Terminologia lana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{erreferentzia falta}}
'''Terminologia''' zientziaren, teknikaren, jakintza-alor edo giza-jardueraren esparru jakin bateko hizkera espezializatuan erabiltzen diren terminoen multzoa da, lehen adiera batean. Gainera, hizkera espezializatu horietako terminoak, euren osaketa, garapena, funtzionamendua, erabilera eta bilakaera aztertzen dituen disziplina zientifiko teorikoa ere bada. Azkenik, hizkera espezializatu bateko (adibidez, medikuntzako, informatikako, etab.) terminoak biltzen, definitzen eta aurkezten dituen jarduera praktikoa da; azken kasu honetarako, terminografia hitza ere erabiltzen da, eta hiztegi
edo glosario espezializatuak dira haren emaitza praktikoa.
 
Terminologia–bildumak edo terminologia-bankuak tresna interesgarri bilakatu dira [[hizkuntzalaritza]]n. [[Itzulpengintza automatiko|Itzulpen automatikoa]], esaterako, [[Datu-base eta datu-banku terminologikoak|terminologia-bankuak]] behar ditu oinarri moduan. Hala ere, terminologia ez da hizkuntza ezberdinen arteko aplikazio edota itzulpenetarako bakarrik erabiltzen: hizkuntza baten [[Terminologia|terminologia]] hizkuntza horren beraren onurarako ere kudeatu ahal da.
 
== Lanaren urratsak ==
 
Terminologi lan bat egiten hasi aurretik komeni da:
 
* eremua zehaztea,
14. lerroa:
* lanak hartuko duen denbora finkatzea.
 
Lau urrats nagusi bereizi behar dira terminologi lanean:
# lanaren prestakuntza,
# benetako lan terminologikoa,
34. lerroa:
===== Errealitate profesionalaren azterketa =====
 
Eremuaren antolaketa profesionalaren azterketa: inplikaturik dauden arloak, horiek ordezkatzen dituzten erakundeak, terminologiak zabaltzeko dauden zentroak, e.a.
 
===== Aholkularien aukeraketa =====
50. lerroa:
Hiru multzotan sailkatzea komeni da:
 
# langai den eremu edo azpieremuari buruzko testu berezituak: lan zientifikoak eta teknikoak, aldizkariak, eskuliburuak, arauak, katalogoak, e.a. Ikerketa terminologikoan, hau da, terminoak eta nozioak hustutzeko orduan, dokumentu horiek dira fidagarrienak, erabiltzen diren testuinguruan agertzen baitira;
 
# lantzen ari den eremu edo azpieremuari buruzko lan terminologikoak (edo hurbileko eremuei buruzkoak): hiztegiak, lexikoak eta glosarioak. Nahiz eta laneko hizkuntzak ez izan, interesgarriak dira beste hizkuntzetan egindako terminologi lanak, batez ere definizioak badituzte;
 
# langai den hizkuntzan egindako lan lexikografikoak: hizkuntza arrunteko hiztegiak, hiztegi entziklopedikoak eta entziklopediak.
 
Lan terminologikoak eta lexikografikoak dokumentu baliagarriak dira erreferentzi corpus moduan. Nomenklatura egiteko ezin dira oinarritzat hartu, baina ondorengo urrats batean hustutako datuak osatu, konparatu eta berrikusteko erabil daitezke.
62. lerroa:
==== Eremua egituratzea eta kontzeptuak zedarritzea ====
 
Eremua ezaguturik, kontzeptu-egituraketa edo eremu-zuhaitza egin daiteke. Egituraketak eremuaren sailkapena erakutsiko du. Terminoak lana egiten den bitartean sailkatuko dira adarren barruan. Horrela, errazago ikus daitezke terminoen artean dauden erlazioak, eta non kokatzen den termino bakoitza kontzeptu-sistemaren barruan.
 
Eremu-zuhaitzak ikerketa bideratuko du, eta gainera, ondoren zehazten denerako balio izango du:
* lana mugatzeko,
* hustuketa-plan sistematikoa egiteko,
* terminoen pertinentzia egiaztatzeko,
* fitxak sailkatu eta ordenatzeko,
* eremuko unitate terminologikoak era logikoan eta sistematikoan definitzeko.
 
