Tenpluko Ordena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[1096]]an, [[Urbano II.a]] aita santuak [[Lehenengo Gurutzada]] deitu zuen, [[Jerusalem]] hartua zuten [[Seljuktar Inperioa|seljuktarren]] aurka, eta [[1099]]an gurutzatuek hiri santua konkistatzea lortu zuten.
 
Tenpluko Ordena [[1119]]. urtean sortu zen, konkistatu ondoko Jerusalemera joaten ziren erromesen segurtasuna babesteko. [[Hugo Paynsekoa]] frantziar zaldunak sortu zuen lehen taldea, eta [[Balduin II.a Jerusalemgoa|Balduin II.a]] Jerusalemgo erregeak eman zizkion ahalak, ondasunak eta lurrak. Elizak ofizialki [[1129]]an onartu zuen, Troyesko Kontzilioan, [[San Bernardo Clairvauxkoa]]k idatzi zituen ordenako arauak. Lau sailetan banatu ziren tenplarioak: zaldunak, sarjentoak, apaizak eta zerbitzariak. Zaldunek bakarrik zituzten nobleei zegozkien pribilejio batzuk. Maisu nagusia zen tenplarioen buruzagi nagusia, eta tokian tokiko buruzagi bana zuten. Pobretasun eta kastitate botoak egiten zituzten guztiek.
 
[[1139]]. urtean, [[Inozentzio II.a]]ren garaian, aita santuen agindu zuzenaren pean geratu ziren; handik aurrera ondasun handiak jaso zituen ordenak Europako mendebaldeko erregeengandik eta haren boterea handitu egin zen. Kideen kopurua azkar ugaldu zen eta Gurutzadetako borrokalari talderik osatuenetakoa, entrenatuenetakoa eta diziplinatuenetakoa eratu zuten. Europan eta Lur Santuan gotorleku andana eraiki zuten. [[1191]]. urtean [[Zipre]] uhartea erosi zioten tenplarioek [[Rikardo Lehoi Bihotza]]ri, baina hango jendeak ez zituen onartu eta alde egin behar izan zuten ondorengo urteetan.
 
[[Fitxategi:Templars on Stake.jpg|thumb|250px|<small>''Tenplarioak sutan hiltzen'', «Von der Schöpfung der Welt bis 1384» kronika liburuko irudia.</small>]]
21. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* Aurkenerena, Joseba [https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20200708/tenplarioak-euskal-herrian ''Tenplarioak Euskal Herrian''], kazeta.eus
{{autoritate kontrola}}