Tartaro (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Bere [[Teogonia]]n, [[Hesiodo]]k, Unibertsoan jaio ziren jatorrizko kontzeptu edo dibinitateetako bat dela dio, [[Kaos (mitologia)|Kaosa]], [[Gaia (jainkoa)|Gea]] (lurra) eta [[Eros]]ekin batera. Honakoa ere badio; [[Brontze]]zko [[ingude]] batek, Lurra jo arte zerutik bederatzi egunez eroriko litzatekeenak, lurretik Tartarora erortzen beste hainbeste egun emango lituzkeela. [[Iliada]]n, [[Zeus]]ek, Tartaroa "Hadesetik hain behera dago, zerua lurretik bezain altu dagoen bezala" dagoela dio. Eguzkitik hain urrun eta lurrean hain sakon dagoen tokia izanik, hiru gau geruzaz inguratua dago, brontzezko harresi bat inguratzen dutenak, azken honek, aldi berean, Tartaroa hartzen duelarik. Putzu heze, hotz eta zoritxarreko bat da, iluntasurik ilunenean hondoratua.
 
[[Gaius Julius Hyginus]] idazle latindarraren arabera, Tartaro [[Eter (mitologia)|Eter]] eta [[Gaia (jainkoa)|Gearen]] semea zen. [[Tifon]] eta [[Ekidna (mitologia)|Ekidnaren]] aitatzat ere jotzen da.
 
Greziar mitologiaren arabera, Hadesa hildakoen tokia den bitartean, Tartaroak, gainera, biztanleren batzuk ere baditu. [[Kronos]]ek, errege zen [[Titan]]ak, boterea hartu zuenean, [[Ziklope]]ak Tartaroan giltzaperatu zituen. [[Zeus]]ek, Titanen aurkako bere borrokan lagun ziezaioten. [[Olinpo]]ko jainkoek, azkenean, garaitu egin zituzten, eta titan asko Tartarora jaurti zituzten ([[Prometeo]], [[Atlas (mitologia)|Atlas]], [[Epimeteo]], [[Menezio]], Kronos eta Metis izan ziren bertan giltzaperatuak izan ez zirenetako batzuk). Tartaroan, presoak erraldoiek zaintzen zituzten, horietako bakoitzak, 50 buru eta 100 beso indartsu zituelarik, [[Hekatonkiro]]ak, alegia. Beranduago, Zeusek [[Tifon]] munstroa garaitu zuenean, Tartaro eta Gearen semea zena, hau ere Tartarora jaurti zuen.