97. lerroa:
Hustutzeko eskuratu behar den dokumentazioa egungoa, jatorrizko hizkuntzan idatzitakoa (gure hizkuntzaren kasuan nahitaez itzulpenez baliatu behar), zabalduena eta terminologo eta aholkularien aburuz hizkuntza eta teknikaren aldetik gehien balio duena aukeratuko da.
 
Hustuketa-corpusa osatzen duten lanak zein erreferentzi lanak kodetuta egotea komeni da. Baita ahozko iturriak ere. Kodeak datuen erreferentziak emateko erabiliko dira.
 
===== Hustuketa =====
 
Testuetatik ustez eremukoak diren terminoak beren testuinguruekin ateratzea eta hustuketa-fitxetan jartzea da (hustuketa-fitxaren eredua finkatu behar da).
 
Eremu-zuhaitzean sailkatu ezineko terminoren bat edo termino-multzo bat agertzen bada, eta eremukoak direla uste bada, urrats honetan biltzea komeni da. Hustuketa bukatutakoan egiaztatuko da pertinentzia.
 
Termino bati buruz hainbat datu jasoko da. Fitxan terminoa -aurkitu den moduan-, iturriaren erreferentzia eta interesgarritzat jotzen diren argibideak agertuko dira, bakoitza bere tokian.
 
Terminoa, fitxan sarrerarako uzten den tokian jasoko da, baina testuinguruko gramatika-markarik gabe. Horrela terminoa izena bada singularrean hartuko da (lema), aditza bada infinitiboan, e.a.
 
Testuinguru baten barruan terminoak zedarritzeko zalantzarik izanez gero, formarik zabalena hartu behar da. Terminoa fitxa terminologikoak betetzerakoan erabakiko da. Terminoaren esanahiari edo erabilerari buruzko informazioa ematen duten testuinguruak dira terminologiari interesatzen zaizkionak; ez, ordea, ilustrazio hutsa diren testuinguruak, nozioa zedarritzen laguntzen ez dutenak alegia.
 
Puntu horretara iritsita, komeni da lanaren egileek terminologi lana nola aurkeztu behar den jakitea.
 
Hustuketaren emaitza informazio desberdina (testuinguruak, definizioak, baliokideak, sinonimoak, oharrak, irudiak, e.a.) duten fitxa-multzo heterogenoa da. Termino bakoitzeko fitxa bat baino gehiago egitea gomendatzen da; beti ere informazio berria edo termino baten erabilera-maiztasuna jaso nahi baldin bada.
 
Dena den, komeni da hustuketa terminologikoari buruz idatzitakoa irakurtzea eta bereganatzea: unitate-motak, unitateak identifikatzeko irizpide objetiboak eta semantikoak, besteak beste.
121. lerroa:
==== Fitxa terminologikoak ====
 
(Fitxa-eredua aldez aurretik definitu eta finkatu behar da.)
 
Fitxak betetzen hasi aurretik, terminoen lehenengo berrikuspena egingo da: hustuketa-garaian hartutako terminoak lanaren helburuarekin bat ez badatoz edo egindako eremu-zuhaitzaren arabera pertinenteak ez badira ezabatu egin behar dira.
 
Termino bati buruz landu nahi den hizkuntzan egindako hustuketa-fitxa guztiekin terminologi fitxa bakarra beteko da. Fitxa horretan beharrezkotzat jotzen diren datuak sartuko dira.
 
Gerta liteke hizkuntza-forma batek aztertutako espezializazio-eremuan esanahi bat baino gehiago izatea. Kasu horretan nozio bakoitzeko fitxa bat osatuko da.
131. lerroa:
Urrats honetan hustuketatik datozen datuak berritu edo egokitu daitezke. Kasurako, terminoari ez dagokion elementuren bat kendu, bi definizio batean elkartu, sailkatutako termino bat tokiz aldatu, sinonimiak ezarri, e.a.
 
Abiapuntu-hizkuntza ez bada landu nahi duguna, abiapuntu-hizkuntzan hustuketa-garaian hartutako datuekin beteko da fitxa, eta gure hizkuntzari dagozkion laukiak zuriz utziko dira. Fitxero hori abiapuntu-hizkuntzaren arabera ordenatuko da.
 
Ondoren hiztegian edo glosarioan aurkeztuko diren terminoen inbentarioa edo nomenklatura egingo da eta behin betiko kenduko dira pertinenteak ez direnak.
 
