Teotihuacan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Teotihuacan hiri inguruan sortu zen zibilizazioa maien garaikoa da. Hiria [[K. a. 500]]. urte inguruan sortu zen, nahiz eta hainbat mendetan zehar osatu zen erabat, eta eremu berriak erantsi zitzaizkion urteek aurrera egin ahala. Hiri hura hartzen da [[Mendebaldeko hemisferio]]ko lehen hirigunetzat eta [[Azteka|Azteken Inperio]] aurreko Ameriketako metropoli handientzat. Izan ere, 200.000 biztanle inguruko hiria izan zen garai oparoenean ([[450]]-[[650]] aldean), eta 20 kilometro koadrotik gorako eremua hartzen zuen.
 
Oro har, zibilizazio baketsua izan zela esan daiteke, arma eta gerrari buruzko irudi eta sinbolo gutxi aurkitu baitira. Ez zuten [[harresi]]ak eraikitzeko ohiturarik, kasu berezietan eta hiriaren hondamena hasi zen garaian izan ezik, eta agintariak printze borrokalariak izan ordez erlijioarekin lotura handiagoa zuten errege-apaizak ziren. Jainko nagusia [[Tlaloc]] zen, uraren jainkoa, eta haren mende zeuden izadiko gainerako indarren jainkoak. Teotihuacanen agertu zen lehen aldiz Mexikoko kulturan garrantzi handikoa izan den beste mito baten irudia: [[Quetzalcoatl]] edo suge lumaduna.
 
=== Aldiak ===
22. lerroa:
Hiriaren antolaketa geografikoa mesoamerikar [[hirigintza]]ren adibide ona da, kokapena eta eraikinak [[Unibertso]]aren ikuspegiari jarraiki. Hiriaren ardatza 15,5º lerratuta dago iparraldetik ekialderantz. Teoria baten arabera, [[Eguzkia]] angelu berdinarekin igotzen da udako egun berean urtez urte. Biztanleek lerrokadura erabiltzen ei zuten denbora neurtzeko, zenbait erritu egiteko edo landaketak egiteko. Beste teoria baten arabera, Mesoamerikako beste hirien antzera, inguruetako mendi garaienarekin lerrokatua egongo litzateke. Badirudi hau dela Teotihuacanen kasua, nahiz eta lerrokatu zeneko mendia ez dagoen ikusgai, beste mendi batek ezkutatzen baitu<ref name="TeotihuacanHistory">{{erreferentzia|url=http://archive.is/MLXpd |izenburua= Teotihuacan History| argitaletxea=ourworldwonders.com |sartze-data=2017-10-21}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Teotihuacan Pirámide de la Luna.JPG|320px|thumbnailthumb|Ilargiaren piramidea]]
Teotihuacango hiriko arkitektura gotorra eta arranditsua da oro har. Hiriaren ardatza Hilen Etorbideak (ipar-hegoalde) eta Ekialdeko Hiribideak (eki-mendebalde) osatzen zuten; haiek eraiki ziren garai bertsukoak dira, orobat, Eguzkiaren tenplua eta beste zenbait eraikin ospetsu. Hilen Etorbidea (gaztelaniaz ''Avenida de los Muertos'', nahuatlezko ''Miccoatli'' izenaren itzulpena) 1.700 metro luze eta 45 metro zabal zen, eta plaza karratu batean amaitzen zen. Plaza horretan Ilargiaren piramidea eraiki zuten. Etorbidean barrena, plataforma txikiagoak badaude. [[Azteka|Aztekek]] hilobiak zirela uste zuten, eta horregatik eman zioten izen hori etorbideari. Adituen ustez, zeremoniak egiteko plataformak ziren, gailurrean tenpluak zituztela. Hilen Etorbidean, Ilargiaren piramidearen ekialdean, gotorlekua eta Eguzkiaren piramidea, harkaitzez inguratua, eraiki zituzten.
 
35. lerroa:
{{irudi zabala|Teotihuacan panorama.jpg|1500px|Hilen Etorbidearen ikuspegi panoramikoa.}}
 
== Eskultura ==
[[FileFitxategi:Teotihuacan_mask_Louvre_MH_78-1-187.jpg|200px|righteskuinera|thumb|Harrizko maskara]]
Teotihuacango multzoko arkitektura bezala, gotorra eta arranditsua da eskultura ere. Dena dela, ez zuten eskultura monumentala landu. Erliebe modura zizelkaturiko buruak ([[Tlaloc]] jainkoaren burua, [[quetzalcoatl|suge lumadunarena]], etab.) eta maskarak dira eskultura aipagarrienak.
 
Maskarak hileta errituarekin loturik zeuden, adituen ustez, eta oso zurrunak dira, eskultura eta artea oro har bezala, baina batzuek agerian dituzte hildakoaren ezaugarriak. Harri gogorrean egiten zituzten maskarak, [[serpentina (minerala)|serpentina]], [[diorita]] eta [[onize]]an, eta [[obsidiana]]zko, [[pirita]]zko, [[granate]]zko eta [[jade]]zko mosaikoez hornituak dira asko.
 
== Pintura eta zeramika ==
[[Fitxategi:Tepantitla Mountain Stream mural Teotihuacan (Luis Tello).jpg|300px|thumb|leftezkerrera|Tepantitlako horma-irudia]]
Pinturaren alorrean [[horma irudi]]ak dira adierazpide aipagarriena. Piramideak eta eskulturak kolore distiratsuez margotuak zeuden, nahiz eta gaur arte gorde diren aztarnetan ez diren behar bezala nabarmentzen, ospakizun eremuaren inguruko jauregietan izan ezik. Oinarri gisa [[kare]]a eta [[kuartzo]] hauts oso finezko nahastura bat erabiltzen zuten; gainerako margoak oso nabarmen gelditzen ziren hondo horren gainean. Pinturen gaiari dagokionez, errituei edo mitologiako gaiei buruzkoak dira gehienak: [[Tlaloc]] jainkoa, lurren emankortasunagatik eta uragatik eskerrak emateko hari egindako eskaintzak eta otoitzak eta abar.
 
58. lerroa:
 
{{Gizateriaren ondarea Mexikon}}
 
[[Kategoria:Gizateriaren Ondarea Mexikon]]
[[Kategoria:Mexiko estatuko aztarnategi arkeologikoak]]