Tomás Meabe: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
|||
7. lerroa:
== Bizitza ==
[[Bilbo]]ko familia [[karlismo|karlista]] jatorrikoa izan arren, aita Bilboko udaleko lehenengo bost zinegotzi jeltzaleetako bat izan zen 1899an. Tomás Meabe bera ere, [[Santiago Meabe|Santiago]] eta José anaiekin batera, [[Sabino Arana]]ren jarraitzaileen artean ibili zen gazte-gaztetatik. Haren aginduz hasi zen ideia [[marxista]]k aztertzen, harik eta, ideia berrien alderdi [[humanista]]rekin liluratuta, [[José Madinabeitia]] doktorearekin batera, jelkide izateari utzi eta sozialismoa hobetsi zuen arte. 1902an, ''[[La lucha de clases]]'' izeneko astekari sozialistan hasi zen idazten. Handik urte betera zuzendari izatera iritsi zen, eta [[astekari]] erdia berak betetzen zuen.
Artikulu asko egin zituen, [[ateismo]]aren eta langileen alde. Jarrera hori ikusita, familiak eta inguruneak baztertu egin zuen, eta lehen alderdikide izan zituenekin eztabaida suharrak izan zituen. [[Antiklerikalismo|
Hurrengo urtean, Eibarrera itzuli eta atzera ipar Euskal Herrira erbesteratu beharrean aurkitu zen. Ondoren, Parisen eta Londresen bizi izan zen, tuberkulosiak jota, itzulpen urri batzuek eta artikuluek uzten zioten diru apurrarekin. Gaixotasuna indartu ahala, erbestean hil nahi ez eta Bilbora itzuli zen eta [[1912]]an [[Julia Iruretagoiena]] [[eibar]]tarrarekin ezkondu zen. Hala ere, handik Fuencaliente, [[El Escorial]] eta Madrilera joan zen ere. Heriotzaren atarian idatzi zuen ''Apuntes de moribundo'' izeneko liburua. Bere idazlanak hil ondoren izan ziren argitaratuak: ''Obras'' (1920); ''Parábolas'' (1925), ''Las fábulas del errabundo'' (1935, ''Alderraiaren alegiak''). 1968an, eta [[Gabriel Aresti]]ren eskutik, ''14 Alegia'' izeneko liburua argitaratu zuten, euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez.
25. lerroa:
{{bizialdia|1879ko|1915eko|Meabe Bilbao, Tomas}}
[[Kategoria:PSE-EEko politikariak]]
[[Kategoria:Bizkaiko idazleak]]
|