«Topografia»: berrikuspenen arteko aldeak

20 bytes added ,  Duela 7 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
'''Topografia''' lurraren azalera, bere forma eta xehetasun, natural edo artifizial guztiak, grafikoki irudikatzeko erabilitako prozedura eta printzipioen multzoa da. Topografia hitza [[greziera]]zko bi hitzetik dator: "''Topos''", lekua esan nahi duena eta ''grafos'', deskribapena esan nahi duena.
 
Irudikapena azalera lauetan egiten da eta lur eremu txikiak aztertzen ditu. [[Geodesia]]k berriz, lur eremu handiagoak aztertzen ditu. Horregatik, era sinple batean esan dezakegu topografo batentzat lurra geometrikoki laua dela, eta, geodesiarentzat, berriz, ez. Hori irudikatzeko hiru dimentsioetako koordenatuak erabiltzen dira: x eta y (planimetria) eta z (altimetria).
 
Mapa topografikoek plano kotatuen irudikapen sistema erabiltzen dute. Sistema horrek, erreferentzia puntutik altuera berera dauden puntuak marren bidez lotuz, lurrazalaren gorapera erakusten du. Marra horiei sestra-kurba deitzen zaie eta marra horiek duten mapei mapa hipsografikoak. Neurtutako puntutik erreferentzia puntura dagoen altuera diferentziara [[kota]] deitzen zaio. Erreferentzia puntua itsaso maila denean ez dugu kota hitza erabiliko, [[altitudea]] baizik.
== Erabilera eremuak ==
Topografia funtsezkoa da hainbat alorretan:
* Lur-neurketa
* [[Arkeologia]]
* [[Arkitektura]]
* [[Geografia]]
* Meatzetako ingeniaritza
* Geografiako ingeniaritza
* Katastroko eta geodesiako ingeniaritza
* Baso-ingeniaritza
* Nekazaritza-ingeniaritza
* Ingeniaritza zibila
* Osasun ingeniaritza
* [[Meatzaritza]]
* Geografia-informazioko sistemak
* Batimetria
* [[Ozeanografia]]
* [[Kartografia]]
* [[Estolderia]]k
 
== Historia ==
Topografia teknologiaren garapenarekin bat garatzen joan da.
Egun, oraindik ez dakigu topografia zehazki nondik datorren. Hormetan eta oholtxoetan aurkitutako irudikapenak direla eta, ikertzaileen ustez, lehen lan topografikoak, Egipton egin ziren. 1400. Urtean K.a. Garai hartako [[Herodoto]]k, Seostrisi esaten dio lurrak izateagatik zergak kobratzeko lursaila banatu behar dela. Hortik aurrera korda-tenedoreak deituriko lanpostu berria agertzen da eta haien lana lurrak neurtzea zen.
 
Egipton, lantzeko landa bakoitzaren zati bat faraoiarentzat zen. Lur zati hori muga baten bidez zehazki markatzen zen. Urtero, Nilo ibaiaren ur maila igotzen zenean, muga horiek ezabatzen ziren, eta hori zela eta urtero berriz markatu behar zituzten. Lan hori faraoiaren lur-neurtzaileak egiten zuten topografia erabiliz.
 
== Tresnak ==
XVII. mendean, teleskopio errefraktorea asmatu zen. Ordura arte, lur-neurtzaileak haien lana egiteko gehien erabiltzen zutena, teleskopio eta tabloi batez konposatutako ‘plancheta’ (edo goinògraf) deituriko tresna zen.
 
XX. mendean angelu horizontalak eta bertikalak neurtzen zituen [[teodolito]]a asmatu zuten.
 
== Neurketak ==
* Lur-neurketan, hainbat elementu erabiltzen dira, Neurtze-zinta, podometroa, lur-neurtzailearen eskuaira edo puntu batetik bestera dauden pausoak adibidez.
* Topografia klasikoan, puntu baten koordenatuak adierazteko ez da sistema kartesiar tridimentsional bat erabiltzen. Koordenatu sistema esferikoa edo polarra erabiltzen da eta hortik koordenatu kartesiarretara pasatzen da.
 
Bi neurketa mota daude:
* Zuzena: Neurtutako distantzia neurri-unitatearekin konparatzearekin nahikoa da.
* Zeharkakoa: formulak behar ditugu neurketak kalkulatzeko.
 
Hainbat tresnek angeluak neurtzen dituzte, estazio totala adibidez. Distantziak neurtzeko bi metodo erabiltzen dira: distantzia estadimetrikoak edo zehatzagoa den distantziometria elektronikoa. Lehenengo metodoan takimetroa erabiltzen da eta bigarrenean estazio totala. Normalean estazio totala eta GPSa konbinatzen dira.
=== Zuinketa-ardatzak ===
Zuinketa egiteko behar diren ardatzak honako hauek dira:
* Ardatz horizontala
* Ardatz bertikala
* Kota-ardatza
* Errotazio-ardatza
 
== Obra zibilak ==
Obra egiten den bitartean, eraikuntza kudeatzaileak, ‘obraren egoera’ eskatu diezaioke topografoari. Obra egoera horren bitartez, obra, baldintza-agirian zehazten den moduan egiten ari dela erakutsi behar du. Obraren arabera, zehaztasuna handiagoa edo txikiagoa izango da.
 
== Erlazionatutako zientziak ==
=== Topometria ===
[[Topometria]] mapa edo plano bat egiteko lursailaren elementuen zenbaki-balioak lortzeko egiten diren lanen multzoa da. Plano topometrikoa, lursailaren eskalan dagoen irudia da.