko nabigatzaileek Cabo Verdetik 250 eta 370 legoa bitartean uharte edo lur irmoren bat aurkitzen bazuten, Espainiako erregeentzat geratu behar zutela ere erabaki zen. Hori ez zen gertatu, Kolon ez baitzen Hego Amerikara hurbildu bere lehen bi bidaietan.
 
=== Afrikako arrantzari eta Fezeko Erresumari buruzko Ituna ===
83. lerroa:
1532an Joan III.a Portugalgoak Brasil kolonizatzeko kapitaintza sistema hereditarioa sortu zuen, Pero Lopes de Sousari Mel uhartetik Lagunaraino hedatzen zen Santana kapitaintza dohaintzan eman zion, askoz beranduago Portugalen Hego Amerikako bere lurraldearen muturreko puntutzat hartua izan zena, hau da, Tordesillaseko lerroa pasatzen zela uste zuten tokia.
 
Zati handi bat, luzera zehazteko XV. mendean zegoen zailtasunagatik izan bazen ere, portugaldarrek izugarri zeharkatu zituzten Tordesillasen lerroak adierazten zizkien mugak, eta luzerak finkatzeko zailtasunean (meridianoen kokapena) izan zuten jarrera justifikatu zuten, garaiko tresnen zehaztugabetasunagatik (orduan, luzerak edo meridianoak adierazteko, gutxi gorabeherako kalkuluak egiten ziren, baliabide eguzkitsuena erabiliz. XVIII. mendearen erdialdera arte Ingalaterrak ez zuen kronografo zehatzik garatu (Harrisonen kronometroa, 1765ean asmatua), eta, sextanteekin batera, hauen posizioa nahiko zehatz kokatzeko aukera eman zuten.
 
Zailtasun hauen ondorioz, portugaldar mapa ezberdinetan Rio de la Platako ahoa, baita Magallanes itsasartea ere, Tordesillaseko lerroaren ekialdean kokaturik bezala agertzen ziren, hau da, Brasilgo lurralde bezala.
 
Beste kasu batzuetan, mapak, lurra ekialderantz korrituz faltsifikatzen ziren, Portugalen sartzeko, 1504-1505. bitartean marraztutako Zerioko Planisferioan gertatu zitekeen bezala.
 
Gainera, hirurogei urtez itunak lege zentzua izateari utzi zion, 1580 eta 1640 bitartean Espainiak eta Portugalek espainiar errege bera izan baitzuten Austriako Etxearen azpiko aeque principaliter batasun dinastiko batean, , eta erregeek esploratzaile portugaldarrei kapitaniak eta kontzesioak eman zizkieten Amazoniako arroan.
112. lerroa:
1580 eta 1640 urteen artean, hainbat eraso jaso zituzten Brasilean frantsesen eta holandarren aldetik. Hauek, gainera, aldi baterako okupazio partziala ere lortu zuten.<ref name=":4" />
 
Are gehiago, Brasilen izan ezik, europar potentzia kolonizatzaile berriak Amerikako beste lurraldeetan ere agertuko ziren. [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.a]] Frantziako erregeak, Mundu Berritik iritsitako altxorra eta espezieen erruta atlantikoaren kontrola lortu nahian, espedizio ofizialak antolatu zituen bakearen unetan, eta pirateria bultzatu zuen gerraren unetan.<ref>{{Cite aldizkari|izena=Tania|abizena=Arias Vink|urtea=2016|izenburua=El testamento de Adán. Una panorámica sobre la política de Indias de Francisco I.|argitaletxea=Cuadernos hispanoamericanos, 788.|orrialdea=|orrialdeak=47-58|ISBN=|hizkuntza=}}</ref> Enrike VIII.a Inglaterrako erregearen garaitik, espedizio ingelesak egin ziren Amerikako iparraldeko kostaldeetara.<ref name=":3">{{erreferentzia|izena=Bartolomé|abizena=Bennassar|urtea=2001|izenburua=La América española y la América portuguesa, siglos XVI-XVIII.|argitaletxea=Madrid: Akal.|orrialdea=|orrialdeak=76-77.|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
 
== Erreferentziak ==