Tiberio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
|heriotza data = [[37]]ko [[martxoaren 16]]a
}}
'''Tiberio''' ([[latin]]ez ''Tiberius Caesar Dīvī Augustī Fīlius Augustus''; [[Erroma]], K.a. 42ko [[azaroaren 16]]a - [[Miseno]], [[Bacoli]], [[37|K. o. 37ko]] [[martxoaren 16]]a) [[Erromatar Inperioa|erromatar enperadorea]] izan zen [[14]] eta [[37]] bitartean. [[Zesar Augusto|AugustoAugustok]]k, lehen enperadoreak, semeordetzat harturik, bere izenak eman zizkion. Hala ere, jaiotzez, Klaudia familiakoa zen Tiberio: Tiberio Klaudioren eta [[Livia Drusila|Liviaren]] semea zen. Hori dela-eta, julio-klaudiarra deitzen zaio leinu horri.
 
== Bizitza ==
Tiberio Klaudioren eta [[Livia Drusila|Liviaren]] semea zen. Livia [[Zesar Augusto|Augustorekin]] ezkondu zen bigarrenez, eta enperadorearen familiako kide bihurtu zen horrela Tiberio. Giro militarrean hezi zen, eta [[Panonia]]n eta [[Dalmazia]]n lortutako garaipenei esker ospetsu egin zen Erroman. [[K.a. 12]]. urtean, Augusto enperadoreak bultzatuta, bere emaztearengandik banatu eta haren alaba [[Julia Maior|Juliarekin]] ezkondu zen. Sei urte geroago [[tribuno]] egin zuten baina, emaztearekin izan zituen arazo batzuk zirela-eta, [[Rodas]] uhartera erbesteratu zen. Enperadorearen kargua betetzeko legezko oinordekoak hil eta Julia atzerriratu zutenean, Erromara itzuli zen Tiberio eta garaipen sonatuak lortu zituen [[Germania]]n. Augustok, ondorioz, semetzat hartu zuen eta hura hil zenean, [[12|K. o. 12an]], enperadore izendatu zuen senatuak.
 
Agintaldiko lehen urteetan sendotu egin zituen inperioko ekonomia eta erakundeak eta, horretarako, mugak zehazteaz gainera, gastu publikoak murriztu zituen. [[23]]. urtean, Druso semea hil zenean, kontseilarien esku utzi zuen aginpidea eta ustelkeria nagusitu zen gobernuan. [[27]]. urtean [[Capri]] uhartera erretiratu eta, [[Sejano|Luzio Sejano]] pretorearen bidez, Erroma gobernatzen jarraitu zuen; historialari batzuen iritziz, ustelkeria, bortizkeria eta etikarik eza asko hedatu ziren garai hartan. [[31]]. urtean, ordea, Sejano hiltzeko agindua eman zuen Tiberiok, eta hil aurretik oso erresuma sendoa antolatu zuen. Hil baino lehen, bere iloba [[Kaligula]] hautatu zuen oinordeko, eta berau izan zen Erromako hurrengo enperadorea.
17. lerroa:
{{Erromatar enperadore aurkibidea}}
{{bizialdia|K.a. 40ko hamarkadako|37ko|Tiberio}}
 
[[Kategoria:Erromatar enperadoreak]]
[[Kategoria:Erromatar Inperioko kontsulak]]