«Timor»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
== Historia ==
Portugesek aurkitu zuten Timor XVI. mende erdialdean. Holandarrak ere iritsi ziren irlara handik gutxira, eta lur eremu asko eskuratu zituzten. Banaketak iraun egin du ingelesek irla XIX. mendean hartu zuten arren (1814. urtean itzuli zuten) eta gatazkak izan ziren arren. Beraz, 1956-1975 bitartean "Timor Portugesa" (Ekialdeko Timor) eta XIX. mendetik 1956. urtera arte "Holandarren Timor" (Indonesiako Timor) izenez ezagutu izan direnen banaketak iraun egin du gaur arte. 1859. urtean mugak ezartzeko hitzarmena sinatu zuten, baina gatazkak jarraitzen zuenez, 1914. urtean [[Europa]]tik erabaki zuten banaketa: alde biak ados zeuden.
 
Hala ere, Indonesiako armadak Ekialdeko Timor inbaditu zuen 1975. urteko abenduaren 7an, eta 1999. urtera arte etengabe gertatu dira sarraskiak: 1975. urtean 650.000 biztanle zeudela uste dute, bada horietatik 220.000 lagun hil zituzten. 1976. urtean Indonesiak Ekialdeko Timor eskuratu zuen, baina 1999. urtean autodeterminazio-prozesuari ekin zioten, eta 2002. urtean Ekialdeko Timorrek independentzia aldarrikatu zuen.