Tolteka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Telamones Tula.jpg|thumb|250px|alt=|Gerrari toltekak, Tulako Atlantes estatuetan irudikatuak]]
'''Tolteka'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=190|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> antzinako leinu amerindiarra da. Toltekak [[Mexiko]] erdialdean bizi izan ziren VIII eta XIII. mendeen artean, baina haien zibilizazioaren urrezko aroa 900. urte inguruan hasi zen, ordura arte garrantzi handiko kultura- eta artegune izan zen [[Teotihuacan]] hiriaren gainbeherarekin batera. Teotihuacanen gainbeheraren ondoren beren hiriburua Tulan finkatu zuten toltekek.
 
Zibilizazio aurreratua izan zen: besteak beste, arkitektura- eta arte-lan handiak egin zituzten (estatua erraldoiak, zutabe oso landuak), metala eta harria lantzeko teknika bikaina zuten, papera egiten zuten eta astronomia-ezagutza handiak zituzten. Erlijioari dagokionez, X. mendera arte [[Quetzalcoatl]] izan zuten jainko nagusia, Artizarraren eta Haizearen jainkoa. X. mendean [[Tezcatlipoca]] jainkoaren gurtzaren aldekoak, eskulangileak eta merkatariak gehienak, nagusitu ziren Tulan, eta hala, Quetzalcoatlen jarraitzaileek Yucatan aldera emigratu eta maien inperiora hedatu zuten tolteken eragina ([[maia zibilizazioa|maia]]-tolteka aldiaren hasiera); baina tolteken barne-gatazka ugarien eta 1168an txitximekek [[Tula]] menderatu izanaren ondorioz, toltekek indarra galdu zuten eta aztekak nagusi izan ziren garaia hasi zen, maia-tolteka kulturan oinarritu zena.
 
== Arkitektura ==
[[FileFitxategi:Pirámide tula.jpg|thumb|250px|righteskuinera|Piramide tolteka (Tula)]]
 
Arkitektura tolteka ez zen kalitatez [[Erdialdeko Amerika|Erdialdeko Ameriketako]] beste zenbait kulturetakoa baino aberatsagoa, haina egikera eta soluzio herriak erabili zituzten, adibidez galeria [[arku (argipena)|arkupeduna]], barne espazio handietarako sarbide gisa. Garrantzi handiko berrikuntza tekniko bat erabili zuten tenplu zein bizitokietan: [[zutabe]]a eta [[habe]]a egitura elementu gisa erabiltzen hasi ziren, eta horrek aretoei sakontasuna emateko eta espazio zabaleko aretoak egiteko aukera ematen zien. Tenpluak karratuak izaten ziren eta bi barne areto zituzten, atari bat eta zutabeekiko areto luze bat, lurrez eta harriz egindako plataforma baten gainean eraikiak. Berrikuntza izan zen, orobat, arkitektura ideologia [[gudari|militarraren]] indargarri gisa erabiltzea, eraikinen hormetako [[behe-erliebe]]en, estatuen eta apainduren bidez; sarritan agertzen dira eszena makabroak, [[piztia]]k giza [[garun]]ak jaten, gudari ilarak...
 
Tolteken bizitoki nagusia [[Tula]] izan zen, eta han aurkitu dira aztarna garrantzizkoenak . Tulako aztarnategia [[Hidalgo (Mexiko)|Hidalgo estatuaestatuaren]]ren hegoaldean dago, Mexikotik eta [[Teotihuacan]]dik 60 bat kilometrora. Hiriaren erdialdean [[plaza]] nagusi bat dago, karratua ia, aldeko 120 m-koa; plaza horretan dago hiriko [[piramide (argipena)|piramide]] aipagarriena, eta piramidearen iparraldean berriz, plataforma handi baten gainean, Goizeko Izarraren tenplua dago. Tenplu hau piramide tankerakoa da, inguru hartako zibilizazioetan ohi zen bezala, eta gainean gutxienez beste piramide bat izan zuen adituen ustez; hormak behe-erliebe bikainez apainduak zituen, [[jaguar]], [[puma]], [[arrano]] eta [[quetzalcoatl|suge lumadunen]] irudiekin. Piramidearen gaineko tenpluak [[sabai]] laua zuen; sarreran suge lumadun formako bi zutabe zituen, aurrealdean gudari tolteken irudiko zutabeak eta sabaiaren euskarri 4,60 metroko garaiera zuten [[telamon|atlante]] bikainak, handiak baina aldi berean harmoniatsuak. Tulako beste arkitektura obra aipagarria horma monumentala da; 2,20 m da garai, eta [[frontis]]ean eta atzealdean erliebe bikainekiko erlaitz bat du.
 
== Eskultura ==
[[FileFitxategi:Tula birdman.jpg|250px|thumb|Suge-txori jainko antropomorfikoaren irudikatzea, [[Quetzalcoatl]] seguru aski, Tlahuizcalpantecuhtli tenplus (Tula).]]
Eskulturaren alorrean aipagarriak dira atlanteak eta [[Chac Mool]] izeneko estatuak.