«Talka krater»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes added ,  Duela 6 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
=== Lurrean ===
[[Lurra]], Martek baino atmosfera trinkoagoa izan arren, ez da meteoritoen talketatik libre geratu. Bataz beste, 750 metroko diametroko krater bat egiteko gai diren bi meteoritoren artean 10.000 urte inguru igarotzen direla suposatuz, duela 4.000 milioi urtetik hona, halako 400.000 erori izango dira. Eta, itsasoek, lur planetaren azalera osoaren %70a hartzen dutela kontuan izanik, bakarrik kontinenteetan, 750 metroko diametroa duten 120.000 talka krater egon behar dute. Horietatik, ustez meteoritoenak diren ehundaka gutxi batzuk bakarrik inbentariatu dira, horien artean, 170 benetan edo ziurtasun handiz, hala direnak. Guztietan ezagunena, [[Barringer kraterra]] da, Flagstaffen, [[Arizona]]n. Guztietan handiena dena, [[Kazakhstan]]go hiriburua den [[Astana]]n dago, eta 350 kilometroko diametroa du. Aipagarria den beste talka krater ospetsu bat, [[Chicxulub]]ekoa da, [[Mexiko]]ko [[Yucatán|Yukatan]] penintsulan dagoena. 10 kilometroko diametroa zuen meteorito batek eratu zuen, duela 65 milioi urte, garai horretararte lurreko errege ziren dinosauroen desagerpena abiaraziz.
 
[[Fitxategi:Barringer Meteor Crater, Arizona.jpg|thumb|leftezkerrera|220px|Barringer Kraterra, [[Arizona]].]]
 
Lurra, oraindik ere, meteorito erorketen eraginpean dago, batez ere oso meteorito handien erorketen eraginpean, baina [[probabilitate]]a, hainbat txikiagoa da, zenbat eta handiagoa izan meteoritoa. [[1972]]an, 4000 tonako meteorito batek, Lurreranzko bere erorketa hasi zuen, eta [[apirilaren 10]]ean, atmosferan sartu zen. Zorionez, bere arraseko ibilbidea eta bere abiaduragatik, lurraren erakarpenetik ihes egiteko haina energia zinetiko mantendu zuen, eta berriz espazioan desagertu zen, [[Montana]] estatua 60 kilometroko garaieran zeharkatu ondoren. Arriskurik garrantzitsuena, [[Lurretik gertuko asteroide]]ak dira. Hauen [[orbita]], etorkizunean, Lurraren aurkako talka bat eragin dezaketen deformazioen mende dago.
 
=== Ilargian ===