The Last of the Mohicans (1992ko filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
2. lerroa:
'''The Last of the Mohicans''' ([[euskara]]z ''Azken Mohikanoa'', [[ingeles]]ezko izenburua literalki: ''Moikanoetako Azkena'') [[1992]]ko [[Michael Mann]] [[estatubatuar]] [[zinema zuzendari]]aren [[abentura]]zko [[film (zinema)|filma]] bat da. [[James Fenimore Cooper]] idazlearen ''[[The Last of the Mohicans]]'' eleberria eta [[1936]]ko izen berdineko ''[[The Last of the Mohicans (1936ko filma)|The Last of the Mohicans]]'' filman oinarritua dago.
 
[[Trevor Jones (konposatzailea)|Trevor Jones]] eta [[Randy Edelman]] musikagileek filmaren soinu bandaren zati handiena konposatu zuten, bertan [[Clannad]] [[irlandar]] [[folk musika|folk]] taldearen "I Will Find You" ("Aurkituko zaitut") abestia ere badagoelarik. Bestalde, filma honetako doinu nagusi ospetsua [[Dougie MacLean]] [[eskoziar]] kantautore eta konposatzailearen "The Gael" ("Gaeldarra") abestian oinarritua dago.
 
Filma honek [[Soinu onenaren Oscar Saria]] irabazi zuen ([[Chris Jenkins (sound engineer)|Chris Jenkins]], [[Doug Hemphill]], [[Mark Smith (sound engineer)|Mark Smith]] eta [[Simon Kaye]]).
 
== Argumentua ==
{{argumentua}}
[[1757]], [[Ipar Amerika]], [[Frantsesen eta Indiarren Gerra]] garaia, [[Hudson ibaia]]ren ingurua. Jada Ipar Amerikako lurraldeetaz jabetzeko asmoz [[frantziar]] eta [[Britainia Handia|britainiarren]] arteko gudua hasi zela hiru urte badira. Britainiar agintariek tokian-tokiko jendea erreklutatzen ari dira, bai bertan bizi diren nekazari eta kolonoak nahiz [[amerindiar]]rak ere, hauek elkartu eta frantziar-amerindiar gudarostearen aurka joateko milizia bat osatu asmoz. Hawkeye ([[Daniel Day-Lewis]]) [[mohikano]]ek semetzat hartu zuten gizon zuri bat da, mohikanoen tribuko bere aita ([[Russell Means]]) eta Uncas ([[Eric Schweig]]) anaiarekin bizi delarik. Edmund Munro ([[Maurice Roëves]]) [[eskoziar]]-[[irlandar]] kolonelaren alabak diren Cora Munro ([[Madeleine Stowe]]) eta haren ahizpa ([[Jodhi May]]), bai eta Ducan Heyward maiorra ([[Steven Waddington]]) frantziarren aliatuak diren huroi tribuko amerindiarren segada batetik salbatuko dituzte, aita-semeek neska gazteak salbu lagatzeko William Henry gotorleku ingelesa eramatea erabakiko dute, azken hau frantziar eta huroien setiopean dagoelarik.
 
== Aktoreak ==
* [[Daniel Day-Lewis]]: Hawkeye ("Belatz Begi") edo Nathaniel Poe
* [[Madeleine Stowe]]: Cora Munro
* [[Wes Studi]]: Magua
* [[Russell Means]]: Chingachgook
19. lerroa:
* [[Steven Waddington]]: Duncan Heyward maiorra
* [[Maurice Roëves]]: Edmund Munro kolonela
* [[Patrice Chéreau]]: Gen Montcalm
* [[Edward Blatchford]]: Jack Winthrop
* [[Terry Kinney]]: John Cameron
* [[Tracey Ellis]]: Alexandra Cameron
* [[Justin M. Rice]]: James Cameron
* [[Dennis Banks]]: Ongewasgone
* [[Pete Postlethwaite]]: Beams kapitaina