Taliban: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
== Historia ==
=== Sorrera ===
Talibanen mugimendua [[Afganistan]]en eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] arteko gerrak (1979-1988) eta geroztikako barne-gatazkek eragin zuten kaosaren eta egonkortasunik ezaren erdian sortu zen. [[1980ko hamarkada]]n Afganistan Sobietar Batasuneko gudarostearen eta sobietarrek babestutako erregimen baten gobernuaren azpian gelditu zen. ''[[Muyaidin]]'' gerrillako taldeak izan ziren, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuen]] laguntza militarrarekin, sobietarren etsai nagusiak gerra-urte luze haietan. Pakistanek ere laguntza handia, babesa eta prestakuntza militarra eskaini zien gobernuaren aurka zeuden afganiarrei. [[1989]]an, sobietar gudarosteek Afganistandik alde egin zutenean, gerra zibila hasi zen muyaidin-en eta gobernu zentralaren artean. Herrialdeko etnia nagusiak, pashto-ek, eduki zituen gobernuko postu nagusiak denbora luzean. Hala ere, sobietarrek herrialdetik alde egin ondoren, koalizio-gobernu bat eratu zen, tadjik, uzbeko, hazar eta beste etnia txikiago batzuekin ere. Talibanak, muyaidinen azpitalde gisa sortuak, [[Kabul]]go gobernu zentralaren kontrola berreskuratzen ahalegindu ziren pashto etniako kideak ziren gehienak. Mugaldeko poliziak Pakistango talde paramilitarra, pashto asko dituena, entrenatu zuen eta armaz hornitu. Talibanek ematen zuten irudia bakerako eta batasunerako indar berri batena zen, eta afganiar askok, pashtoek berek batez ere, beren babesa eman zieten, gerra-urte haiek betiko bukatuko zirelakoan.
 
=== Talibanen integrismoa ===
[[1994]]ko bukaeran eta [[1995]]eko hasieran, talibanek, Afganistango hegoaldean eta mendebaldean aurrera eginez, mendean hartu zuten [[Kandahar]] hiria. [[Herat]] eta herrialdeko hegoaldeko eta mendebaldeko bide nagusien ondoko hiri gehienak ere haien mendean gelditu ziren. 1995eko otsailean Kabuleko inguruetara iritsi ziren, baina gobernuko indarrek atzera egitera behartu zituzten martxoan. Urrian berriro inguratu ziren hirira. Hiria bonbardatzen zuten bitartean, Afganistango ekialdea eta erdialdea menderatu zuten. Setio luze baten ondoren, Afganistango hiriburua talibanen eskuetan gelditu zen 1996ko irailean. Handik gutxira, [[Muhammad Najibulla]] sobietar erregimenak babestutako azken lehendakaria eta haren anaia Shahpur Ahmadzai, segurtasun-burua, 1992az geroztik Nazio Batuen Erakundeko egoitzan babesturik egon zirenak, atxilotu eta jendaurrean urkatu zituzten.
 
Kabulen kontrola lortu ondoren, talibanek [[Zuzena Arautzeko eta Zuzengabea Debekatzeko Ministerioa]] sortu zuten, integrismoaren jokabide-arauak indarrean jartzeko asmoz. Hala ere, badirudi arau horietako batzuek ez dutela zerikusirik benetako [[islam]]arekin, eta bertako leinuen antzinako sinesmenen eragina dutela. Buruzagi talibanek [[musika]] debekatu zuten, [[zinema]]-areto guztiak itxi, filmak erre, eta hoteletatik hartutako [[edari alkoholdun]]ak desegin zituzten, besteak beste. Gizonezkoei bizarra kentzea debekatu zitzaien (islamaren sinesmen ortodoxoen arabera) eta meskitetara errezatzera joateko beharra agindu zen. [[Emakume]]ek belo luze batekin (''(burka)'') estali behar izan zuten beren burua, burutik oinetara. Emakumeei eskolara joatea eta etxetik kanpo lan egitea debekatu zitzaien. Hori dela eta, erietxeetan ia langilerik gabe gelditu ziren, eta umezurztegiak bertan behera gelditu ziren. Gerran milaka gizon galdu dituen herrialde batean, alargunei ere, familia askotan diru-sarreraren bat zuen kide bakarra izanik ere, lan egitea debekatu zitzaien.
 
Talibanek beren arauak eta legeak ezartzen jarraitu zuten Kabul Irratiaren eta bozgorailuz hornituriko kamioien bidez. [[Erailketa|Hilketa]], [[adulterio]]a eta [[droga-trafiko]]a heriotzarekin zigortu zituzten, eta emakumeak [[harrikatze|harrikatu]] zituzten, hiltzeraino zenbaitetan, beren ahaide ez ziren gizonezkoekin ibiltzeagatik kalean. Lege horiek giza eskubideen aldeko taldeak asaldatu zituzten, eta mundu zabaleko herrialde askoren arbuioa eragin zuten. [[Iran]]ek berak ere, garaian islamiar integrismoaren gotorlekuetako bat izanik ere, talibanek erlijioaren izenean eginiko gehiegikeriak salatu zituzten.