«Topiaria»: berrikuspenen arteko aldeak

15 bytes added ,  Duela 9 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[FileFitxategi:Cambo-les-Bains_Jardins_d'Arnaga.jpg|thumb|320px|[[Arnaga etxea|Arnaga]] etxeko lorategia ([[Kanbo]]).]]
[[FileFitxategi:Abando, Bilbo, Bizkaia, Spain - panoramio (23).jpg|thumb|320px|''[[Puppy]]'' ([[Jeff Koons]] artistarena), [[Guggenheim Bilbao Museoa]].]]
'''Topiaria''' edo '''arte topiarioa''' ([[latin]]ez ''Ars topiaria'') landareei, [[inausketa]]ren eta beste tekniken bidez, forma artifizialak eta artistikoak emateko [[arte]]a da<ref name=Lorezaintza>{{erreferentzia| url=https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/terminologia_plangintza_lanak/eu_def/adjuntos/LOREZAINTZA.pdf |izenburua=Lorezaintza hiztegia| argitaletxea= [[Eusko Jaurlaritza]]ren Argitalpen Zerbitzu Nagusia | isbn=978-84-457-3481-0 | data=2019 |sartze-data=2020-04-25}}</ref>. Landare bizietan egindako [[eskultura]]ren antzekoa da arte hau. Inausketa laguntzeko, batzuetan lorezainak elementu metalikoak erabiltzen ditu landareen hazkuntza gidatzeko, eta [[inauskai]]ei laguntzeko [[soka]]z, [[plomu]]z eta txantiloiz baliatu daiteke.
 
Landareei askotariko itxura eman dakieke: forma geometrikoak ([[piramide]]a, [[kono]]a, [[zilindro]]a, [[paralelepipedo]]a, etab.), arkitektonikoak ([[Arku (arkitektura)|arkuarkuak]]ak, [[zutabe]]ak, [[horma]]k, etab.) edo fantasiazkoak (animaliak, pertsonaia errealak edo alegiazkoak, etab.). [[Heskai]]a topiaria forma sinple bat da, batez ere mugak, hormak edo pantailak sortzeko erabilia.
 
Hitza [[latin]]etik dator, apaindurako lorezain [[paisajista]]tik (''topiarius''), hau da, "toki" edo ''topia'' sortzailea ([[greziera]]zko τόπος, ''topos'', "tokia"), fikziozko barne-paisaiak [[fresko]]an egiten zituztenentzat ere erabilia.
 
== Historia ==
 
Europako arte topiarioa [[Antzinako Erroma]]ren garaian agertu zen. [[Virgilio]]k bere ''[[Georgikak]]'' lanean deskribatzen du eta [[Plinio Gaztea]]k bere ''Gutun'' batean aipatzen<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=en|egilea=Michael Weishan|izenburua=The new traditional garden|argitaletxea=Ballantine Publishing Group|data=1999|pasartea=115}}.</ref>.
 
[[Erdi Aroa]]n, topiaria desagertu egiten da, lorategiak beste forma batzuk hartzen baititu. Ezpelak edo zuhaitz inausi bakan batzuek bakarrik mugatzen dituzte [[monasterio]]etako lorategi itxiak. Ondoren, italiar [[Pizkundea]]k, arte hau berpiztu zuen, [[Antzinate]]ko beste hainbat elementu bezala. [[Mantua]]n 1485 inguruan zirrimarratua, Aita Santuek bere gain hartu zuten arte hau garatzeko hautua. Inflexio puntua 1503an izan zen, [[Bramante]]k Vatikanoko [[Jauregi Apostolikoa|Belvedere lorategietarako]] hiru terraza handiak diseinatu zituenean. Italiar arkitektoak ez ditu soilik landare-eskulturak eta [[parterre]] geometrikoak erabiltzen, baizik-eta lorategi bat (''opus topiarium'') bururatzen, zeinak poesiak eta paisaia-margolanek deskribatutako leku bat irudikatzen duen. Gerora, aristokratek lorategi honen planoa egokitu zuten Erromako eta inguruetako [[landetxe]]etara<ref>{{erreferentzia|egilea=Georges J. Aillaud|izenburua=Le jardin: entre science et représentation|argitaletxea=Éditions du CTHS|data=1999|pasartea=27|hizkuntza=fr}}.</ref>.
 
[[Philibert Delorme]]k italiar estiloa teorizatu eta praktikan jarri zuen Frantzian [[XVI. mende]]aren erdialdean. Jacques Boyceauk, [[Luxenburgoko lorategiak|Luxenburgoko lorategia]] sortu zuenak 1615ean, eta gero bere oinordekoek, [[Claude Mollet]]ek eta [[André Le Nôtre]]k, arte hau garatu zuten hainbat elementu ezarriz: parterre konpartimentudunak, broderiazko parterreak, arkuak, kolomadiak, sehaskak eta labirintoak. [[Frantses lorategi]]etako urrezko aroa, topiaria barne, [[XVII. mende]]an izan zen.
</gallery>
 
=== Ekialde Urrunean ===
 
Zuhaixkak eta zuhaitzak zehaztasun berarekin moztu eta eratu izan dira [[Txina]]n eta [[Japonia]]n, baina beste arrazoiengatik. Helburua izan da pinu zaharren itxura "naturala" modu artistikoan lortzea, haizeak eta eguraldiak eratua bezala. Egintza honen erakusgarri dira txinatar ''[[penjin]]'' eta japoniar ''[[bonsai]]'' arte senidetuak.
</gallery>
 
== Landareak ==
 
[[Lorategi]] topiarioa landare ugarik osatzen duten lorategi mota bat da, batez ere [[hosto iraunkor]]reko landare [[zurkara]]k, hosto txikiekin eta eite trinkoarekin.
 
Ezaugarri horiekin gehien erabiltzen direnak dira [[Hagin (zuhaitza)|haginhagina]]a (''[[Ilex]]'' espezieak) (eta [[ezpel]]a (''[[Buxus sempervirens]]''), baina baita [[ereinotz]]a (''Laurus nobilis''), [[altzifre]]a (''[[Cupressus]]'' espezieak) eta [[huntz]]ak (''[[Hedera]]'' espezieak) err. [[Tuia]] (''[[Thuya]]'' espezieak), [[mirto]]a (''[[Eugenia]]'' edo ''[[Myrtus]]'' espezieak), [[arbustu]]a (''[[Ligustrum]]'' espezieak) eta [[gartxu]]a (''[[Phillyrea]]'' espezieak) ere erabili izan dira<ref>{{en}} Miles Hadfield, ''Topiary and Ornamental Hedges'' (Londres) 1971.</ref>.
 
== Irudiak ==
<gallery caption="Forma adibideak">
Topiari03.JPG|Paralelepipedoa, arkuak, portikoak…
Topiari04.JPG|Bolak, ezkilak, kupulak, konoak, zilindroak eta piramideak…
Topiari05.JPG|Maila gainjarriak (oinplano biribil eta laukizuzenekoak, bolak, obeliskoak...).
</gallery>
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}