Takiji Kobayashi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
'''Ikasketak eta lehenengo lanak'''
 
Kobayashi Japoniako Akita prefeturako Odate hirian jaio zen. Lau urte zituelarik, Hokkaido prefeturako Otaru hirira joan ziren bizitzera. Familia ez zen diruduna, baina osabak eskola-gastuak ordaindu zizkion, eta unibertsitate-mailako enpresa-ikasketak egin ahal izan zituen. Ikasle garaian ekin zion idazteari, eta berak idatzitako lanak literatura-aldizkarietara bidali zituen; horrez gain, eskolako ikasle-ohien elkarteko aldizkariaren erredakzio-batzordean lan egin zuen, eta hor bere lanak argitaratu ahal izan zituen. Kobayashiren irakasleetako bat Nobuyuki Okuma ekonomialari, kritikari eta poeta izan zen. Sasoi hartako zailtasun ekonomikoak eta atzeraldi ekonomikoa zirela-eta, Kobayashik langileen mugimenduarekin bat egin zuen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Ness|izena=Immanuel|urtea=2009|izenburua=Historical The International Encyclopedia of Revolution and Protest|argitaletxea=Blackwell|ISBN=9781405184649|hizkuntza=en}}</ref>
 
Lizentziatu ondoren, lanean hasi zen Hokkaido Takushoku bankuaren Otaruko sukurtsalean. 1928ko hauteskunde orokorretan, Kobayashik Kenzo Yamamoto hautagaiaren kanpainan parte hartu zuen laguntzaile gisa, eta hautagai horrek Yotei mendiaren oineko herrixka batean eman zuen hitzaldi batera joan zen. Gerora, bizipen hura {{Nihongo|2=東倶知安行|3=Higashikutchankō}} liburuan islatu zuen. Urte berean, "1928ko martxoaren 15a" liburua argitaratu zuen ''Senki'' (Gerra Bandera) literatura-aldizkarian, zatika; orduko hartan, Kobayashik ''Tokko'' Polizia politiko inperialaren torturak irudikatu zituen, eta gobernuko ofizialak haserrarazi zituen.{{Erref behar}}
13. lerroa:
1929an, "Kanikosen" eleberria argitaratu zuen ''Senki'' aldizkarian, arrantza-ontzi batean batean lanean diharduten eta nagusi bihozgabearen aurka matxinatzeko prest dauden langileei buruzkoa. Laster egin zen ezaguna, eta langileei zuzendutako literatura marxistaren aitzindari bihurtu zen ("Kanikosen" 2008an berrargitaratu zuten, eta milioi bat eta erdi aletik gora saldu ziren; urte hartan lehertutako finantza-krisia zela-eta, gazteek, nonbait, beren burua islatuta ikusi zuten 80 urte lehenagoko kontakizun hartan).
 
Urte hartako uztailean, "Kanikosen" obra antzerkirako egokitu zuten, eta Lorategi Inperiala Antzokian antzeztu zuten, {{Nihongo|''North of latitude 50 degrees north''|北緯五十度以北}}'''' izenburupean. 1948ra arte, Japonian ezinezkoa zen "Kanikosen" osorik eskuratzea. Hori dela eta, hiru aldiz argitaratu da ingelesera itzulita, hiru izenburu desberdinekin:'' "''The Cannery Boat" (1933), "The Factory Ship" (1973) eta "The Crab Cannery Ship" (2013). ''Poliziak (bereziki ''Tokko'' poliziak) zaintzapean jarri zuen Kobayashi. Urte berean {{Nihongo|"Nagusia kanpoan bizi da"|不在地主|Fuzaijinushi}} saiakera argitaratu zuen ''Chūōkōron'' aldizkarian, eta, horren ondoren, bankutik kaleratu zuten.<ref>Keene 1998 : 621</ref>
 
'''Atxiloketak eta heriotza'''
35. lerroa:
 
{{bizialdia|1903ko|1933ko|Kobayashi, Takiji}}
 
[[Kategoria:Japoniako eleberrigileak]]
[[Kategoria:Japoniako ipuingileak]]