Teleologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Euskara zuzendu edo argitu
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{zuzendu}}
'''Teleologia''' edo '''jomuga''' zerbaiten azalpena bere xede propioaren arabera azaltzen duen arrazoia da. Grezieratik datozen bi hitzetatik eratortzen da: ''Telos'' 'helburua, xedea, asmoa' eta ''logos'' 'arrazoia, azalpena'. Teleologia naturalak —filosofia klasikoan ohikoa, baina egun polemika iturri dena— entitate naturalek berezko (intrínseco, intrinsec) helburuak dituztela defendatzen du giza erabilpen eta iritziaz gain. Adibidez, [[Aristoteles]]ek baieztatu zuen ezkurraren berezko ''telos''-a guztiz garatutako haritza bilakatzea zela.
 
Nahiz eta aitzineko atomistek teleologia naturalaren ideia baztertu, jatorri ez pertsonal edo ez gizatiarreko errelato teleologikoak aztertu ziren, sarritan [[Erdi Aroko filosofia|Erdi Aroko filosofietan]] oinarrituak, baina ahanzturan eroritakoak [[Aro Modernoa]]<nowiki/>n (1600-1900). XVIII. mendearen bukaeran [[Immanuel Kant]]<nowiki/>ek telos nozioa erabili zuen irizpide erregulatzaile gisa bere "Critica del Juicio" lanean. Georg [[Hegel]]<nowiki/>en filosofia gogoetatsuan ere Teleologiak berebiziko garrantzia izan zuen.
6. lerroa:
Filosofo eta zientzialari garaikideek oraindik orain eztabaidan diardute elkarrizketa teleologikoaren balioaz filosofia eta zientzia modernoa egiteko tenorean. 2012an [[Thomas Nagel]]<nowiki/>ek azalpen ez [[Darwinismo|darwindar]] bat proposatu zuen eboluzioaz solasteko lege teleologiko inpertsonalak eta naturalak barnebiltzen zituena, bizitzaren izan eta existentzia azaltzeko asmoz: kontzientzia, razionalitatea eta balio objektiboa.
 
Teleologia objektu edo izaki baten helburu edo jomugen ikerketaz arduratzen den metafisikaren adarra da, azken kausa edo zioen doktrina filosofikoa hain zuzen. Joera garaikideago batzuek prozesu zehatzei esleitzen zaizkien asmo edo helburu gisa definitzen dute.
 
== Etimologia ==
Hitzaren jatorriak [[Antzinako Greziara]]raino garamatza. [[Aristoteles]]ek lau kausa zerrendatu zituen:
 
* Kausa materiala: Gorputz bat osatzen duen hura.
* Kausa formala: Objektu bati izana ematen dion hura.
* Kausa efizientea: Objektu batek eragin duen hura.
* Kausa finala: Objektu edo gorputz bat existitzen den hortarako ematen den hura.
 
Unibertsoaren azalpenereko beharrezkoak ziren lau kausak aintzat hartzea. Hala ere Filosofi praktikorako, Aristotele bezala garaiko beste filosofo askok, kausa finalari esleitzen zioten garrantzirik gehien: Epikuro, Apoloniako Diogenes etab...
28. lerroa:
 
== Filosofia modernoan eta postmodernoan ==
Teleologia aristotelesen filosofia tradizionalarekin identifikatu da beti. Teleologiaren logika Immanuel Kantengatik izan zen esploratua bere Critique of Judgment lanean, eta beste behin ere Hegelen filosofia espekulatiboaren erdigunera ekarria, baita eskola neohegeliarren aldetik ere. Hainbaten ustez Darwinekin bat ez zetorren tesi bat proposatzeko gure espezieari zegokion horretan behinik behin. Karl Marx eta Friedrich Engelsen materialismoarekin bat ez zetorren bezala, eta egun filosofia analitikoa den horrekin ezta ere; abiapuntua ez bait da logica formala baizik eta "Identitatea" Hegelek ulertzen zuen bezala.
 
Giza kontzientzia indibidualak, autonomia eta askatasuna  erdiesteko prozesuan ageriko errealitate batekin borrokatzea baino ez zaio gelditzen:    giza espeziea zatikatzen duten eta talde ezberdinak elkarren aurka jartzen dituen identitate kolektiboak  hain juxtu( mundu ikuskera anitzak adib. edota identitate etnikoak, kulturalak, nazionalak). Hegelek mundu ikuskera ezberdin eta antagonikoen osotasun edo totala, " helburu batzuengatik bultztatuak" ulertu zituen, hau da, historiaren amaiera baten norabidean baleude bezala. Subjektu objektu arteko kontraesana tarte baterako izkutatu egingo litzake gatazka biolentoa atzean utziko lukeen bizi forma berri batean. Nahiz eta bigarren mundu gerraren ostean indarra galdu, prozesu historiko oso batera zuzendua dagoen nozio teleologiko honek, XX.mendeko autore askoren lanetan du erreflejua.
 
Postmodernoek aldiz teleologian oinarrituriko errelato handiak ekidin ohi dituzte. Teleologia mingarri eta baztertzaile gisa ikus bailiteke euren historiak minimizatuak edo aintzat ez hartuak ikusi dituztenentzat.
 
Pentsakera postmoderno honen aurrean, Alasdair Maclntyrek dio norberaren arrazoiketa independienteak, norberaren errelato baten barruan ulertua, besteekiko eta norberak parte hartzen duen praktika eta tradizioekiko  dependentziarekin batera askatsunezko bukaera bateruntz doa. Ekintza sozialak teleologikoki orientatuak barne ontasunetara eraman gaitzake, adibidez, ikerketa filisofiko eta zientifikoaren praktikak objektuen benetazko ulermenen baterako teleologikoki ordenatuak daude. After Virtue Maclintyren liburuak  Aristotelesen teologia naturalista, biologia metafisikoa, baztertzen du, baina pixkanaka liburuak zekarren teleologia soziologikotik aldentzen joan da, naturalismo teleogiko tradizionaletik oraindik orain baliagarria den hortara gerturatzen joateko.
 
== Erreferentziak ==