«Te (landarea)»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte added ,  Duela 3 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{Argitzeko|landareari|Te}}
 
[[FileFitxategi:Camellia sinensis MHNT.BOT.2016.12.24.jpg|thumb|''Camellia sinensis'']]
'''Te''' (''Camellia sinensis''), ''Camellia'' [[genero]]ko eta [[Theaceae]] [[familia]]ko landarea.
 
Espezie honetako landareen hostoekin egiten da te-infusioa. Te zuria, berdea, beltza eta Oolong tea, denak egiten dira espezie honekin. Haien arteko aldea honetan datza: modu diferentean prozesatzen dira, eta oxidazio-maila desberdinetara heltzen dira.
''Camellia'' izena [[Georg Kamel]] (1661–1706) jesuitarengandik datorkio. Farmazialaria ere bazen, eta misiolari gisa joan zen Filipinetara. [[Lineo]]k Kamelen izena hautatu zuen 1753an genero honentzat, jesuitak botanikari egin zion ekarpena ohoratzeko. ''Sinensis'' hitzak, berriz, ''txinakoa'' esan nahi du latinez.
 
Lau [[barietate]] onartzen dira, eta horietatik ''C. sinensis'' sinensis barietatea eta ''C. sinensis'' assamica barietatea erabiltzen dira gehien tea egiteko.
 
Jatorriz, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] kontinentalekoa eta [[Asia]]ren hego eta hego-ekialdekoa da espezie hau. Gaur egun, ordea, mundu osoko lurralde tropikal eta subtropikaletan landatzen da.
 
[[Zuhaixka]] [[hosto-iraunkor|hostoiraunkorra]] da, eta normalean ez zaio uzten 2 m-ko garaiera gainditzen; libre utziz gero, zuhaitz bihurtuko litzateke. [[Lore]] zuri-horixkak ditu (2,5-4 cm-koak), eta 7-8 petalo. [[Hosto]]ak 4–15 cm luze eta 2–5 cm zabal izan ohi dira, eta berde kolore distiratsua izaten dute. Hosto jaioberriak argiagoak izaten dira, eta nahiago izaten dira tea egiteko. Hosto-adinaren araberakoa izaten da te-kalitatea, konposizio kimiko desberdina izaten baitute (hosto jaioberriek % 4 [[kafeina]] izan ohi dute). Kimua eta lehen bi edo hiru hostoak eskuz biltzen dira, astean behin edo bi astean behin.
 
== Erreferentziak ==