Termofilo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Grand prismatic spring.jpg|righteskuinera|thumb|300px|Mikrobio termofiloek [[Yellowstone Parke Nazionala|Yellowstone Parke Nazionalean]] dagoen Grand Prismatic Spring iturri termaleko kolore ikusgarriak sortzen dituzte]]
 
'''Termofiloak''' ([[greziera]]tik: θερμo, termo, "bero" + ''φιλíα'', filia, "zale") bizi ahal izateko tenperatura beroak behar dituzten izaki bizidunak dira. Termofilo guztiak gai dira 50-70º °C bitarteko tenperaturetan bizi eta ugaltzeko.
 
Bizidun hauek [[habitat]] oso beroetan daude: iturri termaletan ([[AEB]]etako [[Yellowstone Parke Nazionala|Yellowstone Parke Nazionalean]] lehenengo [[bakterio]] termofiloak aurkitu ziren), urpeko iturri edo fumaroletan, hartzitzen ari diren material organikoetan ([[konpost]]ean, esaterako), lurzoru beroetan eta basamortuetan, ur-berogailu bezalako ingurugiro artifizialetan, etab.
 
Termofilo gehienak [[bakterio]]ak eta [[arkeobakterio]]ak dira. Kopuru txikiagoan bada ere, badaude ere [[onddo]], landare eta animalia termofiloak, ''Riftia pachyptila'' [[anelido]]a bezalakoak (iturri termaletan bizi dena). Orokorrean, [[eukarioto]] termofiloek ezin dute 60º °C-tik gora bizi. Tenperatura horren goiti bizi diren bizidun guztiak [[prokarioto]]ak (bakterio eta arkeobakterioak) dira.
 
Termofiloek moldaera zelularrak eta molekularrak dituzte tenperatura altuei aurre egin ahal izateko. Prokarioto termofiloen [[Entzima|entzimek]] eta beste [[proteina]] batzuek askoz hobeto jasaten dute beroa prokarioto normalenak baino, eta haien makromolekulek tenperatura altuetan funtzionatzen dute hobekien <ref> Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock ''Mikroorganismoen biologia'' (2007) E.H.U-ak euskaratua:151-154 orr.</ref>. Horretaz gain, [[zelula mintz]] berezia dute termofiloek, [[gantz-azido]] asez betea (termofiloak ez diren bizidunek gantz-azido asegabeak dituzten bitartean).
13. lerroa:
Bi termofilo mota daude: hertsiak eta fakultatiboak.
 
* termofilo hertsiek tenperatura altuak behar dituzte derrigorrez bizi ahal izateko. Bizidun hauek ez dira hazten 45º&nbsp;°C-tik behera.
 
* termofilo fakultatiboak gai dira tenperatura altuetan bizitzeko, baina baita tenperatura epelagoetan ere, 45º&nbsp;°C-tik behera.
 
Hauetaz gain, hipertermofilo deritzonak dira tenperatura altuenetan bizi direnak. Hauek 75º&nbsp;°C-tik gorako tenperaturetan ugal daitezke, eta 100º&nbsp;°C-tik gora ere bizi daitezke ur likidoa dagoenean (itsasoaren eremu sakonetan, presio handiko tokietan). Hipertermofilo ia guztiak [[arkeobakterio]]ak dira.
 
== Mikrobio termofiloak ==
23. lerroa:
Bakterioen artean hauek dira aipagarrienak:
 
* [[Zianobakterio]] batzuk
* [[Streptomyces]] generoko hainbat espezie
* [[Bacillus]] eta [[Clostridium]] generoko espezie batzuk
* [[Thermus aquaticus]] (bakterio honetatik lortzen da [[bioteknologia]]ko laborategietan erabiltzen den [[DNA polimerasa]])
* [[Chloroflexus aurantiacus]] bakterio fotosintetikoa
* [[Thermotoga maritima]] (hipertermofiloa)
 
Arkeobakterioen artean, besteak beste, hauek daude (hipertermofiloak dira):
 
* [[Sulfolobus]]
* [[Pyrococcus]]
* [[Pyrolobus]]
* [[Thermoplasma]]
 
== Erreferentziak ==