===== Nomenklaturak bateratzea =====
 
Hustuketa-fitxetan oinarriturik, abiapuntu-hizkuntzak izan ez direnen baliokideak jasoko dira orain fitxa terminologikoan. Korrespondentziak jartzeko terminoen esanahia hizkuntza guztietan ezagutzea komeni da; bestalde ez da ahaztuko terminologia egitea ez dela itzultzea.
 
Baliokiderik aurkitzen ez bada hutsik utziko da tokia fitxan. Urrats honetan, oso sarritan, fitxa terminologikoak oraindik osatu gabe daude, hustuketa-garaian jasotako datuekin bakarrik lan egiten baita.
143. lerroa:
===== Fitxa terminologikoen azterketa =====
 
Fitxak banan-banan berrikusiko dira eta oso egokitzat jotzen ez diren datuak kendu edo zehaztu egingo dira. Horretarako lan lexikografikoak, terminologikoak, espezializatuak eta adituak kontsultatuko dira.
 
Lantzen ari den hizkuntzan, kontzeptu bat izendatzeko terminorik aurkitu ez bada dokumentazioan, terminologoak, adituen laguntzaz, neologismo-proposamena egin dezake.
149. lerroa:
Hiztegiak edo glosarioak definizioak eraman behar baldin baditu, batetik, lan terminologikoek eta espezializatuek ematen dituzten definizioak hartuko dira kontuan, eta bestetik, definizioak egiteko dauden arauak.
 
Fitxategia, nahiz eta hasiera batean abiapuntu-hizkuntzaren arabera ordenatu, lanaren urrats honetan, hau da fitxa terminologikoak osatu ondoren, landu nahi den hizkuntzaren arabera ordena daiteke. Dena den, gaur egun hori antolatzea ez da lehen bezain zaila informatikak izugarri laguntzen duelako, eta erabiltzen diren softwareek zerrendak edozein hizkuntzaren arabera prestatzea onartzen dutelako.
 
Egindako inbentarioaren barruan egon daitezke terminologia edo hizkuntzaren arauei jarraitzen ez dieten terminoak. Hori dela eta, lantzen ari garen hizkuntzako terminoei ponderazio-marka jarriko zaie. Horrek berrikuspena erraztuko du (sistema ezberdinak erabili ohi dira).
163. lerroa:
Terminologian terminoak sistematikoki ordenatuta aurkeztea gomendatzen da, hots, eremu-zuhaitzaren arabera. Hiztegiaren corpusaren barruan, terminoek alfabetoaren ordena diskontinuoari jarraituko diote (dena den hori aukerakoa izaten da).
 
Bukaeran aurkibide alfabetikoak sartuko dira: lehenengoa abiapuntu-hizkuntzarena, eta gero lanean dauden beste hizkuntzenak.
 
Lanari azken forma emateko, horren gainean dauden arauak aintzakotzat hartuko dira ([[Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea|ISO]]). Ez da ahaztu behar: terminologi lan batek izan behar dituen atalak; atal bakoitza garatzeko arauei eta gomendioei jarraitzea, eta estandarizatutako formak eta sinboloak errespetatzea.
175. lerroa:
Toki askotan badago terminologi arloan erabakiak hartzeko ahalmena duen batzorde bat. Aurrean aipatutako pausoak burutu ondoren, terminoen zerrenda (inbentarioa) prestatuko da batzorde horrek azter dezan.
 
Neologismo guztiek ez dute arazorik sortzen, baina batzuetan, berrikusi eta hizkuntza-arloko agintariek onetsi egin behar dituzte. Arazoak sor ditzakete, adibidez, beste hizkuntzei hartutako maileguek, eta ez hizkuntzaren baliabide morfologikoei esker sortutako neologismoek (beti ere irizpide finkorik ez badago).
 
Azterketa sakonagoa -formarena zein kontzeptuarena- egin behar izanez gero, erabakia erraztearren, ahalik eta dokumentaziorik zabalena aurkeztuko da. Material horri, behar bezala ordenaturik eta aurkezturik, normalizazio-txostena esango zaio.
 
Normalizazio-txostenak kontzeptu bat izendatzeko dauden proposamenak, beren alde eta kontra den guztiarekin, jasoko ditu. Txostena, erabaki behar dutenei aurkeztuko zaie. Txostenean datu guztiak arrazoituak agertuko dira.
 
Arazoak sortzen dituen termino bakoitzeko normalizazio-txostena aurkeztuko da. Beti ere lanaren jarraipena eta berrikuspenaren barruan.
 
==== Kontzeptuen normalizazioa ====